2

Ikustaldia geroko saioa

b. Giza eskubideetan hezkuntzatik gakoak

Sekuentzia 01. Giza eskubideen bortxaketa eta zigorgabetasuna

“Orain Amnistia Internazionalekoak etorriko dira giza eskubideengatik gainean pixa egitera”

Galderak eztabaidarako
  • Jamalen bizitzari ze informazioa ematen dio eszena honek?
  • Ze interesa dauka pelikularen hasieran agertzeko?
  • Zein emozio transmititzen ditu?
Gakoak eztabaidarako

Pelikulako lehendabiziko minututan Jamalen torturara polizia-etxe batetan bertaratzen gara. Agintaritzak lehiaketan iruzurra egiten duenaren susmoa daukate. Jamal gaizki tratatua da erantzunak zergatik dakizkien arrazoia aitortu dezan. Ikusten dugu nola Jamalen burua bainuontzi batean urperatzen duten, konortegabetu arte hanketan korronte elektrikoa ematen dioten eta etengabean matrailekoak ematen dizkioten. Poliziaren arabera, zentzugabeko jardute hauek bidezkotzen duen delitua ezarritako ordena soziala hausteko bidean dagoen kaleko haur bat izatea da.

Eszena honek Indian indarrean dagoen ordena sozial zorrotza agertzen du. Jamal zigorgabetasun osoz tratu iraingarri batera menderatzearen arrazoia da. Benetan gertatzen da hau Indian? Zoritxarrez, Amnistia Internazionalak hala frogatzen du. 2010eko txostenaren arabera, urte horretan, terrorismoaren aurkako eta segurtasun legeriarekin erlazionaturiko tortura kasuak eta bidegabeko atxiloketak eman ziren Indian. Salaturiko kasuetatik aurrera aipaturiko txosten honek dokumentatzen duen bezala, legea gogortu da Mumbaiko 2008.ko atentatuetatik aurrera. Erakundeak, zenbait estatuetan judizioz kanpoko hilarazteak eta giza eskubideen defentsariek mehatxuak eta bidegabezko atxiloketak jasan zituztela nabarmendu zuen. Zigorgabetasuna kasu askotan indarrean jarraitu zuen eta prozesu judizialek ez zuten justizia bermatu eskubideetan bortxatutako biktima askorentzat.

Ez da ezustekoa pelikula eszena honekin hastea. Boylek eszenatokia benetakoa dela, istorioa sinesgarria dela adierazten digu. Errealitatearen (eszena honek hasten duena) eta fikzioaren (telebista-programako platokoa) arteko jokoa pelikula osoan jarraitua izanen da. Errealitatea Jamalen bizitzaren gogortasunagatik markaturik dago. Biktima denaren tortura bere bizitzako konstantean kokatzen gaitu: kaleko mutil bati gizarteak inposatzen dizkion mugaketak gainditzeko borroka.

Sekuentzia 02. Hiri handien garapenaren-hasiera

“Bombay Mumbai deitzera pasa zen”

Galderak eztabaidarako
  • Ze iradokitzen dizu Jamalen auzoaren bilakaerak?
  • Pelikulak agertzen duen bilakaera benetakoa dela uste duzu?
  • Zergatik?
Gakoak eztabaidarako

“India munduaren erdigunean dago eta ni erdigune honen erdian nago”, dio Salimek bere garaipen momentuan. Adierazpen honen eszenatokia Dharavi da, pertsona protagonistak jaiotzen diren auzoa. Asia osoko txabola kokaleku handiena bezala hartutzat da. Hala eta guztiz ere, gaur Mumbaien integraturik dago, Maharashtra estatuko hiriburua, Indiako egoera sozio-ekonomiarako funtsezkoa. Alde batetik, biztanleko diru sarrera handiena biltzen du —%40 baino gehiagotan gainditzen duelarik gainontzeko herrialdea— eta India osoko desberdintasun sozioekonomiko handiena.

