2

Ikustaldi geroko saioa

a. Gakoak hezkuntza emozionaletik

Sekuentzia 01. Nola ikusten dut nire burua?

“Lakuko uran islaturik ikusi zen eta harro oinkatzen hasi zen”

Gako pedagogikoak

Kontakizunaren hasieran, kontalariak aipatzen digu arkume batek, eguzkipean distiratzen zuen artile batez, uretan bere burua islaturik ikusterakoan harro sentitu zela. Horren pozik zegoen dantzan jarri zela. Modu honetaz, haurrekin, bakoitzak bere buruaz irudi positibo bat izatearen garrantziaz hausnartuko dugu. Pertsona bakoitzak bere buruaz daukan onespen maila eta iritzia, norberaren segurtasun, konfiantza eta askatasunaren oinarri dira. Baina, era berean, gainontzekoen konpromisorako ezinbesteko baldintza. Beraz, aniztasunezko hezkuntza eta ezberdintasunen onarpena, bakoitzak bere buruaren baiezkoan eta balorapenetik hasi behar da. Nola eskatu diezaiekegu haurrei pertsonen arteko ezberdintasunak aintzat hartzea, beraien burua ez badute aintzat hartzen lehendabizi?

Arkumearen “artile distiratsua” haur bakoitzak bere berezko “artilea” identifikatu eta bere buruaren irudi positibo bat izan dezaten irteera marka izanen da.

Taldeko hausnarketarako galderak
  • Zergatik dago horren pozik protagonista?
  • Bere buruaz harro al dago? Zergatik?
  • Bere jarrera begiratu. Nolakoa da? Zer nola sentitzen den erarekin zer ikusia dauka? Berdina gertatzen al zaizu?
  • Arkumea bere artileaz harro sentitzen da. Berarekin seguru sentitzen da. Bere burua gogoko du. zer da zure burutik gustukoena?
Ekintza

Nire izena ________________________ da

________________________ jaio nintzen ____________ egunean

Nere familiako kideak ________________________ dira

Nire Janari gustukoena ________________________ da

Gehien gustatzen zaidana ________________________ da

Gutxien gustatzen zaidana ________________________ da

Horrela ikusten dut nire burua (nire erretratua marrazten dut)

Sekuentzia 02. Bestei gustukoa naizenean ongi sentitzen nahiz

“Auzokideen aurrean dantza eta dantza egin zuen
eta bere dantzak berarekin dantzatzeko konfiantza eman zien.”

Gako pedagogikoak

Gure protagonistak dantzatzerakoan, gainontzekoak kutsatzen ditu. Arrainak, hontza, larre-txakurrak, sugeak... mirespenez begiratzen diote eta jarraitzera bultzatzen dute. Ia inork ez du zalantzan jartzen, aintzat hartua sentitzea, gizaseme guztien funtsezko behar emozionala dela. Sei urtetan, haur gehienek beraien buruari buruz iritzi bat daukate. Hasiera batean, besteengan islaturiko irudiagatik eraikia izan da. Hau da, gure buruaren lehendabiziko irudia, besteek gutaz esaten digutenetik aurrera sortzen dugu, ez horrenbeste benetan garenetik. Horregatik gure buruzko iruzkin positiboak eta gainontzekoak baloratzearen garrantzia.

Proposaturiko ekintzan, haurrak konturatuko dira, guztioi gustukoa daukagula besteengandik iruzkin positiboak entzutea, eta beraz, garrantzitsua dela gugandik ere entzutea.

