5

Ingurumenaren babesa

01. Mi vecino Totoro

Fitxa teknikoa
Izenburua Mi vecino Totoro (Tonari na Totoro)
Aurrerakina ‘Mi vecino Totororen’ aurrerakina ikusi
Urtea 1988
Iraupena 86 minutu
Herrialdea Japonia
Zuzendaritza Hayao Miyazaki
Generoa Animazioa
Sinopsia

Satsuki eta Mei, beraien ama larriki eritu eta ospitale batean sartua izan behar duenean, beraien aitarekin batera basora joaten diren bi haur dira. Basoan, bi ahizpak, soilik arima garbia daukaten pertsonei agertzen zaien espiritu batzuk aurkitzen dituzte. Behin, Meik, bere kontu ospitalera joatea erabakitzen du eta galtzen da. Orduan, Satsukik, Totorori, basoko erregeari, eskatuko dio laguntza.

Zergatik aukeratzen dugu 'Mi vecino Totoro'?

Animazioak sortzen dionari askatasun osoa ematen dio. Miyazakik, mugimenduan dagoen marrazkiaren hizkuntza, inoiz indarrik galtzen ez duen istorio unibertsal bat eskaintzeko erabiltzen du. Istorio honetako neskatiko protagonistak, mundua den bezalakoaren benetako jabeak dira. Soilik beraiek ikusi dezakete bere edertasun osoan, baita bere sekretuak, bere espiritu dimentsioa, bere jaungoikoa.

Ghibli estudioak, pelikula honetan bere printzipio-deklarazio erradikalena azaldu zuen. Guztiz librea eta berritzailea den estilo bat antolatu zuen, nondik, ‘Ponyo en el acantilado’ bezalako lanak sortuko ziren. ‘Mi vecino Totoro’ animazioko zinemaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren istorioaren parte da, gizakiaren sakonena eta bereizgarriena adierazteko garraioa bezala.

‘Mi vecino Totoron’, naturarekiko erlazioak, benetako mundurako atea irekitzen gaitu, bere iluntasunera, ulertezina den alderdira, bere misteriora ere. Natura horrek, Satsuke eta Mei protagonistak, gerizatu eta babesteko gai da. Ongi pasarazten eta liluratzen die; sinestarazten eta ilusioz betetzen die. Beraz, hauskorra eta bizia den zirrara hori helarazten gaitu.

Tristea da pelikularen itxura, askotan arrotza egitea europar haur ikuslegoari, igorle bakarraz guztiz monopolizatua -Estatu Batuak- eta estilo soil batez, Disneyk markaturikoa. Ikuspegi honek -berdin itxura eta funtsean- ´Mi vecino Totoro’ bezalako pelikulak, inoiz baino beharrezkoak egiten ditu. Ez bakarrik bere poesiagatik eta bere funtsezko edukiagatik, baizik gure begiak eta sentikortasuna istorioak kontatzeko era ezberdin eta polit batera irekitzeagatik.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘Mi vecino Totoro’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu