1

Ikustaldi aurreko saioa

b. Pelikularen eszenatokia

01. Geografia, etniak, klanak eta Estatua

Mapa de grupos étnicos de afganistán

Pie de foto: Afganistango talde etnikoen mapa. BBC Worldengatik.

Iran, Erdialdeko Asia, Txina eta Indiako bidegurutzea, Afganistanen zeharkaezinezko haranen eta mendi altuen geografia batek 33 milioi bat biztanleen lurraldea, administrazioa eta herri, tribu eta erlijioan jarduteko modu ezberdinen zatiketa etnikoa itxuratzen du. Biztanleriaren %42a paxtunak dira ekialde eta hegoaldeko haranetan kokaturik; %27a persiar hiztun tajikoak, erdialdean eta ipar-ekialde muturrean; %9 uzbekoak, iparraldean; eta beste %9 hazarak, erdialde menditsuan. Azkenik, %13 bat beste talde etnikoen partaide dira. %99 musulmanar erlijiokoak dira, gehiengoa sunia, hazarak ezik, xiiak direla, islameko gutxiengoen joera.

“Afganiar” deitura III. eta IV. Mendeko sasanidar inskripziotan eta indiar egileetan (avagana izenarekin) eta paxtunek bere gain hartu zuten. Mendeen buruan, mongoliar eta gaznawiar inbasioen ondorioz, paxtunak Hindu Kusheko hegoaldeko inguruko mendietara sakabanatu ziren, beraien tribu ezberdinekin. Afganistaneko buruhaustean zenbait fideltasun gainjartzen dira. Erlijio liskarrek ere eragina daukate. Lehenik, ulemen eta tradizionalezko sufien interpretazio ortodoxoa islamiar mugimendu eta talibanen aurrean. Ondoren, hazara xiiekin elkarbizitza edo liskarra.

Un hombre pastún con sus hijos

Pie de foto: Pastun gizon bat bere semeekin. Colinrootsegatik.

Afganiar pertsona bakoitza aita-lerroko genealogia batekin identifikatzen da, gutxi gora behera endogamiakoa den elkartasun talde bat bezala existitzen dena, zein-nahi den bere osagarri soziologikoa: tribu, klan, lanbide-talde, kasta, erlijio talde, nekazari elkarte edo soilik zabaldutako familia bat, mesedeak banatzen dituztenak eta ondasunak jaso. Tribua, ohiturazko eskubide batez, balio jakin saila batez eta erakunde original multzo batez lotutako zenbait elkartasun taldeen oinarriaren gain osatzen da, batzuetan egonkortasun eragile bezala, bestetan gatazka bezala, Loya Jirga (tribuetako edo beraien konfederakundeetako gizonen batzarrak) edo pastunwalia, era berean kodea eta ideologia paxtunen artean diren bezala.

Lehendabiziko Afganiar estatua 1747an osatu zen, paxtun tribu konfederakuntza batetik aurrera. Afganistanek Amu Darya eta Omaneko Itsaso arteko lurralde gehiena hartu zituen. Gero, benetan, tribu borrokengatik desagertu zen. Tentsioa edo “Joko Handiak (XIX. mendearen erdira, Errusia eta Britainia Handiaren artean, inoiz ezin izan zuena lurralde horiek kolonizatu) Afganistan bi inperioak bereizten zituen Estatu-tapoi bezala berragertzea bultzatu zuen. Hindu Kusheko mendikateko Iparraldeko lurraldeak batu ziren eta gaur egungo mugak zedarrituak izan ziren, zeinetan estruktura etniko konplexuagoko bat ezarri zen, herri hazara, uzbeko eta tajikak batzerakoan. 1983an, Durand lerroak hegoaldeko muga finkatu zuen, Afganistan orduko Indiako Britainiar Inperioaren eragin zonaldetik banantzen zuena. Lerro hau gaur egungo gatazken erabakigarrietariko bat da, zeren paxtun etnia bereizten du, data horretatik aurrera Afganistan eta Pakistan artean zatiturik.

Afganiar Estatuaren historia tribuak gainditzeko saiakera da. Kabuleko emirraren boterea eta Islama, ohizko komunitate-gizartean txertatua, Estatu berria elkarbatzeko intentzioa daukate. Hala eta guztiz ere, badago gatazka handi bat hiriburuan kokaturiko estatuko burokraziaren zentralismoa eta landa komunitate artean. Afganistaneko jabetza paxtunei, beste etnien aurrean beraiei bakarrik egokitzen die. Modu berdinean, paxtunen klan, kasta edo elkartasun talde ezberdinak beraien artean botereagatik lehiatzen dira.

