Película 'Circus For All' / 'Neetu' / 'Milk' Carlos Caro, 'Ngor' Luis Arellano

Fecha Aza. 17a, Ostirala (20:00)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)
Precio Prezioa: 4,50€

Sobre 'No Solo Films'

No Solo Films (www.nosolofilms.org) Luis Arellanok, Carlos Carok, Natalia Ardanazek eta Gema Rebollok fundatutako elkarte bat da, giza eskubideei buruzko dokumentalen banaketa eta produkzioa bultzatzen dituena, baldin eta haien helburua bada dokumentaletako protagonistei laguntzea crowdfunding sozialerako tresnaren bitartez.

Sobre 'Circus For All' (de Carlos Caro)

Ilusio handia badago eta lan gogorra egiten bada, gero eta zirku-ikuskizun hobea egin daiteke, nahiz eta oso baliabide gutxi izan.

Sobre 'Neetu' (de Carlos Caro)

Zure bizitzaren kontrako eraso bat izanez gero, barkamena izan daiteke bide bat hura berreraikitzeko.

Sobre 'Milk' (de Carlos Caro)

Esnea funtsezko elikagaia da haurtzaroan, eta falta bada edo gaizki banatuz gero, osasun-arazoak sortzen dira.

Sobre 'Ngor' (de Luis Arellano)

Senegalgo kaleak zarpail jantzitako haurrez beterik daude egunsentitik ilunabarrera arte, zeinak egun guztian zehar batera eta bestera ibiltzen baitira, eskuetan katilu hori bat daramatela, txanpon edo jateko batzuen bila. Uste da 300.000 haur inguru aritzen direla eskale egunero. “Talibe” haurrak esaten zaie.

Gonbidatuak

Carlos Caro Argazkilari eta zinemagile amateurra. Zinemak beste tresna bat oparitu dio istorioak kontatzeko, bereziki oharkabean pasatzen diren istorio xume horiek, ikasgai ederrak eskaintzen dizkigutenak. www.lacajatonta.tv webgunearen sortzailea da, non errealizadore berrien film labur dokumentalak eta web-sailak sustatzen baitira. No Solo Films elkarteko lehendakariordea da, eta honako lan hauek zuzendu ditu: Buzón de Voz, Lucía y uno del máster, El lado oscuro del paraíso, La noria de Bagán, Cuba connection, Amor y estadística, Split Up, Punishment Island, Un día de campo, The Home maker, Free dreams, Sergio, Neetu, Circus for all, Recauchutados eta Sheroes.

Luis Arellano. Argazkilaria, dokumentalista eta No Solo Films elkarteko lehendakaria. Garapenerako lankidetza-proiektuetan eta giza eskubideen aldeko aktibismoan lan egiten du; bestalde, Ikus-entzunezkoen eta giza eskubideen arloko irakaslea da, eta, aldi berean, oinarrizko askatasunen eta eskubideen urraketa salatzen duten dokumentalak zuzentzen ditu. Hark egindako produkzio-lanen artean, honako hauek daude: Sahara no se vende, Focus on Gulu, Memorandum in Memoriam, Joyce, Baadaye, Lake Victoria Children, Kabanga eta bere azken produkzio-lana Ngor.