Dharaviren bilakaerak Jamal eta Salimen hazkuntzan laguntzen du. Haurrak nerabetan bilakatzen dira (gogora dezagun tren bidaiako denbora elipsia) eta azkenik helduetan. Jamal etxe horratzera igotzerakoan bere haurtzaroko auzoa begiratzen du. Orain hiri handi baten irudia da: eraikuntza handiak, merkataritza guneak, gune berdeak... “hau gure auzoa izan ohi zen. Sinetsi dezakezu? Justu hemen bizi ohi ginen”. Jamalen esaldiak Indian azkeneko 50 urteetan jasatako hirigintza aldaketa sakonei egiten die aipamen. Hala eta guztiz ere, ikaragarrizko aberastasuna eta txirotasun osoa elkarbizitzen dute oraindik hiri handietan.

Pelikulan badira hainbat eszena daude honako aldea islatzen dutenak. Adibide bakarra esateagatik, Jamal eta Salim bizi direneko etxea Lathikaren bizilekuaren aurrean (mafiaren jabetzakoa) bakarrik urte batzuk geroago. Honi buruz egindako ikerlanek bi errealitate hauen elkarbizitza baieztatzen dute. 2050 urterako, indiar biztanleriaren %55a (900 milioi pertsona inguru) hiri gunetan bizitzea espero da. Hirietako sekulako kokaleku ezegonkorrek hiri handiek gozatuko duten garapen handitik bazterturiko milaka pertsona jasoko dituzte. Jim Masselos gizarte historiagileak bere ‘Migrazioa eta hiri nortasuna: Bombayko errefuxiatuen gosea XIX. mendean’ saiakeran islatzen du (1). 1989ko agiri bat aipatzen du non udal-agintaritzak baieztatzen duten hiriak “gero eta gehiago pairatzen du pertsona txiro, babesgabe, problematiko eta erien etorrera berezko estatuetatik”.

Sekuentzia 03. Gatazka erlijiosoa

“Rama Jainkoaren deskribapen xelebrearen arabera, ze objektu eusten du bere eskuineko eskuan?”

“Goizero jaikitzen nahiz galdera horren erantzuna inoiz jakin ez banu desiratzen. Rama eta Alágatik ez balitz... oraindik ama bat izanen nuen.”

Galderak eztabaidarako
  • Zergatik dio Jamalek nahiago izanen zuela erantzuna ez jakin?
  • Ze ikustekorik daukate Rama eta Alák Jamalen amaren desagerpenarekin?
Gakoak eztabaidarako

Jamalen Ama kaleko liskar baten biktima izanik hiltzen da. Ez da kaleko eztabaida bat. Indiako hinduen eta musulmanen arteko tentsioaren islapena da eta azkeneko hamarkadetan milaka hildako eragin dituztenak. Hortik Jamalen esaldiaren gogortasuna.

Kaxmirreko harana (kafez inguratua), Jammu eta Ladakhekin batera Jammu eta Kaxmirreko indiar estatua osatzen dutenak. Wikipediatik.

Gatazkaren jatorria ulertu ahal izateko, beharrezkoa da Indiako independentziaraino atzera egitea. 1947an indiar azpi-kontinentearen banaketaren ondorengo Pakistan eta India arteko derrigorrezko biztanleri trukaketek, hinduar eta musulmanar komunitateen artean ikaragarrizko iskanbila bortitzak eragin zuten. Kaxmirreko gatazka izan da arazo honen auzi nagusitariko bat. Data horretatik aurrera, India eta Pakistan (eta india eta Txinatar Herri Errepublika artean) Kaxmirgatik lehiatzen dute, Indiar azpi-kontinentearen ipar-mendebaldeko muturrean kokaturiko eskualdean. India eta Pakistan hiru gerla ezberdinetan aurka egin dute Kaxmirreko eskualdeagatik: 1947-1949an, 1965ean eta 1971an. Bi herrialdeak berriz ere aurka egin zuten 1999an. Eskualdea munduko militarizatuenetariko bat da. Gaur egungo egoera Pakistanek eremuko erdia, Txinak zati txiki bat eta Indiak beste erdia zuzentzen dutenekoa da. Hiru potentzia hauek arma nuklearra daukate. Indiako beste arazo nagusitariko bat hain zuzen ere, indarkeria da, bai terrorismoarena nola delinkuentziarena.