Hazaras

Bereziki Bamiyan eta Day Kundi probintzietaz osaturiko Hazarajat eremuan bizi diren biztanleria hazarak dira, mila (hazararen esanahia) mogol gerlarien (XIII. Mendea) lurralde horietako jatorrizko biztanleriaren nahasketaren ondorengoak dira. Hazaragia mintzatzen dute, persiar hizkuntzaren dialektoa eta txii musulmanak dira. Bertan bizi da Baktay neska eta baita ere Bamiyaneko Buden lekua.

Neskatila hazarak eskolan, Kabul

Pie de foto: Neskatila hazarak eskolan, Kabul. Kabulboygatik.

Hazara biztanleriaren bizi baldintzak okertu dira 70 hamarkadatik aurrera lehorteengatik, Sobietarren aurkako borrokagatik eta segidako gerra zibilengatik. Orain beraien lurrek janari beharren heren bat soilik ekoizten dute. Hazara etnia gainontzekoengatik baztertua eta mespretxatua izan da beraien txii joera erlijiosoagatik (sunientzako heretikoa) eta baita beraien mogol ezaugarri fisikoengatik. Gogor jazarriak izan ziren talibanengatik. Hazara familiek beraien nortasunagatik lotsa sentitzen zuten eta emakumeak eta haurrak beraien etxean babestu ziren. Milaka hazara pertsona Turkmenistan, Pakistan, India, Iran eta baita Australia, Indonesia eta Kanadara ere bizitzera joan behar izan zuten. Bamiyaneko Buden suntsitzea hazarendako hondamendi bat izan zen zeren herri honen ikur eta arima ziren. Ustad Abdul Ali Mazari hazara aberriaren patriarka izan zen bere exekuzioa arte 1995ko martxoan talibanen esku.

Hazara biztanleriaren egoera 2001an talibanen uzkailtzea eta gero hobetu da. Beren jendeak unibertsitatera joan daitezke eta lehen lortu ezin ditzaketen lanak eduki. Beraien lurrek ez daukate ia mitxoleta landarik, drogarako zuzenduak. Kabuleko biztanleriaren %40 irudikatzen dute eta portzentaje esanguratsu batek nolabaiteko erdi maila osatzen dute. Hazarak izan dira herrialdeko lehendakariordeetako bat eta hauteskundeetan botorik gehienak lortu zituen parlamentaria. Gainera, hazara emakume asko Afganistaneko gizarte sektorerik aurreratuenen artean agertzen dira: ez dute burka janzten, baizik kolorezko jantzi tradizionalak, eta irakaskuntzara, medikuntzara eta politikara gehitu dira. Hazara lehendabiziko eta emakume gobernatzaile bakarra da, kasu honetan Habiba Sarobi, lehenago Emakumeen Gaietarako ministroa eta 2005etik aurrera Bamiyaneko probintziaren burura bost urtez.

Bamiyaneko Budak

IV. mendeko bukaera eta VI. Mendeko bukaera artean Bamiyaneko haranean Budaren bi irudi eraiki ziren, Kabuletik 230 kilometro ipar-ekialdera, bat 38 metroko altuerakoa eta 2 sakonerakoa, bestea 55 metrotakoa eta 12 sakonerakoa. Bi monumentu hauek zuzenean mendian hareharrizko labar bateko arrokan zizelkatuak zeunden eta horma-hobietan ahokaturik. Milaka bat baino gehiago monje budista bizi zireneko fraide konplexu baten parte osatzen zuten, benetako erlijio, filosofia eta arte zentro bat. Aurpegiak egurrezko maskaraz estaliak zeunden. Beraien tuniken tolesdurak (sangati) hiru buztin geruza oso finez osaturik zeunden, lastoarekin nahasturik eta iztukuaz blaiturik. Apainduren beheko geruzak egurrezko hesolatara loturiko soken bidez finkaturik zeuden. Municheko Unibertsitate Tekniko talde baten ikerketak beraien jantzien barnealdean kolore urdin, arrosa eta laranjak eta, gero, kanpotik, gorria estatu handienean eta zuria txikienak erakusten zutela aurkitu zuten. Bi Buden atzealdean, haitzuloan budismoaren eszenak irudikatzen dituzten olio-freskoak aurkitu dira, monjeengatik edo zetazko bideko bidaiariengatik marraztuak.