Galderak taldean hausnartzeko
  • Zeintzuk dira arkumea laguntzen duten animaliak?
  • Begiratu eszenatokia: zein motatako paisaia da? Nolakoa da?
  • Nola erantzuten dute animaliek arkumea dantzan ikusterakoan?
  • Nola uste duzu sentitzen dela arkumea?
  • Pentsa egoera batetan zeinetan zu egindako zer edo zer norbaiti gustatu zaion. Nola sentitu zinen?
Ekintza

Ziur askotan, kide bati buruz zer edo zer polita pentsatu duzula, baina ez diozula esan. Orain daukazu aukera. Birbil baten inguruan esertzen gara. Bakoitza bere eskuinetara daukan kidean pentsatuko du. Orri batean bere erretratua eginen dugu eta titulu gisa jarriko diogu: “(kidearen izena) bikaina da”. Marrazkian beraz gehien gustatzen zaiguna idatziko dugu: trebetasunen bat, zer edo zer ezberdina egiten diona...

Gero, marrazkiak erakutsiko ditugu eta taldeari zergatik bere kidea bikaina den azalduko diogu.

Sekuentzia 03. Zergatik ez dugu gustukoa ezberdina sentitzea?

“Ohartarazi gabe, izan gabe inongo arrazoirik, nire artilea eraman zuten burusoil utzirik.”

“Jendea pasa eta ni ikustean iseka egin eta da krudela, barregarri eta arrosa baita nire larruazala.”

Gako pedagogikoak

Bat-batean, baten bat agertzen da eta arkumeari ilea mozten dio. Bere artilerik gabe uzten dio, bere altxorrik handiena gabe, eta barregarri sentitzen da. Lehen miresten zuten animaliak bere lepotik barre egiten dute. Arkumea lotsaturik dagoelako ezkutatzen da. Gutxietsirik sentitzen da. Bere harro eta tente planta desagertu da. Orain uzkurturik ibiltzen da, buru makur, eta ezkutatzeko lekuren baten bila doa. Arkumeak bazterketa sentitzen du. Maila ezberdinetan, pertsona guztiek, beraien bizitzako momenturen batean bizi dute. Baina haurretan, baztertua sentitzea ondorio handiagokoak dauzka, beraien burutan daukaten konfiantza eraikitzen doalakoz. Haurrek besteen bazterketa sentitzerakoan, bakarrik dauden sentipena daukate, ez-ikusiarenak. Sentikortasuna eta beldurra, bazterketa berrien aurreko mesfidantzan bihurtzen da.

Taldeagatik mespretxatuak sentitzen direneko bizi dituzten egoerez eta sortzen dien emozioez jakinaren gainean egotea saiatzen gara. Taldetik baztertuta dauden beste haurrekin enpatizatzeko eta ezberdinak direnak ez errefusatzeko beharrezkoak diren estrategiak garatzeko beharrezkoa den pausua da.

Galderak taldean hausnartzeko
  • Zergatik mozten diote ilea arkumeari?
  • Nola sentitzen da artilea kentzerakoan?
  • Nola erantzuten dute animaliak ikusterakoan? Zergatik ez dute dagoeneko miresten? Ze esanen zenien?
  • Zergatik arkumea ez da beraiekin haserretzen beraz barrezka badaude? Zuk ze eginen zenuke?
  • Begiratu nola mugitzen den biluzik dagoenean. Zertan ezberdintzen da hasieran zeukan jarrerarekin?
  • Zergatik euria egiten du justu artilerik gabe uzten dutenean? Laburmetraian, zein eszenetan eguzkia dirdira egiten du? zeinetan euria egiten du?
Ekintza

Arkumeari ilea mozterakoan eta gainontzekoak bere lepotik iseka egiterakoan, triste sentitzen da eta ezkutatzen da. Zuri horrelako zer edo zer gertatu zaizu? Nola sentitu zinen?

Lotsaturik sentitu nintzen ________________________

Ez zidan batere gustatu esatea ________________________

Tristeen jarri zidana izan zen ________________________

Gustatu izanen zitzaidan ________________________

Banaukan beldurra ________________________

Amorratu nintzen ________________________

Berdin gertatuz gero honakoa esanen nien ________________________

Sekuentzia 04. Guztiok ezberdinak gara

“Zure buruak dio gezurra, hori gauza ankerra
Koloreak garrantzia daukala? A ze nolako kontua!
Grisaz, purpuraz, morez edo marroiez zaude margotua.”