Samjhauta Expresseko atentatua 2007ko otsailak 18an izandako eraso terrorista bat izan zen Delhi (India) Lahorekin (Pakistan) lotzen duen trenbideko zerbitzu horretan. Bidaiariz beteriko bi bagoitan eztanda egin zuten bonbek, New Delhitik 90 kilometrotara. Sutean 68 pertsona hil eta 50 zaurituak izan ziren. Hildako pertsona gehienak pakistandar zibilak ziren, baina biktimen artean ere bazeuden indiar zibilak eta trena zaintzen zuen militar langileria. Gaur egun hinduar eta musulmanar muturrekoen arteko gatazkak jarraitzen dute –begitan hartutako intolerantzia erlijioso batengatik, nazionalismo sumindu baten kutsuarekin- eta hainbat atentatu terrorista eragiten dituzte. Azkenetako bat Mumbaiko erdigune turistikoko erasoa izan zen, 2008an Kaxmirrako musulmanar muturreko talde batek egina.

Sekuentzia 04. Kastak

“Jamal Malik, Mumbaiko te mutila... Jokatu dezagun Diruduna izan nahi duzu?”

Galderak eztabaidarako
  • Ze esanahia dauka Indian “tearen mutila” izatea?
  • Zergatik da horren deigarria saria irabazteko aukera izatea?
Gakoak eztabaidarako

Zer dauka berezia Jamalek 20 milioi rupia irabaztera iristea? (300.000 euro baino gehiago). Jamal, musulmana izateagatik, kasta sistematik kanpo dago. Hala ere, kaleko mutiko bat da, kaleko zakur bat; dalitbat da, “ukiezin” bat. Zer esan nahi du Indian “ukiezin” bat izatea?

Gertakari hau ulertzeko kasten sistema ezagutu behar dugu, hindu gizartearen bizkarrezurra. (Ikusi aurreko sesioa – Pelikularen eszenatokia)

Praktikan, sistema honek 170 milioi pertsona dalit txirotasunera zigortzen ditu (biztanleriaren %16 a inguru). Kasta da mugatzen dituena norekin ezkondu, erlazionatu, lan egin… Orain dela ez sobera, Indiaren iparraldean “ukiezinei” beren iristea danborrez bidez iragartzera behartzen zituzten eta beraien itzala eta guzti zikintzen zutela uste zen. Hegoaldean, zenbait brahmanek agindu zuten behekok astakoen beraiengandik 22 metrotara mantendu behar zirela, ez kutsatzeko. Baina kastan oinarritutako diskriminazio hau dimentsio pragmatiko bat ere zeukan. “Ukiezinak”, ez heziketa ezta brahmanen liburuei heltzeko aukerarik gabe, biziki beharrezko lanak egiten zituzten: hilotzen errausketa, komunen eta putzu septikoen garbiketa, larruarekin lanak…odola eta gorotza eta gorputzaren beste “ustelkeriekin” harremana inplikatzen duten lanak (Manu Kodearen kasten sistema gobernatzen duten arau juridikoen arabera).

Gaur egun oraindik, ez da baimentzen dalitsek beraien zatia goi kastek okupatzen dutenaren “kutsadurako” lerro ikusiezina gurutzatzea. Hala ere, emakume dalit batek, bere itzal soila ezpurua dena, zerbitzatzen dion goi kastako emakume bateri masajeak ematen ahal dizkio. Berriz, goi kastako gizonei ez zaie inporta dalits emakumeak bortxatzea edo azpiko mailako emagalduekin erlazioak izatea, nahiz eta kalean kasualitatez ukitzea sakrilegio bat izatea. Kasten sistema iraunarazten duen arrazoi garrantzitsuenetariko bat gizate onuraren hierarkia nozioa behe mailengatik ere legezkotzat jotzen dela da. Hauek aipaturiko hierarkia errepikatzen dute beraien azpian daudenak baztertuz goi kasten kultura baloreak antzeratzen dutenean. Soziologoek lan, sekta, eskualde eta hizkuntzaren arabera bereizten diren 2.000 kasta eta azpikasta baino gehiago daudela eusten dute. Dalitak ere, beraien paria egoera arren, beste kastetan zatitzen dira.