Bamiyaneko Buda bere suntsipenaren aurretik eta Bamiyaneko leizeak Budarik gabe

Pie de foto: Bamiyaneko Buda bere suntsipenaren aurretik, Volker Thewaltegatik (thalpan). Eta Bamiyaneko leizeak Budarik gabe, Tanya Murphygatik (turnip!).

Budaren estatuak eta freskoak Gandara eskolaren testigantza dira, greziar eragina eta indiar budismoa nahasten dituen estilo arkitektoniko bat. Unescogatik Gizadiaren Ondaretzat joak, eskualdeko kultur eta histori aniztasunaren lagin bat dira. Talibanek aldarrikaturiko islamaren interpretazio faltsu baten zorroztasun eta dogmatismoak idolotzat hartu zituzten eta Afganistaneko ikurrik esanguratsuetariko batekin bukatu zuten. 2001ko otsailak 26an, Omar mulak, taliban erregimenaren buruzagia, herrialdeko estatu guztien suntsipena agindu zuen. Bi Buda erraldoiak urte bereko maiatzaren 18an pusketan eztanda egin zuten. Irina Bokovaren hitzetan, UNESCOko zuzendari nagusia: “Afganistaneko gatazka hondatzailearen testuinguruan suntsituak izan ziren eta kulturak afganiarren indar kohesibo bezala daukan boterea hondatzeko”. Orain ordenagailu bidez simulazio bat egiteko eta pusketak birmoldatzeko aukera aztertzen da, zeren ia-ia ezinezkoa da eskulturak berreraikitzea.

02. Ohiko islamatik taliban estremismora

Jazoera erlijioso pribatu bat izateaz gain, islama kultura, bizimodua eta politika da. Nahiz eta Jainkoa bat izan, islamaren jardutea anizkuna da, interpretazio eta bertako ohituretara moldaketei esker. Herri, tribu eta klanen lehiatik haratago doa. Erlijiotasuna herrien ohizko bizian agertzen da, kultura identitate eta dinamika erlijioso guztien helburu komun bezala. Afganiar biztanleriaren %85 musulmanar sunia da. Gainontzekoak txii erritukoak dira. Legearen doktoreak edo ulema; etorri mistikoko sufi kofradiak eta islam herrikoia bata bestearen gainean jartzen dira -momentu askotan etengabeko burrukan- tribu kodeekin eta islamiar mugimendu berriekin, islama bidegabekeri guztiak konpontzera bideraturiko ekintza politikoaren elementu nagusitzat daukatena. Meskita otoitz lekua eta elkartze lekua da. Afganistanen superstiziosoak eta magikotzat harturiko modu eta bizipenekin erlazionaturiko islam bat eta islam garbitzaile baten arteko oposaketa agertzen da.

Gizon bat Kabuleko meskita batean errezatzen du

Pie de foto: Gizon bat Kabuleko meskita batean errezatzen du. United Nations Photogatik.

Ulemek eskola koranikoak (madrasak) zuzentzen dituzte eta islamiar legean adituak dira beraien formakuntzari esker, beraietatik askok Deobandeko eskola (India) handian eta, Indiako zatiketa eta gero, Peshawarren, kontserbadoreagoen hobekuntza zentroa. Bertatik datoz talibanak. Ulema tradizionalistak eskola pribatuetan sortzen dira, estatuak zuzendutariko eskola publikoetan, soilik hirietan, askoz modernistagoak eta intelektualetik hurbilagoak irakatsitako ulemen aurka, erlijio irakaskuntza kontrolatzeko saiakera batean. Tradizionalistak gehiengoak dira eta musulmanar komunitate unibertsalaren parte izatearen sentimena dute, herrialde edo tribu jakin batera baino. Beraietako asko, testuen hitzez hitzezko zorroztasunera izugarri atxikiak, arautegi mekaniko, kasuistika eta tradizional batera, mundu modernora ia moldatu gabe eta baztertuak gelditu ziren islamiar elite berrien aurrean, talibanek beraien muturrenean dauden irakaskuntzak batu zuten arte botere baztertzaile bat itxuratzeko.

