Ikustaldi aurreko saioa
b. Pelikularen eszenatokia
‘Slumdog Millionairek’ indiar gizartearen bilbadura konplexuan murgiltzen gaitu. Kritika eztabaidan ibili da pelikula “itxaropenari himnoa” eta “oztoporik gabeko zintzotasuna” bezala defendatzen dutenen artean eta “auzo marjinaleko turismoa” eta “klixez beteriko estolda” dela aurpegiratzen dutenak. Zalantzarik ez duena da pelikulak Hollywoodeko produkzioetan ez ohikoak diren eszenatoki batean bete betean murgiltzen gaituela: Dharavi, Mumbaiko hiru kilometro karratuko auzo marjinal bat, zakarraz beteriko mendiaz inguratuta, non milioi bat pertsona nekez bizi diren, Jamal, Salim eta Latikaz irudikatuak. Suspertzen ari den ekonomia handienetako baten erronkak frogatzen dira biztanleriak aurre egiten dien arazoei –gosea, babesgabetasuna, pertsonen trafiko sareak, babes sozial gabezia– eta Jamalek konpontzen saiatzeko aurkitzen dituen estrategietan. Hurrengo atalean Jamalek erronkei aurre egiteko beharrezkoa den esparru orokorra aurkezten dugu. India oso zabal eta konplexua den errealitate bat da. Gure intentzioa ez da Indiako errealitate sozial ekonomiko eta kulturala sakontasunean aztertzea. Funtsezko oinarriak ematea bai dela gure nahia geroko azterketa eta ulermena errazteko.
01. Datu geografiko nagusiak
Pie de foto: Hiri erdiko kale zaratatsu bat. McKay Savagengatik.
India munduko bigarren herrialde jendetsuena da –Txina eta gero–, 1.214 milioi biztanle (1) baino gehiago. Sei pertsonetatik bat munduan indiarra da.
400 hizkuntza ofizial inguru existitzen dira, horietatik 22 indiar Konstituzioagatik ezagutuak (hindi, urdu, bengali, gujerati, gujerati dira garrantzitsuenetariko batzuk). Gehien hitz egiten dena hindi da. Ingelera ofiziala izan zen1965raino, baina bakarrik biztanleriaren %5k hitz egiten du.
Planetako zazpigarren herrialde zabalena da, 3.287.590 km2ekin (Españak 504.645 km2 zabalpena dauka). Mugak partekatzen dituen herrialdeak –Pakistan, Bangladesh, Nepal, Sri Lanka, Myanmar eta Txina– barne gatazkak jasaten dituzte urte askoz. Beraz, India eszenatoki estrategiko delikatuan aurkitzen da. Pakistanekin daukan lehia Kaxmirreko lurraldea dela eta –konpondu gabeko arazo bat– eskualdeko ezegonkortasunean funtsezko elementu bat eta zenbait gudu eragin dituena. Zer edo zer, baina neurri txikiagoan, gertatzen da Txinarekin.
02. Txirotasuna... eta aberastasuna
Pie de foto: Tenplu galantak eta merkatari txikiak Mumbaiko karrika batean. Javixasengatik.
Naiz eta munduko hamargarren herrialde industrializatuena izan –teknologia eta espazial programa mundu mailan lehiatsuekin– baita planetako pertsona txirotuen zenbaki ugariena dauka. Jean Ziegler-en arabera, Nazio Batuen kontalari berezia Elikadurarentzako Eskubiderako: “desnutrizio mailak oso altuak izaten jarraitzen dute eta elikadura segurtasun eza 1990ko hamarkadatik handiagotu da”
. Indiak “munduko haur desnutrizio maila garaienetarikoa dauka, Afrika subsahariarreko herrialde gehienetakoena baina garaiago”
. (2)
Aaj Sahnik (3) dio: “Indiar Biltzarra harrigarriko aldetako gertaera osatzen du. (...) Existitzen da, indiar elitearen artean, izugarrizko konfiantza, segurtasun eta ziurtasuna mundua konkistatu behar duenaren artean; (...) etengabeko ekonomiaren hazkundeaz indartutako sentimendu bat, 1993 eta 2003aren artean etengabeko ehuneko 6 bat handitu zena eta azken lau urte hauetan ehuneko 9 batetara heldu dena”
. (4)
Errealitate ekonomiko hau ulertzeko beharrezkoa da zenbait oinarrizko faktore kontutan hartzea. Asier Minondo Uribek lau hauek seinalatzen ditu:
- Garapen ekonomiko hasiera bizkortua: Txinaren hazkundeagatik bakarrik gainditua, indiar ekonomiaren bizkortzea XXI. mendearen lehenengo hamarkadan munduko ekonomi gainerakor garrantzitsu batetan bihurtu du.
