Película La cazadora del águila Otto Bell

Fecha Aza. 15a, Asteazkena 20:00
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)
Precio Prezioa: 4,50€

Trailerra

Sinopsia

Neskatxa nerabe bat tradizioaren aurkako borrokan ari da Altaiko mendietan, Mongoliaren ekialdean; han, ehunka urte dira kazakhstandar komunitate bat bizi dela, arrano beltzak sortzen direnez geroztik prestatzen dituena ehizan erabiltzeko. Lanbide horretan, ordea, gizonak bakarrik aritu dira orain arte; baina Aisholpan –13 urte– arrano-ehiztari baten alaba da, eta erabakita dago aitaren urratsei jarraitzeko bidean, Mongoliako lehen emakume arrano-ehiztari bilakatzeko.

Gonbidatua

Mikel Berraondo, aditua herri indigenen eskubideen arloan. 16 urtez aritu da lanean zenbait nazioarteko agentziatan eta GKEtan, betiere herri indigenen eskubideak babeste aldera. Gaur egun, berrikuntza sozialeko zuzendari aritzen da Zabala Innovation Consulting-en.

[TRADIZIOA BERRITZEA]

Sariak

Ikusleek film luze onenari emandako saria Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian (2017).

Otto Bell

Otto Bell Erresuma Batuan sortu zen Northumberland-eko nekazarien familia batean, non aire librea maitatzen hazi zen. Ingalaterrako literatura ikasi zuen Oxford-en, eta, etapa hartan, ipuinen narrazio eta egitura narratiboarekiko zaletasun bizia sendotzeko aukera izan zuen. Baina New York-en hasi zen dokumental erako film laburrak produzitzen eta zuzentzen. La cazadora de águilas (2016) da haren estreinako film luze dokumentala.