Ulema tradizionalistek politika, musulmanar etika eta eskubidean oinarritzen badute, islamistek, mendebaldeko politika kontzeptuez blaiturik (subironatasuna, demokrazia, alderdia, iraultza…) ekintza zehatz bat egiten dute lehendabizi politikatik eta Estatutik. Koranera itzultzen dira gaur egungo arazoak azaltzeko. Baina, iritzi tradizionalistaren arabera, soilik ulemek egin dezakete interpretazioa. Hala eta guztiz ere, islamistek ohartarazten dute honako hau posible dela sinesleen komunitate guztiaren adostasunarengatik - boto unibertsala balitz bezala - edo ulemen sisteman intelektual islamistak sartuz.

Hala eta guztiz, bere musulman gizarte eta Estatuaren talkan, ez dietena uzten politikoki ekiten, eta ulemekin liskarrean, islamiar mugimenduak, 80 urtetik aurrera, eguneroko bizitzaren moralizazio zehatzari eta islamiar lege zaharkituenaren ezarpen zorrotzari emanen zaio lehentasuna.

Sobietar inbasioaren aurkako afganiar erresistentzia eta erregimen zaharra ezberdintasun guzti hauen baturaz giltzatu zen eta islamaren izenean, atzerritar inperialismo kolonizatzaileen aurkako herri altxaera mugimendu ohitura luze batean sartzen dira.

Talibanak
Parvez Kayani jenerala Pakistango Armadaren Estatu Nagusiko buru eta McChrystal jenerala, OTANgo komandantea

Pie de foto: Parvez Kayani jenerala Pakistango Armadaren Estatu Nagusiko buru eta McChrystal jenerala, OTANgo komandantea. Isafmediagatik.

Pakistan iparraldeko afganiar errefuxiatutako biztanleri kanpamenduetan 1994an sorturiko mugimendu politiko-erlijioso ultrakontserbadore hau, Afganistaneko patuak zuzendu zituen esku gogorrez 1996 eta gero, afganiar islamaren beste joerei irabazi zietenetik 2001eko urria arte, Iparraldeko Itunagatik uzkailiak izan zireneko data, Estatu Batuen laguntzarekin. Beti egon dira babesturik eta ordaindurik Saudi Arabiako xeke batzuengatik eta pakistandar zerbitzu sekretuengatik (ISI), Afganistaneko beraien eragina finkatzeko helburuarekin. Paxtun etnia jatorriko talibanak, 1996an boterera bere heltzera lagundu zueneko beste elementu bat. Hasieran salbatzaileak bezala hartu zituzten afganiar biztanleriak, alderdi etniko eta klaniko anitzen arteko liskar bortitzetaz eta beraien suntsipen, exodo eta gose ondorioaz asperturik.

Talibanen agerraldia ulema ultrakontserbatzaileenen garaipenari erantzun zion, indarraren bidez gainontzeko joera erlijiosoei inposatu zirelarik. Talibanek musulman aniztasuna puskatzen dute. Politikan, ekonomian, moralean eta islamaren edozein interpretazio berritzailean neoislamismo kontserbatzailearen zorrozkeriaren defendatzaileak, nahiz eta hau erlijio oinarrietatik proposatu. Talibanak, ikasleak izan arren (talib, teologia ikaslea), ez daude bereziki historian, testu barietatean eta islamiar ideia ugaritasunean irakatsiak. Eguneroko biziko ohituren birsorkuntza puritano eta intolerante bat zabaltzearekin itsuturik daude. Emakumearen hezkuntzara, lana eta politikara sarrera ukatu zuten, bereizirik eta giltzapeturik jarraitu dezan era bereziki bortitzean.

Afganiar emakumea burkarekin kalean

Pie de foto: Afganiar emakumea burkarekin kalean. Lordgatik.

Urteak joan ahala gaur arte, talibanek protagonismoa eta lurraldea berreskuratu dute. Ez ziren inoiz ere desagertu, baizik biztanleekin nahastu ziren eta paisaiarekin bat egin zuten, indar erlazio onuragarri baten esperoan. Talibanak indartu dira eta beste indarrekin bat egin dute. 2010 eta gero herrialdeko 34 probintzietatik 30etan jarduten dute dagoeneko. Segurtasun indarretan sartzea gai izan dira eta unitate bereziak sortu (Lashkar Al-Zila edo itzaletako Gudarostea, talibanen, Al Qaeda eta afganiar Hezb-i-Islamiarekin batera). Herri eta herrixketan, erlijio eta ohitura hitzetan sakonki kontserbatzaileak, talibanek borondateak erosten dituzte opioaren landatzetiko diru sarreraz, lana eta eskolak eskaintzen dituzte, ez iraganean bezala armak soilik erabiliz inposatu zirenean. Talibanek Baluchistanen eta Ipar-mendebaldeko Muga Probintzian daukate beraien logistika eta entrenamendu atzeguardia, paxtun klanengatik, iman ultrakontserbatzailetaz eta alderdi erlijiosoen aliantzagatik babestuak.