- Hazkunde hau posible egin duten sektoreen artean, azpimarratzen da teknologikoa, gaitutako lan osagai indartsu batekin: software, botika-industria eta teknologi berri adarretara lotutako zerbitzuak. Gainera, siderurgiako eta automobil adarrek beren posizioa finkatu dute eta finantza ahalmen handia lortu dute.
- Nahiz eta ekonomi adierazle handiek ehuneko terminoetan txirotasuna murriztu duten, pertsona eta eskualdeen arteko desberdintasunak, txikiagotzetik urrun, areagotu dira. Beraien artean, genero desberdintasuna adierazle dramatikoetara iritsi da.
- Txirotasunaren murrizketak nekazaritza sektorearen bultzadaren beharra dauka, gaur egun sektore behartsuena delarik. Indiako muturreko txirotasun gehiengoa baserrialdeetan aurkitzen da zifra handien ekonomi loraldiarekin zerikusirik ez duena.
Aurreko faktoreen adibide bezala jarraian zenbait datu nabarmen apuntatzen ditugu.
Garapen ekonomiko hasiera bizkortua
India datorren urteetako munduko ekonomian gertakari garrantzitsu eta harrigarriena izan zitekeen. Garapen handieneko ekonomia batetan bihurtu daiteke eta atzerriko inbertsioaren norako printzipala izan.
Bistan denez, Indiako egoera ekonomikoa etorkizun handieneko bat da eta, ondorioz, erakargarria gertatzen da inbertitzaileentzat planak, eskemak edo truke komertzial proiektuak garatu ditzaketelarik herrialde horrekin. Bere goraka errealitate bat da.
India intelektualki nazio distiratsu bat da. Espaziora jaurti eta fabrikatzeko ezagutza duten sei herrialde esklusiboen klubaren partaide da. Gainera, herrialde bakarra da –Estatu Batuak eta Japon kenduz– teknologi propioarekin superkonputagailu bat eraiki duena bere teknologi propioarekin. Era berean, ikerkuntza eta garapeneko 100 enpresa baino gehiagoren egoitza da. Teknologi informatikoaren esportatzaile mundial nagusienen artean nabarmentzen da. 250 unibertsitate baino gehiago eta 1.500 ikerketa zentro dauzka. Milioi bat ikasle baino gehiago graduatzen dira urtero. Urtero milioi erdi bat profesional integratzen dira lan merkatuan. Sarrera maila aurreneko institutu teknologikoetan %2koa da (Harvarden sartzea errazagoa da, zeinen sarrera maila %10 den). Eta Bangalore Silicon Valleyen antzekoan bihurtu da. Bere enpresa nabarmenenak Mittal burdingintza (zerbitzuak, materialak eta autoz tratatzen da), Infosys (sofware) eta Indian Oil (hidrokarburoak) dira. Izugarri aberats diren 10etatik, Forbes aldizkariaren arabera, 4 indiarrak dira, 270.000 milioi dolaretako ondasunarekin.
Desberdintasun geroz eta handiagoa pertsona eta eskualdeen artean
| Suspertzen ari den ekonomia bat (5) | Muturreko txirotasun bat |
|---|---|
| Azken urte hauetako BPGd-a %9,3ko da (nahi zeta murriztapen garrantzitsu bat sufritu duen nazioarteko krisia dela eta). | Biztanleriaren %37a egunero 2 euro baino gutxiagorekin bizi da. Landa zonaldeetan, %42ra igotzen da. (6) |
| Munduko 12. ekonomi handiena da. | Urtero 5 urte baino gutxiago dituzten 1,95 milioi neskatiko eta mutiko hiltzen dira (munduko adierazle altuenetako bat). (7) |
| Industria eta zerbitzuak %10 eta %12 tartean handitzen dira. | Nekazaritza handitzen da %2 bakoitzeko. |
| 2001 eta 2005 tartean lan merkatura 100 milioi pertsona gehitu ziren. | 858 milioi pertsona lan merkatutik kanpo jarraitzen dute. |
| Garapen teknologikoan 10. Postuan dago eta informazioaren teknologian potentzi mundiala da. | Nueva Delhik mendebaldeko munduak sortzen duen zakar elektronikoaren %30a jasotzen du. |
Zorigaiztoko kontraste hau –bereziki emakumeak eragiten dituenak− txirotasuna erauztea eta genero egokitasuna lortzea nahitaezko baldintzan bihurtzen du Indiaren etorkizunerako.