1950eko Konstituzioaz geroztik, Parlamentuko eserlekuen bosten bat “erregistraturiko” kastetako kideentzat gordeta daude (dalitak izendatzeko termino ofiziala), eta zenbait estatu behe kasten aliantzetan oinarritutako alderdi boteretsuez zuzendurik daude.. Hala eta guztiz ere, kuota eta lanpostuen izendapenek ez dute ez berdintasuna, ez duintasuna ezta ere Indian zapuzturiko pertsonen segurtasuna finkatu. Landa zonaldeetan, estigma soziala oraindik sobera indartsua da lege soil batekin ezabatu ahal izateko. Gutxi-gora-behera dalitsen bi herenak analfabetoak dira eta erdiaren inguru lurrik gabeko nekazariak dira. Soilik %7ak dauka edateko ura, argindarra eta komunak. Eta baita dalitsak dira dauden 40 milioi nahitaezko langileen zati handiena (beraien zorrak ordaintzeko esklabo gisa lan egiten dutenak), 15 milio haur barne. Nahiz eta hezkuntzan eta lan aukeran hobetu eta kasten bereizpena ez izan horren zorrotza, dalitak beraien artean soilik ezkontzen dira. Herrialdeko alde guztietan banandurik bizi dira, normalean herrietako kanpoaldean. Heren batek ez dauka sarbiderik beste kasten alboan errausketa-labetara. Bosten batek distantzia handiak ibili behar ditu ura ekartzeko, ez ez dagolako, baizik ez zaielako uzten partekatzen. Zenbait landa ingurutan, dalitei edalontzi ezberdinetan zerbitzatzen zaie tea, edo ez zaie tenplutan sartzen uzten.

Jamal Malick, Bombayko te mutila datorren sistema da. Era berean, hirugarren potentzia den Indiak aurre egin behar dion erronka handietariko bat da.

Sekuentzia 05. Haur askoren muturreko txirotasun egoera

“¿Kaleko haur bat bezala bizi nahi duzu edo gizon bat bela bizi?”

Galderak eztabaidarako
  • Ze esan nahi du kaleko mutila izatea Indian?
  • Zein da kaleko haurren egoera?
  • Zeintzuk dira beraien arazo nagusienak?
Gakoak eztabaidarako

Jamal, Salim eta Latikaren haurtzaroarekin, Boylek Indiako milaka haurren eskubideen urratzea irudikatzen du.

“Mahai guztiak beterik daude Haldiram’sen, New Delhin, jatetxe bat, India. Algara nagusia da. Mahai handienetan, guraso gazte eta modara, aitonak ongi jantzirik eta haurrak pozik eta hunkiturik beraien afariaz gozatzen. Mahai txikiagoetan, beraietik hurbil, haurtzainak esertzen dira, haurren umezainak. Inude hauek zaintzen duten haurrak baino gutxi helduagoak dira, eta horren lekuz kanpo ikusten zaie, bihotza apurtzen dela beraiei begira. Neskatxa bakoitzak diru gutxiago irabazten du hilabetean bere enplegatzaileak gau horretako afarian gastatuko dutena baino. Neskatxetatik inor ez da eskolara joanen. Beraien bizitza hondarrak janez eta oparitzen dioten arropak janzten igaroko dute”.

Madhur Singhek New Delhiko jatetxe batean eguneroko eszena hau deskribatzen du. Indiako giza eskubideen babespenerako premiazko gaietako bat argitarazten du.