Gako pedagogikoak

Animaliak arkumeari iseka egiten diote ulertu gabe zer gertatzen zaion. Ez diote galdetu zer gertatu zaion ez zer nola sentitzen den. Hala ere, “untxilopeak” arkume ikusterakoan, begiratzen dio, gelditzen da eta zer gertatu zaion galdetzen dio. “Ezberdinarekin” enpatia agertzen duen lehena da. Baina gainera, untxilopeak gogorazten dio geure adimenak zenbaitetan gezurrak esaten dizkigula “Koloreak garrantzia daukala?, A ze nolako kontua!” Ezkutatzera bultzatzen dion pentsamendu negatiboari jaramonik ez egitera bultzatzen dio “barregarri eta arrosa da nire larruazala”. Untxilopeak, ezberdintzen gaituena larruazalaren kolorea ez dela gogoratzen gaitu. Gure adimenak gizasemeen arteko distantziak jartzen ditu.

Ezberdintasunezko eta ezberdintasunerako hezkuntza, hain zuzen, eskolan eta formalak ez diren hezkuntza eremuetan gauza iraunkor bat izan beharko luke. Aniztasuna bere alderdi anitzetan, kulturala, gizartekoa, norberarena, gero eta ageriago dago gure gizartean. Baina zentzu honetako hezkuntza ekintza bat, gizabanakoen - eta norberaren- ezberdintasunen onarpenetik hasi beharko luke, beste pertsona “ezberdinekin” enpatiazko jarrerak garatu nahi badira. Horren ondorioz proposatzen dugun ekintza desberdintasuna gizakietan zer edo zer naturala eta berezkoaren onarpenaren esperientziatik hasiz.

Taldean hausnartzeko galderak
  • Begiratu untxilopea agertzen den eszenatokiaren koloreak. Zergatik untxilopea agertzerakoan eguzkia bueltatzen da? Zein uste duzu horren esanahia dela?
  • Untxilopea ametsezko animalia da. Zein animaliak gogorazten dizkizu?
  • Zer egiten du untxilopeak arkumea ikusterakoan?
  • Zergatik dio untxilopeak arkumeari bere adimenak gezurra esaten diola?
  • Uste duzu larruazalaren koloreak garrantzia daukala? Zergatik?
  • Zergatik dio kontalariak untxilopea jakintsua dela?
Ekintza

Orri handi batean silueta bakoitza margotu behar dugu. Haur bakoitza orriaren gainean etzanen da. Beste kide batek bere silueta berrikusiko du orri gainean errotuladore lodi batez. Ondoren, bakoitzak silueta gainean bere berezko ezaugarriak marraztuko ditu: ilearen kolore eta luzera, daraman arropa, betaurrekorik edo hortzetakorik badarama eta eskuen ordez, esku bakoitzaren hatz-marka jarriko dugu tintaz.

Bukatzeko, guztiok begiratuko ditugu silueta eta eskuak. Ez dago bat besteen antzekoa denik. Guztiok ezberdinak gara eta ongi da horrela izatea.

Ondoren, silueta bakoitza moztu dezakegu eta eskuetatik helduta daudelarik paretan itsatsi. Denak batera begiratzen ditugu. Nahiz eta ezberdinak izan, antzekoak gara era berean. Zer daukagu amankomunean?

Sekuentzia 05. Bakarrak gara

“Gaizki sentitzerakoan, begira inguruak!
Badaukazu gorputz bat, eta hankak, eta zangoak
Burua bere lekuan, ezin hobeto, ikusten duzu? Hega egin dezakezu.
Igo hanka, abiatzeko zapaldu ezazu
Goruntz joanen zara, eta salto eginen duzu.
Saiatuz gero lortuko duzu.”