Nekazal sektorearen garapena, gainditu gabeko irakasgaia
Biztanleriaren bi heren landan biz idira, baina bakarrik aberastasunaren bosten bat irudikatzen du. Landetako exodo garrantzitsu bat gertatzen ari da nekazaritzaren egitura arazoak direla eta: desjabetzea lurdunengatik, hazi moten aldaketa elkarte transnazional eta esportazioko laborantzen bir-orientaziorako. Gainera, edateko ura urritzen hasi da eta ohiko laborantzak desagertzen ari dira etekin handiko laborantza moten sarreragatik.
Hiri handiak
Pie de foto: Mumbaien herritar garbitegiak. Dennis Jarvisengatik.
Hiri garrantzitsuenak Mumbai (17 milioi biztanleekin), Calcuta (13 milioi) eta Nueva Delhi (hiriburua, 11 milioi) (8) dira. Indian bi atzizki erabiltzen dira hiriak aipatzeko: pur eta abad. Biok ‘hiria’ esan nahi dute. Lehenengoa hindi da. Horrela, adibidez, Jaipur ‘garaipenaren hiria’ esan nahi du. Bigarrena musulmana da, Ahmadabad bezala, ‘Ahmeden hiria’ esan nahi duela.
Hiri-hazkundearen aurreikuspena Indian adierazten dute hiri biztanleria 2020an bikoiztuko dela: 285 milioietatik 2001ean 540 milioietara 2020an. Ahul baino gehiagoko azpiegiturak eta hiri gobernagarritasun erak indiar garapenerako kontutan hartzeko erronka suposatzen dute. Bestalde, puntako sektoreen jakinen kontzentrazioa teknologi altuarekin loturik larriagotzen du gaur egun existitzen den desoreka landatar munduarekin. Bi munduren artean dagoeneko existitzen diren tentsioak areagotu zitezkeen.
03. Emakumeak
Indiar emakumeen egoera indiar gizartea bezain desberdina da, zeinetan etniak, erlijioak, kulturak, kastak, hizkuntzak eta tradizio desberdinak elkarrekin bizi diren.
Indiako erdi mailako klasearen gehitzeak garapen ekonomikoan lagundu duten sektoreetan emakumeen sartzea baimendu du. Existitzen dira, bereziki hirietan, emakume aunitz gorantza doazen sektoreetan: emakume medikuak, abokatuak, epaileak, ingeniariak… Errealitate hau bizikidetasunean dago eskubideen bortxaketaren kopuru kezkagarriekin. Hauen atzetik emakumeen sufrimendua aurpegi zehatzekin daude, desberdintasun, biolentzia eta diskriminazioa dela eta.
Indian gehieneko egoerak emakumeen kontrako biolentzian hurrengo alorretan ematen dira:
Social Watch Indiako (9) Himanshu Jhaek seinalatzen duen bezala, emakumeen zenbakia –1.000 gizoneko 927– neurri batean erditzeen hilkortasun altuarekin argitzen da. 100.000 bizirik sortuetatik, 407 ama hiltzen dira. Zergatiak era askotarikoak dira: amen adina (haurrak kasu askotan), osasun baldintza oso eskasak eta sortu gabeko nesken abortu selektiboa (hirugarren semerako 1.000 mutiko sortuetatik 250 neska). Egoera hau, berez dramatikoa, landa zonaldeetan larriagotzen da, baztertze bikoitza eratzen duena.
Hezkuntza eta lan merkaturako sarbide desberdina
Pie de foto: Indian anizkun emakume talde existitzen dira beraien eskubideak aldarrikatzen dituztenak. McKay Savagengatik.