2006ko urritik ezkero, legearen kontrakoa da 14 urte baino gutxiagoko haurrek lan egitea, ez bakarrik arriskutsutzat jotzen diren jardunetan, baizik baita ere hoteletan, jatetxetan eta etxe pribatuetan. Hala eta guztiz ere, haur lana Indian ageriko sekretua da. UNICEFek emandako datuen arabera, 2008an 5 eta 14 urte arteko Indiako haurreriaren %12a oraindik lan indarraren parte da. Benetako zenbatekoa oraindik handiagokoa izan zitekeen: 75 eta 90 milioi artekoa. (2)

Haur lana debekatu zuen legeak kritikak jaso zituen, ez bakarrik enpresa sektorearengandik, baita zenbait giza eskubideen aktibistengandik ere. Haur lanaren zergatia bizirauteko lan egin behar duten haur horien txirotasuna da. Zenbait elkarteentzat, diru-sarrera hori kentzeak gose eta miseria osora guztiz zigortzea suposatzen du. Hain zuzen ere, lana utzi behar duten haur askok familiaren errefusatzea sufritzen dute eta beste lekuetan bilatzen dute lana, zenbaitetan lan baldintza askoz larriagotan.

Salim con Latika. Este personaje femenino funciona como resorte dramático de la historia

Beste ahotsek legea defendatzen dute. Haur langileek jasaten duten sekulako baldintzak eskubide funtsezkoen ageriko urratze bat dira: lanaldi nekagarriak, osasunerako kaltegarriak diren baldintzak, eskolara joateko ezintasuna, isilpeko sexu esplotazioa, tratu txar fisiko eta psikologikoak… haurreriaren eskubidetzat arduratzen diren hainbat nazioarteko erakundeek bildutako salaketak dira.

Gobernu iturriek egoera honekin bukatzeko prozesuarekin hasi direla adierazten dute. Harjot Kaur, Lan eta Enplegu Ministerioko zuzendariak, gobernuak dagoeneko egoera hobetzeko lanetan dagoela nabarmentzen du. Haur langile kopurua zehaztu dezan inkesta egiteko planak eta haur lanarekin bukatzera zuzenduriko proiektuak daudela azpimarratzen du. Madhur Singhen iritziz, “haur biztanleria zaintzeak, Indiak daukan baliabide handienetariko batez arduratzea da: bere 1.100 milioi biztanleriaren %35a 15 urte baino gutxiago adina dauka”. Haur horiek eskolara joan eta kalitatezko hezkuntza bat jasotzen duten heinean, talentu potentzial erreserba hori garapen eta oparotasun sinonimoa izanen da Indiarentzat. Zenbait enpresa buruzagi konturatzen hasi dira Indiaren etorkizuna beraien gazteetan dagoela eta pertsona kaltetuenen hezkuntzan. Adibide bezala, Infosys, teknologiako enpresa izugarri bat, herrialde osoko landa eremutan 10.000 liburutegi ezarri ditu. Wipro, teknologiako beste konpainia bat, 7.500 eskola hartu ditu.

Madhur Singhen arabera, “haurtzainek Haldiram’sen ezin dute mahaiko apurrak besterik itxaron. Baina ekintza politiko eta inbertsio pribatu konbinazio batek eman ziezaakeen beraiei eta Indiako haur guztiei, aukera festa gozoa”.

Sekuentzia 06. Bollywooderi begi-keinua

“Amitabh, jauna, mesedez emaidazu zure autografoa”

Galderak eztabaidarako
  • Nor da Amitabh?
  • Zergatik dauka Jamalek horrenbeste interesa autografo hori lortzeko?
  • Zer egiten du lortzeko?
  • Zer da Bollywood?
Gakoak eztabaidarako

Jamalek Amitabhren autografo bat nahi du eta lortzeko ez du zalantzarik komun batean urperatzeko eta bere idolorantz korrika egiteko. Nor da Amitabh? Ze irudikatzen du pelikulan?

