Pelikula bat nola ikusi (Lehen Hezkuntza)

0

Pelikula ezagutu

01. Fitxa teknikoa

Bertan, pelikulako datuak laburbildurik daude. Bere nortasun agiria bezalakoa da. Fitxa teknikoa ezagutzeak, ikusi behar dugun pelikula aurretik ezagutzen laguntzen gaitu.

Zergatik da garrantzitsua?
  • Izenburua: pelikulaz ezagutzen dugun lehena. Interesgarria da jatorrizko hizkuntzan izenburua miatzea, geurerako itzulpenaz gain.
  • Aurrerakina: pelikula ezagutzera emateko erabiltzen den irudien bidezko laburpena. Informazio asko eskaintzen digu: irudi, istorio eta kontatzen digun erari buruz.
  • Urtea, iraupena eta herrialdea: horrela, noiz eta non egin den pelikula jakinen dugu. Iraupena, funtsezkoa da planteaturiko ekintza egokia izan dadin.
  • Banatzailea: gure herrialdean pelikula merkaturatzen duen enpresa. Erosi aurretik jakitea garrantzitsua da. Baina, alokatu edo liburutegi batean kontsultatu dezakegu.
  • Zuzendaria: pelikula zuzendu eta erabaki garrantzitsuak hartzen dituen pertsona.
  • Generoa: lana bere estilo edota jarduten duen gaiaren arabera sailkatzen du (ikusi atal espezifikoa).
    Sinopsia: istorioaren laburpen bat da, baina guztiz kontatu gabe. Sinopsian ez da behin ere ez esanen nola bukatzen den pelikula.
  • Palmaresa: pelikulak jasotako sariak. Horrela, jakinen dugu ea ikusleei gustatu zaien edo ez.
  • Kritika: pelikula bati buruz, zinema buruz adituak diren pertsonen iritziak estreinatzen denean (hau da, zineman lehendabiziko aldiz ikusten da).

02. Zer da talde teknikoa?

Zuzendari batek, ezin du bakarrik pelikula zuzendu. Lan mordoa egiteko pertsona asko behar ditu: pelikula filmatu, nola argiztatzen den erabaki, antzezleak aukeratu eta hauei lagundu, filmaziorako beharrezkoak diren gauza guztiak lortzea, zineman ikusi dezagun pelikula ezagutzera ematea... guzti hauek pelikula bateko talde teknikoa osatzen dute.

  • Ekoizlea: pelikularen antolakuntzaz arduratzen da. Lan asko egiten ditu: behar diren pertsonak kontratatzen ditu, pelikula egin ahal izateko dirua bilatzen du, filmazioa antolatzen du (lekua, antzezleak) eta, azkenik, pelikula zineman ikustea posible izatea lortzen du.
  • Gidoilaria: kontatzen den istorioa idazten duena da. Hau da, pelikularen gidoia, bai asmatua nola istorio baten egokitzapena izan daiteke.
  • Soinu-teknikaria: filmazioan zehar elkarrizketak eta soinuak ongi entzutearen arduradunak dira. Gainera, behin filmazioa bukatuta, beste pertsona batzuk, soinu banda, soinu efektuak eta elkarrizketen hizkuntza ezberdinetako itzulpenak gehituko dituzte.
  • Argiztapen zuzendaria: pelikula nola ikusi behar den erabakiko duena da. Zuzendariaren argibideekin, enkoadraketa eta argiztapenaren bidez, zer eta nola ikusten dugun erabakitzen du.
  • Muntatzaile: muntaiaren arduraduna da. Bere lana, behin filmazioa bukatuta, planoak aukeratu, antolatu eta lotzean datza.
  • Kamera-operadorea: filmazioan zehar kamera maneiatzen duen pertsona da. Hori dela eta, argiztapen zuzendari eta pelikularen zuzendariaren hurbilean lan egin behar du.

03. Non aurkitu dezakezu informazio hau?

Badaude sarean Fila Siete, Fotogramas, La Butaca, Miradas de Cine... bezalako aldizkari espezializatuak lehen hezkuntzako azkeneko zikloko haurrentzako (10 urtetatik 12tara) oso erabilgarriak. Txikiagoentzat, (6 urtetatik 10tara), Cine Bazar, Películas Infantiles edo La Matatena bezalako leku espezializatuak egokiagokoak dira.

Aurrerakinak kontsultatzeko, Youtube edo Vimeo bezalako guneak ikustatu daitezke.