Nesken alfabetatze tasa oraindik mutikoena baino baxuago da. Hau da emakumeek jasaten duten murrizte zerrenda luze baten hasiera. Naiz eta hirian emakumeak produkzio sektorearen zati gogoangarri bat diren (%30 softwareko industrian), herrialdearen iparraldeko toki askotan, hegoaldea baino tradizionalagoa, oraindik gaizki ikusita dago emakume batek sektore publikoan lan egitea. Indiar emakumeen %90a sektore informalean lan egitearen azalpena da –etxeko lanak eta merkataritza txikia– ordainketa eskasarekin eta ia - ia babes sozial ezdeusarekin.
Jabetzaren eskubidea
Lurrak edo ondasunak dauzkaten emakumeen zenbakiak indian oso urriak dira. Naiz eta legeek babesten dituzten, eremu honetan beraien aplikazio eskasa diskriminazio zergatia da. 2005 arte –oinordetza arautzen zituzten legeak erreformatu zituztelarik– emakumeek gizonek baina eskubide gutxiago zituzten beraien gurasoengatik oinordetzan hartzeko.
Emakumeen kontrako biolentzia
Kalkulatzen da 5 emakumeetatik 2k beraien bikoteengandik biolentzia jasaten dutela. Gehitu beharra da, gainera, osasun egoera ezegonkorra, emakume askok etxean sufritutako diskriminazio sistematikoaren ondorioz: gehiegizko lan zama, desnutrizioa, ur edangarri eta osasun-zerbitzuen heltzera falta...
Ezkonsaria
Emaztegaiaren familiak gizongaiari ezkontza hitzarmenaz ordaindu beharreko diru kopuru edo ondasuna da. Jardute hau debekaturik dago 1961 urtetik aurrera lege jakin beten onarpenarekin. Praktikan, ezkonsaria emakumeen heriotza bortitzen arrazoia jarraitzen izaten du, ala ere sektore aurrerakoien artean jardute honentzat gizartearen ukatzea areagotzen da.
Haur ezkontza
Indiar tradizio handikoa, indarrean mantentzen da naiz eta Haurren Ezkontzaren Legeak 1929an debekatu zuen arren. UNICEFEn (10) arabera, 20 eta 24 urte bitarteko emakumeen %47a 18 urteak baino lehen ezkondu ziren. Baita adierazten du munduko %40ko haur ezkontzak Indian gertatzen direla.
Jardute hauetatik gain, Indian berezko beste batzuk existitzen dira kultur eta indiar erlijio desberdinetatik. Gehienak legez indargabeturik izan dira, eta praktika sozial bezala desagertu dira. Hala ere, oraindik jardute hauetatik aztarnak gelditzen dira, batez ere landa zonaldetan, eta salatzen du zein sustraituta dagoen indiar kultura askotan emakumeenganako diskriminazio eta biolentzia. Beraien artean purdha aipatu dezakegu, emakumeen gorputzak estaltzea beraien itxurak gordetzeko; satia aitzinako ohitura alargunak immolatzeko ehorztetxe suan; jahuar, etsitako gudarien alargun eta alaben ustez nahitako immolazioa; devadasi, Tenpluko jainkotasunekin emakumeen ezkontza horrela gizonen objektu sexualak bihurtzen zirelarik.
Bazterketa eta txirotasuna Indian emakume askoren aurpegia da. Baina –eta berriz ere itzultzen gara dibertsitate eta konplexutasunera– errealitate hau batera existitzen dira emakumez antolatutako talde ugariekin egoera honen kontra borrokatzeko. Bere historia emakumeentzat lorpen garrantzitsuak lortu zituzten indiar emakume askoren legatua biltzen du. Nahiz eta emakumeen mugimenduak dagoeneko eraginkorrak izan XIX. mendeko erdialdetik aurrera hinduen Kode zibilaren erreklamazioarekin –ezkonsariaren eta alargunen erretzearen legeen indargabetzearekin– 70. hamarkadan sortzen dira halako moduan. Hasieran tokiko taldeak, baina herrialde guztian zehar banatu direnak bere oihartzun handiei esker. Beraien artean daude SEWA −Gujarateko emakume txiro auto-langileen sindikatua− eta CHIPKO, Uttar Pradesheko zuhaitzen mozketaren kontra desobedientzi zibila aldarrikatzen zuena. Denboraldi honetan, emakumeen mugimenduek eferbeszentziako momentua bizi izan zuten ikuspen sozial handiarekin. Arrakasta nabarmenak lortzera iritsi ziren ezkonsariarekin erlazionatutako biolentziaren kontrako lege espezifikoen sarrera bezala.
