Politika eta askatasunak
Politika eta askatasunak
01. Good Bye, Lenin!
Izenburua | Good Bye, Lenin! |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Good bye Leninen!’ aurrerakina |
Urtea | 2003 |
Iraupena | 121 minutu |
Herrialdea | Alemania |
Zuzendaritza | Wolfgang Becker |
Generoa | Komedia |
Sinopsia
Berlingo Hesia erori baino bi egun aurretik, 1989ko azaroan, ama bat, Alemaniako Errepublika Demokratikoko Partidu Sozialista Batuko militante betea, prentsa askatasunaren aldeko manifestaldi batean bere semea poliziagatik zauritua dela ikusten du. Infartu bat jasaten du eta koman geratzen da. Hilabeteak pasaz doaz. Alemaniaren batura heltzen da. Hiria aldatzen da eta kotxeak eta iragarkiak kaleak hartzen dituzte. Zortzi hilabete eta gero, emakumeak begiak irekitzen ditu. Bere semeak, Alexek, bere mundu guztia desagertu denaren errealitatearen aurreko talkatik saihestu nahi du. Bere arreba Ariane eta lagun batzuen laguntzaz, bere etxea, antzinako AEDn iragan “sozialistan” inguraturiko irla batean bilakatzen du, bere ama, ezer aldatu ez denaren sinesmenean eroso bizi dadin.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Good bye, Lenin!’?
Wolfgang Beckerrek, inongo manikeismorik gabe, Ekialdeko Alemaniako askatasun gabezia eta Errepublika Federaleko kapitalismoaren arteko kontraesanak aurkezten dizkigu, momentu historiko batetan: Alemaniako Errepublika Demokratikoaren desagerpenean.
Alex gazteak Alemaniako “benetako sozialismoaren” egunerokoa berregiten du bere etxean. Itxuraz, pelikulak AEDan bizi zirenen pertsonen amets, balio posible, ilusioak agertzen dizkigu. Hala eta guztiz ere, pixkanaka pixkanaka, eszenatoki horretan, benetan, existitzen ez zen, eta erregimen autoritario baten menpean zegoen gizarte baten nahi idealizatua islatzen duela ikusten dugu.
Baina zuzendaria Mendebaldeko Alemaniako bizimoduarekin ez da adeitsua ere. Alemaniar bateratzearen zailtasunak, zenbait pertsonaien itxaropen ez beteen aurreko frustrazioa, beraien bizi baldintzak okertzen direla ere egiaztatzen dugu
Amaren bizi lasaiak markatzen du pelikularen erritmo pausatsua, Yann Tierseren musikaren eztitasun eta melankoliaz nolabait lagundurik. Seme eta amaren antzezpenak azpimarratzekoak dira, beraien benetakotasunagatik oso sinesgarriak. Dokumental sekuentziak, artxiboko irudiekin, famili erlazioen fikzio intimistari bidea ematen dio. Drama eta emozioa egoera komiko, ironiaz beterikoekin dosifikatzen dira, muntaketa eraginkor eta natural baten bitartez. Jendea eta kritikaren harrera aparterekin, Good bye Lenin! Azken urteetako alemaniar pelikuletatik sarituetariko bat izan da.
Historia irakaspen txiki honetatik kanpo, Beckerrek jendea batzen duen sentimenak eta loturak erakutsi nahi dizkigu. Goob bye Leninen! Alexen gaztetasuna, amodioak eta arazoak eta Christianen zahartzea ikusten dugu, eriondorik, bere nahi eta etsipenen arteko mugan. Baina, batez ere, seme baten maitasun istorio polita da, zeini ez zaio inporta ama zoriontsu bati gezurretan ibiltzea, nahiz eta gezurrezko mundu bateko burbuila batean izan.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Wolfgang Becker ezagutu
- Filminen zuzendariari buruzko informazioa
- Wolfgang Beckerren fitxari esteka Internet Movie Data Basen
02. Persépolis
Izenburua | Persépolis |
---|---|
Aurrerakina | Mira el tráiler |
Urtea | 2007 |
Iraupena | 95 minutu |
Herrialdea | Frantzia |
Zuzendaritza | Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud |
Generoa | Animaziozko komedia dramatikoa |
Sinopsia
Zortzi urtetara, Marjanek, sahren erregimena kentzen duen iraultza baina gutxi lehenago, mundua salbatzeko ametsa dauka. Irango Islamiar Errepublika, Jomeinirekin, biztanleriaren eguneroko bizia ere kontrolatzen duen diktadura politiko eta erlijioso batean bilakatzen da. Irak eta Iranen arteko guda, oposizioa itotzeko aitzaki bat da. Familiak Marjane Austriara bidaltzen du ez dadin jazarria izan bere erreboltari izaeragatik. Hamalau urterekin, nerabetasuna, askatasuna eta maitasuna bizi ditu, baina baita ere, erbestea, bakardadea eta bazterketa. Bi munduen artan bananduta, Marjanek bere Iraneko itzulerako etorkizunari buruz erabaki beharko du.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Persépolis’?
Neskatiko egonezin, indartsu eta sutsu baten istorioa da -bere haurtzarotik gaztarora- Irango islamiar iraultzaren itxaropenen erdian. Baita ere bizi ditu gizarte eta norberaren askatasunen ezabapenak eta bere hurbileko pertsonengan daukan ondorio gogorrak. Marjane nerabe egiten da Vienako erbestean. Bere sustraietatik urruti, bere sentimendu heziketari ekiten dio, kultura eta bizimodu ezberdin baten aurreko arroztea, inguratzen diotenen aldeko ulertu ezina eta horren loturik sentitzen den bere familiaren faltagatik atsekabea nabaritzen du. Teheranen berriz ere, bere emakume bezalako bizi hezigaiztasunak - baina ez arazo pertsonalik gabe - bere independentzi eta konpromiso nahia indartzen du. Bere nortasuna aurkitzeko bidean, protagonistak, bere aldaketa pertsonalen eta heldua egiten den gizartearen barruko ikuspegi bat eskaintzen digu.
Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaudek zinematografiako animaziozko irudietara egokitzen dute Satrapi beraren komiki ospetsua. Zinemaren ohiko baliabide teknikoen erabilerak, intentsitatea, jariakortasuna eta poesia ematen du. Itxura estilizatuak, txuri eta beltz eta grisezko lerro sendokoak, denboraren pasa nabarmentzen duten kolorezko uneekin, ametsez beteriko istorio errealista bati indar adierazkorra ematen dio. Zorroztasunak eta irribarreak egoera dramatiko eta zailak arintzen dituzte. Oliver Berneteren musika eta Chiara Mastroiani, Danielle Darrieux eta Catherine Deneuve bezalako antzezleen ahotsek ekintza eta elkarrizketak azpimarratzen dituzte.
'Persépolisek' era askotako eta iradokitzaileak diren irakurketak eskaintzen ditu. Azpimarratzekoa da, guztien gainetik, Irani buruzko zenbait klixetik urruntzen gaituela. Bere biztanleriaren taldea ez du Estatu autoritario eta ultrakontserbadorearekin nahasten eta bere naturaltasuna eta eguneroko biziko indarra itzultzen du, bereziki iraniar emakumeei. Herrialde handi honen une ezberdin eta gazte honen bizi ikaspenaren bidez -dagoeneko heroi bat- arnas humanitario bat iristen zaigu, eskubide unibertsalen babesean bilakatzen dena.