03. Gerraren su froga

Soldados norteamericanos

Pie de foto: Iparramerikar soldaduak. Sergio Carok © utzitako argazkia.

Afganistanen zenbait bataila ematen dira. Bat Kabuleko Gobernu eta atzerritar esku-hartzearen aurkako talibanen eta antzinako eta gerra jaun berrien zenbait talde yihadisten federazio baten matxinada da. Zenbait zonaldetan laguntza sareak ezarri dituzte -gehien bat Pakistango iparraldeko mugan- batuta askaturiko lurraldea itxuratzen dutelarik, zeinetan afganiar Estatuaren administrazio paraleloa sortu den.

Estatu-kolpe komunista eta gero, 1978an, Mohamed Dauden errepublikaren aurka, gatazka etniko bat ere badago. Paxtunak beste gutxiengo etnien kontra jarkitzen dira: tajikoak, hazarak eta uzbekoak, gaur egun boterean. Era berean, Karzai lehendakariaren paxtun eta talibanetan bilakaturiko paxtunen artean klan gerra bat garatzen da. Talibanek sentimen nazionalaren porrotaz, etnien arteko krisiaz eta afganiar biztanleriaren tradizionalismo erlijiosoaz baliatu dira beste gerra bat jarraitzeko -honakoan ideologikoa- Al Qaedako bortxakeria terroristaz lagundurik. Estrategia bikoitzaz haritzen dira: herrialdearen bere kontrola gobernu zentralarena baino handiagokoa dela frogatu eta higaduraren bidez, Afganistanetik atzerritar tropen irteera. Karzairen gobernuko eta bere lagunen negozio zikinek, mendebaldarren aldeko klan eta erlijio zatiketen ezagutza eskasak, biztanleriaren aurkako bereizi gabeko erasoek eta berreraikitzearen eraginkortasun ezak matxinatuek aldeko berriak lortzea eragin dute.

2006ko azaroko ISAFen militar zabalpena Afganistanen

Pie de foto: 2006ko azaroko ISAFen militar zabalpena Afganistanen. De Wikipediatik.

Ez EEBetako tropak Askatasun Iraunkor Operazioan, ezta NATOko indarrek, beraien artean espainiar kontingentea, ez dute lortzen geldiaraztea estremisten aurrerapena. Estatubatuar helburua talibanen eta Al Qaedako baseekin bukatzea, zenbait hiri eta azpi-sare babestu, gudarostea eta polizia trebatu eta gizalde lanekin ekitea da, nahasturik inteligentzia eta informazio lanekin. Zeregin bikoitz bat Afganiar Laguntzarako Agentziak gaitzetsia, GKEen koordinazio taldea, zeren batuketa honek biztanlerian nahasmendu onura baino gehiago sor ditzake.

Biztanleria, hildako pertsona gehienak zibilak direnaren (30.000 hildako pertsona 2011 arte) eta militar autoritateek ez dietela ez berreraikuntza planei ez gizarte hobekuntzei lehentasuna ematen, ezta bertako ohitura errespetatzearen eta are gutxiago lege berriak behar bezala azaltze ez duten kexu da.

Afganistan, porrot beliko eta politikoaren froga bat da. Bizi baldintzetan hobekuntzarik gabe; ez buruzagi politiko fidagarririk, ezta benetako demokratizazio itxaropen hurbilik; gero eta handiago den indarkeria kiribil batekin eta talibanekin konpromiso bat kozinatzen den bitartean; zertarako balio izan du gerrak?

04. Afganiar emakumeak: urraturiko eskubideak

Afganistanen, beraien eskubideek garrantzirik ez daukaten emakumeen ordez, gizonek erabakitzen dute. Tribu kodeek, emakumea (zan), gizonaren ondasuna dela adierazten dute. Landa gizarteko ohiturak dira, non Emakumeak balorea daukan pieza trukatzeko eta guzti balio duena irudikatzen dute, urrea eta lurraren antzera. Islamaren interpretazio kontserbadoreena, herrialde osoan amankomuna, gizonen, emakumeekiko menperatzea areagotzen du.