Gaur egun existitzen dira antolatutako emakumeen talde aunitz herrialde guztian zehar. Beraien akzio eremuak askotarikoak dira: osasuna, mikrokredituak, inguru giroa; Indiako emakumeen bizi baldintzak hobetzeko antolatzeko ahalmenaren izendatzaile komunarekin... Lortutako aurrerapenak ugariak dira baina aunitz gelditzen da egiteko. Inma Llort i Juncadellak adierazten duen bezala, Indiako emakumeak aurre egiten dioten erronka nagusienetako bat “erlijio talde desberdinen kode zibilen erreformak dira emakumeen baldintza berberak ziurtatzeko praktikatzen duten fedea alde batera utzita”
.
04. Fenomeno erlijiosoa
Pie de foto: Gizon talde batek Thevar en Madurairen estatua apaintzen dute. McKay Savagengatik.
Indiako biztanleriaren %90 baino gehiago erlijioren bat aitortzen dute. Hortik India munduko herrialdeetatik aniztasun erlijioso handienetakoa denaren adierazpena. Indian praktikatzen diren erlijio printzipalak hinduismoa (%79,8) eta islama (%13,7) dira. Badira baita jainistak, sijak, zoroastrianoak (parsiak), budistak, baita ere judutarrak eta kristauak oso antzinako ebanjelizazio baten ondorioz (Kerala eta Karmatakan) edo europarren heltzearen ondorioz: portugesak, frantsesak eta ingelesak. Erlijio hinduistak ez direnen atzeko portzentajeak –lehen begiratuan ez oso nabarmenak– badira zifra harrigarriak. Indian gaur egun 150 milioi musulman daude, India munduko laugarren herrialdea bezala kokatzen duena musulman fededunekin.
Erlijio desberdinak Indian bake erlatiboarekin bizikideak izan dira, zatiketa eta independentziatik, momentu zehatz batzuk kenduz. Hala ere, azken 20 urte hauetan zenbait talde erlijioso jakinen arteko biolentzia India nazioarteko prentsako lehenengo orrialdeetara eraman dute.
05. Gizarte sistema
Pie de foto: Brahmanek Indian goi mailako kasta osatzen dute eta hinduismoko erritoetan jarduten direnak. Dennis Jarvisengatik.
Biztanleri hindua (80%a) sozialki agintzen dira sistema sozial zorrotz batengatik: kastak.
Kastak (sanskritoan, varna, literalki “kolorea”: zenbat eta argiagoa den kolorea, orduan eta garaiago da kasta) giza geruzapen modu bati dagokio gutxi gora behera orain dela 3.000 urte hinduismoagatik ezarria. Gizakiak BrahmÄ jainkoaren gorputzaren atal desberdinengatik sortuak izan ziren. Sortutako gizakiak BrahmÄren gorputzaren zatien arabera, hauek oinarrizko lau kastatan sailkatzen dira, definitzen dutenak, besteren artean, beraien estatus soziala, norekin ezkondu daitezke eta egin dezaketen lan motak.
Ordena hau sakratua da eta inor ezin du bere bizia igarotzean beste kasta batera pasatzeko asmoa izan. Hau da, oinordetzan jasotako lanbidea eduki behar du eta bere kastako batekin ezkondu. Bakarrik berraragiztatzearen ondorengotzaren bitartez aurreratu daiteke (edo atzera egin) estatus honetan. Nahiz eta berritzaile sozial batzuk indargabetzen saiatu diren (izan ere legez indargabeturik dago), kasten sistema Indiar gizartearen oinarrizko ezaugarri bat jarraitzen izaten du. Modu honetan azaltzen da, adibidez, sozialki kasten arteko ezkontzak ez onartzea, naiz eta ilegalak ez izan.
- brÄhmanak (apaizak) kasta altuena dira zein –beraien arabera– BrahmÄren ahotik atera zen.
- Chatriak (klase politiko-militarra) BrahmÄren sorbaldetatik atera ziren.
- Vaisiak (merkatariak, artisauak eta nekazari-abeltzainak) BrahmÄren aldaketatik eratu ziren.
- Sudrak (esklaboak) BrahmÄren zangoetatik datoz.
- Ukiezinak: dalitsak (pariak), maila bat horren baxua kasta sistema propiotik kanpo kontsideratzen dela.
Notas a pie de página: