Película Concurso de Cortometrajes - Violencia contra las Mujeres y/o los Derechos Humanos

Fecha Azaroaren 13an, asteazkena (17:30etan)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Pamplona)

IPES Fundazioak antolatutako Film Laburren Lehiaketaren II. Edizioa. Giza eskubideak, berdintasuna eta genero-indarkeria. Lehiaketan saritutako film laburrak.

Nafarroako ikasleen film laburraren saria:

Ez Isildu! (¡No te calles!) (9’)

Saria Agoitz DBHI ikastetxeko 4. DBHko ikasleei.

Sinopsia: Nora berria da institutuan. Zenbaki ezezagun batetik bidalitako mezuak jasotzen hasi da, eta institutuko orientatzailearengana jo du, laguntza eskatzeko.

Nafarroako irakasleen film laburraren saria:

Vidas (11’)

Saria Ilundain-Haritz Berri Fundazioko irakasleei. Gidoia: Maite Etxaleku Castaño.

Sinopsia: Zaharren egoitza bateko bi protagonistaren bizitza ezagutzen duten bi gazteri buruzkoa da. Esperientzia eraldatzaile horrek maitasunarekin eta bi energia batzeko ideiarekin konektatzea ekarriko die. Gazteek eta zaharrek beren ondarea utziko dute etorkizuneko belaunaldientzat. Beste gazte eta zahar batzuen babesa izango dute.

Gizarte-erakundeen film laburraren saria:

Birsortzen taldea (15’)

“Bisortzen Taldea”, Jaso ikastolako talde feminista gaztea.

Sinopsia: Jaso ikastolako Birsortzen Taldearen istorioa. Bertan, gazte batzuek elkartzea erabaki dute eta lantalde bat sortzea, ikastetxean generoko kontuak lantzeko helburuarekin.

Nafarroako sortzaileen film laburraren saria:

Patchwork (8’)

María Manero Murorena.

Sinopsia: Patchwork lana Lolyren benetako istorioan oinarrituta dago. Loly Azagrakoa da, Nafarroako Erriberako herri txiki batekoa. Ohitura errotuen lurraldea da, eta bertan hazi eta hezi da familiarekin. Filmaren 8 minutuetan, etengabeko erreferentzia egingo zaio patchworkaren kontzeptuari.

Ohorezko aipamenak:

Por mí, por ti, por todas (13’)

Olaia Sánchez Gonzálezena.

Sinopsia: Esperanza oso hunkituta dago. Martxoaren 8ko manifestaziora joateko irrikaz dago, baina ez da erraza, barneko langilea eta paperik gabeko immigrantea zarenean. Gloriarekin hitz egiten ari den bitartean, zaintzen duen adineko andrearekin, manifestazioa etxe azpitik igarotzen ari da...

Hazla (4’)

Txemi Pejenauterena.

Sinopsia: Berak milaka aldiz kliskatu du kamera, baina inoiz ez du argazkirik egin. Disrupzioaren elementu batek dena aldaraziko du, eta pixkana lehen aldiz ikusten hasiko da, begirada bat izaten… Eta azkenean, bere lehen argazkia egingo du: egizu!

Y… ¿por qué no? (12’)

Alberto Azconarena.

Sinopsia: Elkarrizketa desberdinen bidez, emakume bat ezagutzen joango gara, laneko eta prestakuntzako harremanean duen esperientziaren bidez. Elkarrizketek bere beldurrak, ezustekoa eta sinesgaiztasuna erakusten dituzte, gainerako pertsonengandik desberdina den emakume batenganako. Ikaragarrizko nortasuna du, emakume berezia eta borrokalaria da, bere mugak gorabehera, ezinezkorik ez dagoela erakusten duena.