0

Pelikula ezagutu

Pertsonai femeninoen irudikapen berriak

01. Fitxa teknikoa

Fitxa teknikoa
Izenburua Las mujeres de verdad tienen curvas
Aurrerakina Ikusi aurrerakina YouTuben
Urtea 2002
Iraupena 90 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Patricia Cardoso
Gidoia George La Voo eta Josefina López. Josefina Lópezen antzerki lanean oinarritua.
Banatzailea Golem
Generoa Komedia drama ñabardurekin

02. Aurrerakina

03. Palmaresa

‘Las mujeres de verdad tienen curvasek’ hamarnaka sari lortu ditu beraietatik azpimarratzekoak direlarik: Sundance 2002ko Zinemaldian Epaimahaiko Sari Berezia eta Jendarteko Saria; Donostiako 2002ko Zinemaldiko Gaztediaren Saria; 2003an Independent Spirit Awardsen Produktoreei Saria eta 2003ko Iruñako 22. Zine eta Emakumeen Nazioarteko Erakustaldiko jendarteko Saria.

04. Zergatik aukeratzen dugu ‘Las mujeres de verdad tienen curvas’?

‘Las mujeres de verdad tienen curvas’ drama eta komediaren artean dabil. Legalki Los Angelesen finkaturiko familia txikana batean sortzen diren belaunaldien gatazken istorioa kontatzen du.

Baino pelikula haratago doa. Ana nerabearen heldutasunerako iniziazioko bidaiatik aurrera, bi emakume belaunaldien arteko ikaragarrizko topaketa agertzen du, Ana berarena eta bere ama Carmen Anderearena. Beraiek feminitatearen aurkako bi ikuskera irudikatzen dituzte.

Ohiko feminitate eta modernoaren topaketa belaunaldi gakoan kontatzen da. Belaunaldi gako hau izanen da pelikulak proposatzen dituen gainontzeko gaien hari gidaria: familiaren papera; emakumeen lan baldintzak; gorputza eta sexualitatearen eraikuntza; mendebaldeko edertasun kanonari buruzko gogoeta eta maitasunaren eraikuntza. Guzti honek ‘Las mujeres de verdad tienen curvasetik’ ikuspegi zinematografikotik pelikula bakarra egiten dute.

Nahiz eta ikuspegi eta ikuspuntu ezberdinetatik landutako pelikula bat izan elkarte eta talde kopuru handi batean, IPESetik azterketa berria proposatzen dugu, bi ikuspuntuekin. Alde batetik, Anaren pertsonaiaren azterketa heroi zinematografiko bezala. Bere pertsonaiak generoaren estereotipo filmikoak apurtzen ditu eta baita etorkin biztanleriaren irudikapen estereotipoekin. Bestalde, ‘El domingo si Dios quiere’ pelikularen gidan hasitako lan harian, material hau zinemaren bidez berdintasunean hezitzeko gure helburuan sartzen da.