2

Ikustaldi geroko saioa

Emakumezko pertsonaien irudikapen eredu berriak

Ana eta Estela, pelikulako heroiak

Jarraian proposatzen dugu pelikularen azterketa bat bi ardatzetatik abiatuta. Lehenbizikoz, pelikulako heroien azterketa bat egiten dugu, Estela eta Ana. Gero, feminismotik oinarrizko kode batzuk gehitzen ditugu zeinak bateratzen dituzten bai berezko teoria feministak nola teoria eta praktika zinematografikoak. Honela nahi duguna berdintasunean eta berdintasunetik hezitzeko kode batzuk helarazten saiatzea da.