Amitabh Bachchan Indian ospe handiaz gozatzen duen antzezle indiar bat da. 70 urteetan arrakasta handiarekin protagonizaturiko pelikulek oso pertsonai famatuan bilakatu zuten Indian. Bollywoodeko fenomenoko idolo bat da. Irrikaturiko Amitabhren autografoa eta bukaerako dantza Bollywoodeko estilo garbienean indiar faktoria handiari Boyleren bi kontzesio dira.

India munduko lehenengo pelikula produktorea da (urtero 1.000 arte), herrialdeko zenbait hizkuntzatan filmatuak. Baina Bollywood (Bombayengatik), soilik hindiz produzitzen ditu pelikulak eta Indiako gune zinematografiko nagusiena da eta baita mundukoa ere. Azpimarratzekoak dira pelikula bakoitzean aurkezten diren abestiak (pelikulako 5etik 7 abestira) eta beraien izugarrizko koreografiak.

2007an Bollywoodek 1.146 pelikula produzitu zituen, 2.200 milioi dolaretako diru sarrerarekin, 2012an 4.000 milioitara iritsi daitekeen zenbakia. Iparramerikar zinema gainditzen du irabazietan. Zinea Indian oso famatua da. Beharrezkoa da kontutan hartzea sarreraren prezioa 5 eta 50 rupia artean dabilela (10 zentimoetatik dolare 1era), nahiz eta hiri handietako multizinematan 6 dolaretara iritsi daitekeen, eta telebista kopurua 10 biztanleetatik 1ekoa izan.

Bollywood gainera milioi 1 lan postu sortzen dituen (beraien artean, 28.000 antzezle) oso industria dinamikoa da.

Pelikulak hindiz izan ohi dira, herrialdeko hizkuntza gehiengoa (360 milioi pertsonek mintzatua, %40 bat). Punjabeko zinemagintzak hindu nazionalismoaren tradiziozko balioak islatu nahi ditu. Amitabh Bachchan antzezle dirudunak 'Slumdong Millionaire' pelikulan baita ere dagoen aberastasuna ez agertzea kritikatu izan du, eta, beraz, herrialdearen irudi oso alderdikoia eskaintzen duela markatzen du.

Nolakoa da Bollywoodeko berezko pelikula bat? Kantuak eta dantzak, hasieran tradiziozkoak, gero atzerritar eraginarekin nahaste modernoagoa. Sentimen bilbeak, mutil gazte aberats bat, neska gazte txiro bat… bikotea ezkondu nahi du, maitasunak ordena sozialari irabaziko dio? Indian, ia inoiz. Onak eta txarrak, poliziak eta politiko ustelak. Bidegabekeriaren kontra errebelatzen den polizia bat. Azpikeria bihurkariak. Nolabaiteko nazionalismo gorespena, ez dituenak duela denbora bat saihesten musulman eta hinduen arteko arazoak. Inoiz ez sexu eszenak, baina bai sentsualitate asko dantzetan eta antzezleak makillatu eta dantzatzeko eran.

Hollywoodeko eredutik oso ezberdina den zinema eredu bat, baina dagoeneko kultura fenomeno erabakigarri bati bezala begiratzen zaiona zeinen aurrean iparramerikar faktoria handia ezin da kanpoan gelditu.

Sekuentzia 07. Neskatilen eskubideak

“Ideiarik ba al daukazu zenbat balio duen birjinatxo honek?”

Galderak eztabaidarako
  • Zenbat pertsonai femenino agertzen dira pelikulan?
  • Nor da Latika??
  • Nola ezagutzen dugu?
  • Zein da bere norakoa Jamalen babespenetik kanpo?
  • Ze gertatzen zaio Latikari hotelean?
  • Nola kontatzen eta agertzen du zuzendariak?
  • Zer nolako erlazioa sortzen da, momentu horretatik aurrera, hiru pertsonai protagonisten artean?
  • Zein da Latikaren jarrera istorioan eta zein emakume eredua irudikatzen du bere pertsonaiak zineman?
Gakoak eztabaidarako

Slumdog Millonairen’ soilik bi pertsonai femenino aipagarri agertzen dira. Jamal eta Salimen Ama, erail aurretik segundo batzuez ikusten duguna, eta Latika, anaiekin batera istorioko protagonista.

