Película Blackbird Roger Michell

Fecha Azaroaren 13an, asteazkena (20:00etan)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Pamplona)
Precio Prezioa: 5,00€

Trailerra

Sinopsia

Alboko esklerosi amiotrofikoa duen emakume batek sufrimendua amaitzea erabaki du, eutanasiaren bidez eta senarraren laguntzarekin. Erabaki horrek, ordea, iraganean lurperatutako gatazka batzuk ekarriko ditu alabekin eta hurbileko beste ahaide batzuekin.

Gonbidatua

Mabel Marijuán Angulo, doktorea da Medikuntzan, eta Bioetikako irakaslea, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako foru-aldundietako Osakidetzako aholkularia izan da, haietako profesionalen prestakuntzan laguntzen, Laguntza Etikako Batzordeak eta Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordeak martxan jartzeko. Egun, Ikerketaren Etikako zuzendaria da, EHUko Ikerketa Errektoreordetzan.

Biografía del director

Roger Michell (Pretoria, Hegoafrika. 1956) antzezlanak zuzentzen aritu da National Theatren, Old Vicen, West Enden eta Broadwayn, besteak beste, eta sei urtean Royal Shakespeare Companyren zuzendari egoiliarra izan zen. Zineman egin duen ibilbidean, izenburu hauek nabarmendu behar dira: Notting Hill (1999) komedia arrakastatsua, hiru Urrezko Globotarako izendatua; The Mother (2003), Cannesko Zinemaldiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztua; Enduring Love (2004), Ian McEwanen izen bereko eleberrian oinarritua; Venus (2006), Peter O'Tooleri Oscar sarietarako izendapena ekarri ziona; Le Week-End (2013), Jim Broadbenti Donostian gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eman ziona; eta My Cousin Rachel (2017).