7

Txirotasuna eta gizarte bidegabekeria

01. El baño del Papa

Fitxa teknikoa
Izenburua El baño del Papa
Aurrerakina Ikusi ‘El baño del Paparen’ aurrerakina
Urtea 2007
Iraupena 90 minutu
Herrialdea Uruguai
Zuzendaritza César Charlone eta Enrique Fernández
Generoa Drama
Sinopsia

Uruguaiko hiri txiki batek Joan Paulo II.ren bisita itxoiten du. Bere biztanleak, gehienak jende xumea, txiroak, badakite milaka pertsona helduko direla erromesaldian eta jan, edan eta oroigarriak erosi nahiko dituztela. Ondorioz, etekinaren bat ateratzea espero dute. Beto, garrantzi txikiko kontrabandista, negozio handi batekin topatu izanaren uste osoa dauka: “El baño del Papa” (“Aita Sainduaren bainugela”) eraiki eta bere zerbitzua alokatu.

Zergatik aukeratzen dugu ‘El baño del Papa’?

Istorioa benetakoa da: Brasileko fronteran, Uruguai barruko herri txikietako pertsona xumeen bizi baldintza gogorrak. Beraien txirotasuna eta egunetik eguneko gizarte ondorioak. Pelikularen benetakotasuna hor dago. Hala eta guztiz ere, Fernandez eta Charlonen asmamena ageriko salaketa eta heziketa moralizatzaile izan daitekeena gainditzen du. Ekintza protagonizatzen dutenak ez dira jarraitu beharreko ereduak, baina Aita Sainduaren bisitaldian zehar bizimodua ateratzeko ezinbesteko irmotasuna eta buru-argitasuna eta honela beraien diru arazoak arintzerik daukate. Protagonista, Beto, bere komunitatearekin ametsak eta itxaropenak partekatzen ditu, baina bere kontura moldatzen da. Hasierako itxaropena, aldatzen zaila den errealitatea den etsipenarekin topa egiten du. Hala eta guztiz ere, zoritxarrak gainditzeko borondatea, aita eta alaba arteko erlazioko maitasuna eta nola eguneroko pauso txikiek, eskubideak lortzeko bidean jartzeko aukera ematen duen handitasuna ere geratzen zaigu.

Nahiz eta baliabide tekniko eskasekin filmaturiko “opera prima” baten mugak izan, “El baño del papak” antzezleen zuzendaritza bikain bategatik txunditzen du -batzuk antzerkikoak eta herriko jende asko- eguneroko, beroak eta samurtasun eta bizitasunez beteriko pertsonaiak, elkarrizketa naturalekin. Argazkigintza bikain eta adierazgarri batek, paisaia, kaleak eta bere jendeak miatzen ditu, diren bezalakoak agertuz.

Pelikula, usadiozko tragikomedia hunkigarri bat da, pentsatzera eta irribarre egitera bultzatzen gaituena, batzuetan samurtasunez, bestetan garraztasunez. Baita ere, txirotasunari aurka egiten dion biztanleriaren solidaritate eta duintasun istorioa da.

Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
César Charlone eta Enrique Fernández ezagutu

02. Slumdog Millionaire

Fitxa teknikoa
Izenburua Slumdog Millionaire
Aurrerakina Ikusi ‘Slumdog Millionairen’ aurrerakina
Urtea 2008
Iraupena 120 minutu
Herrialdea Erresuma Batua
Zuzendaritza Danny Boyle eta Lovellen Tandan
Generoa Drama
Sinopsia

Jamal Malik 18 urte dauzka eta “te mutila” bezala lan egiten du tele-marketineko enpresa batean. Diruduna izan nahi duzu? lehiaketaren indiar bertsioan parte hartzen du. Harridura orokorrerako, Jamalek galderak erantzuten ditu. Erantzun bakoitzak bere iraganera eramaten gaitu. Beratan islatzen dira miseria eta Indiaren itxaropenak.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Slumdog Millionaire’?

Danny Boylek eskutik eramaten gaitu indiar gizarte konplexuaren egituran eszenatoki desberdinetan zehar. Mumbaitik barna jazarpenak, azkeneko galderaren tentsioa, Jamal eta Latikak sortzen duten enpatia eta samurtasuna –mutikoa eta neskatikoaren sekulako antzezpen lanarekin-, indarkeriazko eszenatoki batean amodiozko istorio bat itxuratzen dute hunkitzen eta txunditzen gaituena. Allah Rakkhharen soinu-banda adierazgarria –M.I.A. rapera ezagunaren lankidetzarekin- eszenen intentsitatea nabarmentzen dute trebetasun osoz.

‘Slumdog Millionaireren’ haurren giza eskubideen zaurtzapena, torturaren praktika, gobernuaren ustelkeria, babesgabeko biztanleriak jasaten duen gizarte-biolentzia... salatzen da. Hala eta guztiz ere, bidegabeko ordena jasaten duten biktimek burutzen duten borroka ere erakusten da. Nahiz eta beraien egoera lazgarria izan, elkartasuna eta maitasuna indarrez azaleratzen dira. Azken finean, pelikula hunkigarri, dibertigarri eta denbora berean gogor bat da; baina bate zere bizizalea eta itxaropentsua da.

Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Danny Boyle ezagutu