Latika, Jamal eta Salimen antzera, kaleko neskatila bat da. Amaren hilketa eta gero ezagutzen dugu, guztiz bakarrik eta euripean babesgabe, hasierako fotograman ikusten dugun bezala. Jamalek babesten du hirugarren mosketaria izan daitekeela pentsatzen duelako. Berak Jamalekin erlazio estuago eta biziagoa eratzen du. Salim Latikagatik bekaizkeria sentitzen du eta bekaizkeri honek hauek hiru protagonisten norakoa markatuko dute.

Salimek Mamanen atzaparretatik ihes egiterakoan abandonaturik izan eta gero, Latika eszenatokira bueltatzen da Cherry izenarekin, haur emagaldu bat, abandonaturiko neskatxa ez gutxi bezala Indian. Mamanek soilik emagaldu bezala balioa emate eta tratatzen du. Erabatekoa da:

Maman: “Nire altxorrik preziatuena (...) ideiarik ba al daukazu zenbat balio duen birjinatxo honek?”

Bere bizia ez da hobetzen Jamal eta Salimekin bueltatzen denean. Hoteleko fotograman ikusten dugu nola Latika sexualki erasotua izan behar den. Elipsi eta bortizkeri fisiko horren irudi falten bidez kontatzeko erak eraso batekin identifikazioa automatikoa ez izatea egiten du. Hain zuzen ere, ikusle bezala, zenbait irudikapen kode onartzen ditugu eta. Beraietako bat identifikatzea da biolentzia tratu txarrekin argitasun guztiz erakusten dena

Latikak ez du oposaketarik jartzen Salimen inposaketa aurrean eta berarekin erlazio bat izatea onartzen du. Hala eta guztiz ere, bere oposaketa faltak ez du suposatzen bere sexu askatasunaren aurka atentatzen ez denik. Latikak ez du ez maitatzen ez deseatzen Salim, baina berarekin oheratzen da beharturik eta etsita Jamalen bizia salbatzearren. Salimek era iraingarri batean tratatzen du. “isildu urdanga!” esaldia bere oldarkortasun eta berarekiko errespetu gutxiaren oso froga ona da.

Momentu onetatik aurrera, hiru protagonisten bizitzak bananduko dira denbora tarte luze batez.

Latika pertsonai pasibo eta biktima bezala agertzen zaigu. Bere babes gabeko egoera, neskatila den heinean, gainontzeko pertsonaiena baino handiagoa da, aurreko saioan ikusi dugunez. Hala eta guztiz ere, eta ezberdintasun handiagoko egoera honetaz gain, Latikak ez du ezer egiten ihes egiteko, Jamal eta Salim ez bezala. Hare gehiago, ez du inoiz Jamal bilatzen, nahiz eta bere biziko amodioa izan. Bere nerabezarotik gizonen menpean bizitzera etsiturik dago. Jamalek azkenean aurkitzerakoan, Javed mafiosoaren etxean bizi da. Gatibu dago eta emakume objektu bezala soilik baloraturik dago. Ez da bere norakoa argitzeko gai, alde batetik indiar gizartean emakumeen ezberdintasunak inposatua, baina baita ere bere jarreragatik. Pelikula bukaeran —iragarpen guztien kontra— Saimek ihes egiteko giltza eskaintzen dio, bere bizitzari buruz erabakitzeko beldurra aitortzen du, nahiz eta azkeneko momentuan ihes egin. Dena dela, kaleko neskatila bat izatea uztea lortu du, giltzaperaturik eta tratu txar fisiko eta psikologikoak jasatearen ordainean.

Latika eta Jamalen arteko erlazioan maitasunak irabazten du. Latikak irudikatzen duen amodio erromantiko hori da. Hala eta guztiz ere, errealitatearen kontra aurre egin beharko du eta oztopo guztiak gainditu, pelikula bukaerako dantzak azpimarratzen dirudien bezala, katarsi moduan.