4

Gatazken ebazpen baketsua

01. El gigante de hierro

Fitxa teknikoa
Izenburua El gigante de hierro
Aurrerakina ‘El gigante de hierroren’ aurrerakina ikusi
Urtea 1999
Iraupena 86 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Brad Bird
Generoa Zientzia-fikzioa
Sinopsia

Estatu Batuetako herri bateko biztanleria sobietar “sputnik” baten jaurtiketagatik arduraturik dago. Espaziotik makina ikaragarri bat erori den zurrumurrua dabil. Etsaiaren Arma berriren bat al da? Hoghart, 9 urtetako haur batek, benetan, errobot erraldoi bat dela ohartzen da. Ezkutatzea eta zaintzea erabakitzen du. Jendeak, makina mehatxu bat izan daitekeela sentitzen du. Hoghart, bere burdinazko lagunaren atzematea eragozten tematuko da, ziur bai dago ez dela arriskutsua.

Zergatik aukeratzen dugu ‘El gigante de hierro’?

Brad Birdek, –‘Los Simpson’ (1989), ‘Los increíbles’ (2004) eta ‘Ratatouille’ (2007)– ‘El gigante de hierroren’ gidoia, ‘The Iron Man’ (Ted Hughes) ipuinetik aurrera garatu zuen.

Animaziozko akatsik gabeko teknika, oraindik 1989an ahalguztiduna zen Disney tankeratik urruntzen da. Formaren xumetasun eta bere protagonisten karakterizazioagatik apustua egiten du. Pertsonaiak, xamurtasunez, eta era berean, seriotasunez tratatuak dira. Egoerek, haur fantasia eta ohitura dramaren arteko oreka gordetzen dute eta protagonisten galeria haurrentzako klasikoen estereotipoetatik urruntzen da (ona, txarra, salbatu beharreko printzesa...).

Baina pelikula hau egiten duena bereziki interesgarria haur ikuslegoarentzat, istorioaren aukera eta bere tratamendua da. Hiru idei nagusi nabarmentzen dira:

  1. Ezjakintasunak, beldurra eta ezezaguna dena, “etsaia” bezala identifikatzea eragiten gaitu. Burdinazko errobota, berehala, armen bidez defendatu beharreko mehatxu bat bezala hautematen da. Zoritxarrez, oso eraginkorra den premisa bat, mota oso ezberdinetako hainbat gaur egungo gatazkak justifikatzeko. Hala eta guztiz ere, protagonistak honako argudioa hausten du errobotaren adiskidetasunaren bitartez. Ezagutzen duenean, egiaz konturatzen da. Errobota ez da inongo mehatxua. Arma bat izateko diseinaturiko makina bat da, baina aukeratu dezakeena bere indarra nola erabili. Bizia aintzat hartu eta bortizkeriari uko ere egin dezakeen makina bat.
  2. Gatazkaren irtenbidea armak izateari uko egitea. Bortizkeria, etengabean errepikatzen den kiribil bat da. Errobotak, Hogarthekin, adiskidetasunaren, elkartasunaren, bizia gehienezko balioa ikasten du. Soilik arma bat ikusterakoan, programaturik dagoen hartarakoa esnatzen da. “Hiltzea txarra da. Armak hiltzen dute. Zu ez zara arma bat”. Hogarthek, suntsitzeko bidalitako armadaren arrazoirik gabeko erasoei errobotak ez dezan erantzun, igortzen dion mezua da.
  3. Gizarte eta politika egoera. Ez da ohikoa, haurrentzako pelikuletan histori eta gizarte testuinguru zehatz bat aurkitzea. Usadiozko ipuinak, gehiengo batean, fantastikoa, irreala, magikoa den leku-denboran sartuak dira. Birden apustua ausarta da. Pelikula, Gerra Hotzaren paranoian, nuklear alarman, kanpoko mehatxuaren beldurrean eta 50 urteetako komunisten aurkako psikosian finkatzen du. Denbora hartan, etsaia izan zitekeen aurreko xedapena, lehenik eraso eta ondoren aztertu zen. Auzi guzti hauek, gidoian ongi sartuak dira eta bere ikus-entzuleen ulermenera ongi egokituak, genero honetan horren ohikoak diren txepelkeri eta manikeismorik gabe.

Aparteko aukera, haurrek historia garaikideko denboraldi bat ezagutzeko, bortizkeriaren uko egitetik eta bake kultura baten babesetik.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘El gigante de hierro’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

02. Bichos

Fitxa teknikoa
Izenburua Bichos
Aurrerakina ‘Bichosen’ aurrerakina ikusi
Urtea 1998
Iraupena 95 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza John Lasseter eta Andrew Stanton
Generoa Animazioa
Sinopsia

Inurriak, negurako bildu duten janaria ebasten dien matxinsalto talde batez beldurturik bizi dira. Beraietako bat, egoera horrekin bukatzea erabakitzen du eta inurritegitik kanpo laguntza bilatzen du. Bere helburua, matxinsalto zitalei beren ordaina emanen dien gerlari talde bat aurkitzea da. Gaizki-ulertu batek zirku konpainia bat berak amestutako heroiekin nahastea egiten du. Guztiek batera, matxinsalto beldurgarriei aurre eginen diete, baina horretarako, ez ohizkoak diren armak erabiliko dituzte.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Bichos’?

Animazioaren kalitatea bikaina da, ia Pixarreko pelikula guztien antzera. Paisai eta pertsonaiek inurritegi baten barrura eramatea, tximeleta baten gainean hegan egitea eta intsektu artistez protagonizaturiko zirko eginkizun batera joatea lortzen dute. Baina, lantegian ohikoa den bezala ere, teknika primerako istorio baten zerbitzura dago. Pertsonaiak sendoak eta konplexuak dira, haurrentzako horren ohikoa diren estereotipoetatik urruti (onak, txarrak, printzepeak, printzesak, gaiztoak...). Kontatzen gaituen istorioak, ikuslego honi zuzendutariko pelikuletan aurkitzen zailak diren balio eta eredu batzuk ematen dizkigu. Jarraian, esanguratsuenak azpimarratuko ditugu.