Gako pedagogikoak

Arkumea, untxilopearen aholkuei esker, konturatzen da bere zoriontasuna ez dela bere artilearen beharrean, baizik bere baitan dagoela. Artilea galdu dezake, baina inork ez dio kenduko salto eta dantza egiteko indarra. Arkumea, “hegan egin” dezakeela konturatzerakoan, ez dio axola bere itxura, ezta bere buruaz barre egitea ere. Bere ahuleria, bere sendotasunean bilakatzen da. Badago bere baitan zer edo zer, besteek esan edo egin dezakeenetik salbu. Bere buruaz daukan iritzia erabat aldatu da. Biluzik eta arrosa jarraitzen du, baina uretan bere burua ikusterakoan, dagoeneko ez du barregarri ikusten eta ez da ezkutatzen. Orain bere jarrera berriz era harroa da, burua jasoz, harro posatzen du. Laburmetraia, untxilopeen agertzearen ospatzeaz bukatzen da; hau da, kolore, itxuraz haratago ikusteko eta gizaseme guztioi batzen gaituen gizatasunarekin bat egiteko gai diren pertsonak. Hausnarketa hau haurrek beraien arrakasten aintzatespenetik eta beraien mugen onarpenetik hasi beharreko autoestima positibo bat eraikitzeko laguntza bezala balioko digu. Soilik hortik besteen lekuan jartzeko, ezberdintasunak onartzeko eta pertsona solidarioak izateko estrategiak garatuko dituzte.

Galderak taldeka hausnartzeko
  • Zein da untxilopeak arkumeari ematen dion aholkua?
  • Zergatik dio “perfektua” dela burusoil badago?
  • Konparatu ezazu arkumearen jarrera ilea mozten diotenean eta bukaeran daukana, zein ezberdintasun daude?
  • Arkumea ilerik gabe jarraitzen du, baina ezberdina dirudi. Zertan aldatu da?
Ekintza

Untxilopearen aholkuak jarraituko ditugu. Bakarka, beldurrak gainditzeko eratan pentsatuko dugu eta arkumearen antzera, nahiz eta gai ez garela uste, gu ere salto eta dantza egin dezakegula konturatu.

Pentsamendu negatiboak Pentsamendu positiboak
Negatiboa, positiboan bilakatzen dut Ze pentsamendu negativo dauzkazu?

Adb: traketsa naiz, ezin dut, ez zait atera behar...
Zein pentsamendu positibo izan ditzakegu horien partez?

Adb: saiatuz gero hobetuko naiz, argia naiz, lortu dezaket...
Ez dut orokortuko Naiz eta behin gaizki atera zer edo zer, horrek ez du esan nahi ez duzunik hobeto eginen. Idatzi esaldiren bat, eta positiboan, zer edo zer saiatu behar duzuna hobeto egiten.
Positiboan zentratzen naiz Guztiok daukagu zer edo zer ona, zeinetaz harro sentitu. Aintzakotzat hartu behar dugu eta kontutan hartu gure burua ebaluatzerakoan. Zertaz sentitzen zara zu harroen?
Nere lorpenen jakitun naiz Pentsa azkenaldian izan duzun arrakasta handienean. Askotan proposaturikoa lortzen duzunaren erakusgarri da. Idatzi ezazu eta taldeari kontatu.
Ez dut nere burua besteekin alderatzen Pertsona guztiok ezberdinak gara. Ezaugarri positibo eta negatiboak dauzkagu. Besteekin alderatzea ez dauka zentzurik zeren ez gara besteak baino gehiago edo gutxiago. Norbaitekin alderatzen duzu zure burua? Zergatik?
Hobetzeko ahaleginak egiten ditut Badaude ere pozten ez gaituzten zenbait alderdi. Gainditu ditzakegu, lortu dezakegun konfiantza izanez gero. Zer da zure buruaz aldatu nahiko zenuena? Zein gauza zehatz egin ditzakezu lortzeko?

“Maiatzero gertatuko da,
beraiek agertu eta eramanen dute.
Ilea mozturik, biluzik eta burusoil dute ekarriko,
baina ez dio jadanik kezkatuko.
Zeren gehiago, gehiago du saltatuko.”