Burka azpian bananduak eta ezkutatuak, emakumeak eguneroko biziaren biktima dira. Askok, eremu publikoetan eta beraien familietan genero-indarkeria jasaten dute. Osasuna; bortizkeria sexual edo ez sexuala; kultur edo erlijio faktoreak; baliabide ekonomikoak eta pertsonen trafikoa; segurtasun-gabezia eta bortizkeria; osasun zerbitzuaren hondatzea (bizi itxaropena 44 urtetakoa; 11 emakumeetatik bat erditzean hiltzen da) eta txirotzea bezalako adierazleak erabiliz gero Afganistan emakumeentzako munduko herrialderik arriskutsuenetarikoa egiten dute.

Afganiar nerabe taldea

Pie de foto: Afganiar nerabe taldea. Sergio Carok © utzitako argazkia.

Analfabetismoa emakumeen artean orokorra da: %87 bat. Hala ere, taliban garaitik hona aurrerapausoak eman dira: eskolaturiko pertsonen herena (bost milioi) neskatikoak dira, nahiz eta mutikoetatik bananduriko eskoletan oraindik. Muturrekoen erasoak direla eta 300 zentro itxi dituzte, bereziki herrialdeko ekialdean eta hegoaldean.

Talibanen erorketa eta gero, emakumeak gutxiagotasunean eta baztertze baldintzetan bizitzera zigortzen dituen gizarte ohiturak eta buruzagi politikoen zuzenbidezko estatu bat sortzeko dagoen borondate eskasa lege eta erakundeen erreformengatik gailentzen dira. Judizio sistemak, emakumeen eskubideen aurkako bortxakerien egileen zigorgabetasuna indartzen du.

Afganistanen inposaturiko sistema patriarkalaren ondorioak oraindik gogortasun handiagoz egiaztatzen dira esparru pribatuan, landan erlijioso kontserbatzaile jakintsuen kontseiluz arauturik, auzitegiak balira bezala. Ezkontzak familia kontuak dira:%60 behartuak dira eta %57 16 urteak baino lehen izaten dira. Ohiturak, diru ordainaren truke etsaia izan daitekeen familia bati alaba bat ematea (baad), gatazkak ebazteko balio duela irizpena ematen du. Era berean, badal edo emakume bat gizon bategatik trukatzea ezkontzarako jarduten da. Alargunak, senarraren familiarenak dira. Afganiar hamar emakumeetatik zortzik beraien etxeetan bortizkeria jasaten dute. Beraien egileak inongo zigorrik gabe geratzen dira zeren senar-emazte arteko bortizkeri sexuala ez da delitutzat hartzen. Psikologi arazoak maiz ematen direnekoak dira: 15 eta 35 urte bitarteko emakumeen %30 depresioak jasaten dituztela aipatzen dute. Zenbait datuk ondorio beldurgarriagokoak islatzen dituzte: urtero 500 hurbil bere buruaz beste egiten dute bizirik erreta, zeinetik %28 emazte gazteak dira.

Ohitura matxistek, emakumeak gizartean parte hartzea ez onartzea dakar. Hitza hartzerakoan edo eginkizun publikotan jardun nahi dutenean (poliziak, kazetariak, telebista aurkezleak, parlamentariak), sarri beldurraraziak dira. Zenbaitzuk erailak izan dira.

Tribu eta erlijio buruzagiz osaturiko –talibanak barne- Karzaiko gobernuaren trikimainak botoak irabaztearren, emakumeen eskubideetan, oraindik handiagoko atzerapausoa suposatzen dute. Xiitar Estatuto Pertsonalaren Legeak (2009, aliatuen presiogatik berrikusia), erlijio joera honen biztanleriak, familia zuzenbide arloan berezko arauak edukitzea baimentzen die. Kasu honetan, tamkeena, senarren sexu grinak asetzeko betebeharra, legeztatzen du. Era berean, beraien gizon ahaideen baimenik gabeko emakumeen mugimendu askatasuna murrizten du. Emazteek, ezin dute ere, beraien senarren etxeak edo lurrak oinordetzan hartu. Gizon eta emakumeen arteko erlaziotan aginte legala, xiitar elizgizonen esku geratzen da.

Ikuspegi mingarri eta hondagarri bat da. Baina osatugabea: afganiar emakume askok ere, beraien eskubideak aldarrikatu eta babesten dituzte, aurrerago 2b. Gakoak askatasunerako hezkuntzatik atalean ikusiko dugun bezala.