Antiheroia: Flick, inurri protagonista da. Monolitikoa eta estereotipaturiko heroi sendo eta perfektu klasikoetatik urruti dago, Pixarren beste protagonisten antzera (Martin ‘Buscando a Nemon’, Buddy ‘Toy Storyn’, Sulley ‘Monstruos S.An’, Wall·Eko errobota...). Huts egiten duen asmatzailea da – bere asmakizunetatik bat bera ere ez du funtzionatzen – eta inurritegi osoak kritikatzen du. Hala ere, irtenbideak aurkitzeko bere ausardi eta sormenak, inurritegia matxinsaltoen zapalkuntzatik libratuko du. Horrela, haurrak, askoz hurbilagoko eta errealagoko heroiekin identifikatu daitezke. Guzti haietan, beraien sendotasuna, beraien ahuleriaren onartzetik sortzen da. Gainera, Flick tradizioari aurre egiten dio: gauzak beste era batera izan daitezkeela pentsatzen duen inurri bakarra da.

Pelikularen mezu nagusietako bat, elkartasunak indarra egiten duela da. Taldeak bidegabeko sistema baten aurka borrokatzen da eta akordio eta solidaritateari esker garaitzea lortzen du. Zenbait egoeretan egiaztatzen da, izakirik txikienak ere, gatazka baten konponbideari ekarpena egiten diola. Guztiak elkarren osagarri dira.

Publizitateak, pelikula hau “miniaturazko abentura bat” bezala aurkezten zuen. Benetan, Pixarrek miniaturazko mundu bat aurkezten digu hemen, bizi garen mundua gobernatzen duen zenbait mekanismo erreproduzitzen dituen maketa birtual bat. Zomorroek, animalien munduarekin ezer ikusteko ez daukaten arazoetatik pasatzen dira, baina gizakien gizartearen metafora direnak. Pelikulak proposatzen dituen irtenbideak – batasuna, solidaritatea, sormena, ausardia, gatazken ebazpen baketsua – ‘Bichos’ ikusten duten pertsonen eguneroko bizirako jarraitu beharreko eredu bezala agertzen dira.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘Bichos’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

03. Kirikú y la bruja

Fitxa teknikoa
Izenburua Kirikú y la bruja
Aurrerakina ‘Kirikú y la brujaren’ aurrerakina ikusi
Urtea 1998
Iraupena 74 minutu
Herrialdea Belgika
Zuzendaritza Michel Ocelot
Generoa Animazioa
Sinopsia

Kirikú, afrikar herrixka batean bizi den haur oso txiki bat da. Laster ikusiko du bere barrideak Karabá sorgin beldurgarriaren madarikazioarengatik beldurturik bizi direla: ez dago ez urik, ez lorerik, ez janaririk, guztia sorginarena bait da. Kirikú ez da besoak uztarturik geratuko eta Karabá maltzurra nor den aurkitzera irtengo da.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Kirikú y la bruja’?

Kirikúk, zergatik bere herria beldurtzen duen sorgina gaiztoa den jakin nahi duen mutiko bat da. Pelikularen bi muinak afrika, istorioaren eszenatoki bezala eta, bere jakiteko eta galdetzeko irrikaz, zaharragoen mito eta beldurrak zalantzan jartzen dituen Kirikúren bizitzeko jarrera dira.

Haurrentzako pelikula gutxik, afrikar errealitateari, estereotipo edo begirada paternalistarik gabe, ekiten diote. Ocelot, Ginean urtez bizitzen egon zena, usadiozko afrikar herrixka batetara eramaten gaitu. Youssou N’Dourren musika, giroaren sinesgarritasunerako funtsezko lorpen bat da. Usadiozko soinu bandekin kontrastatzen du, adibidez, Afrikarekin inongo erlaziorik ez duen 'El Rey Leonarekin'. Herrixka bateko egunerokoa ezin hobeki ikusi dezakegu islaturik: jendearen ohiturak, janzteko erak, eguneroko lanak, aisia… Familia, taldea eta ohituraren garrantzia bezalako afrikar elementuak agertzen dira ere, unibertsalak diren bestelakoak ere, jakitera; gizon eta emakumeen arteko erlazioa (beldurra, Karabák gizonak irensten bai ditu), solidaritatea, maltzurkeria, barkamena, taldearen presioa… Ocelotek mundu hau erretratatzen duen edertasun eta trebetasuna, besterik gabe, pelikula hau aukeratzeko arrazoia izanen zen.

Gainera, Kirikúren galderetan beharrezkoa den kontrapuntua aurkitzen da. Afrikar kultura, zenbaitetan, beldur eta sineskerien artean harrapaturik aurkitzen da. Talismanak, arte beltzari omenaldia, bere irudikapen argienak dira. Karabá -ikaragarria eta luxu handiz jantzirik- herria, misterio halo batez, herria beldurtzen duen sorgina da. Kirikú -txikia eta biluzik- Karabá zergatik gaiztoa den galdetzen duena da.

Jatorrizko ipuinean, Kirikúk sorgina hiltzen du, gatazkaren irtenbide bakarra bezala, indarkeriarekin ados dagoen ebazpen errez bat. Baina Ocelotek beste ate bat irekitzen du: egiaren miaketa, sineskeriarik edo beldurrik gabe. Soilik horrela sorginaren egia aurkitu dezake eta bere herria beldurretik askatu.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘Kirikú y la bruja’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu