Irudiak eta soinua
a. Elementu teknikoak
Pelikula bateko elementu tekniko garrantzitsuenak ezagutzeko, elementu bakoitzaren definizioa, ‘Wall·E’ pelikulako fotogrametatik aurrera egindako azterketa adibide batez lagunduko dugu. Planoaren eraikuntzan, argiztapenean eta soinuan jarriko dugu arreta.
01. Irudiaren eraikuntza
Benetako bizian, zer edo zer begiratzerakoan, gure begirada, puntu zehatz batean finkatzen dugu. Hobeto ikusteko, aurrera edo atzera pausu bat eman dezakegu, edo eskuinera edo ezkerrera mugitu. Pelikula batean berdina gertatzen da. Filmatzen hasi aurretik, kamera-operadoreak, zer den garrantzitsuena erabakitzen du ere. Honi enkoadraketa deitzen zaio. Kameraren grabaketaren emaitza planoa da. Gu bezala mugituz gero, kameraren mugimenduaz hitz egingo dugu.
Aukeraturiko elementuak agertzeko eraren arabera plano ezberdinak daude:
Plano orokorra: garrantzitsuena, eszenatokia denean eta ez detaile zehatzen bat.
Pelikulako lehendabiziko minutuko plano orokorrek, Lurreko kutsaduraren ondorioaz informatzen gaitu: zabor mendiek hiria bereganatu dute; ez da ezer naturalik existitzen.

Amerikar planoa: irudia, belaunetatik gora ikusten dugu.
Espazio-ontziko publizitate iragarkian, gizon bat eta emakume bat, amerikar planoan ikusten ditugunak, xanpainez topa egiten dute.

Plano ertaina: pertsonaia gerriraino agertzen da.
Wall·Ek, nahi gabe Maryren ordenagailu pantaila itzaltzen du. Lehendabiziko aldiz, bere ingurura begiratzen du. Plano ertainak bien erreakzioa ikustea posible egiten du.

Lehen planoa: soilik aurpegia ikusten diogu. Detaile soil bat ikusten dugunean (begiak, sudurra, eskuak etabar) detaile planoaz hitz egiten dugu.
Wall·Ek “Hello Dolly” pelikula ikusten du eta maitale bikote bat begiratzen du. Bere begiek lehen planoan, bere sentiberatasun eta zirrara transmititzen gaitu.
Kapitainaren eskuak, zer edo zer naturala ukitzen du lehen aldiz. Lur zatitxoak, planetara bueltatzera bultzatuko dio eta espazio-ontziaren kontrola berriz ere hartzera. Momentu honen garrantzia, eskuaren detailea, detaile plano batez biltzen da.

Kamera mugitzen den eraren arabera zenbait mugimendu daude:
- Panoramika: kamerak, bere ardatzaren inguruan jira egiten duenean (“bere zangoak” mugitu gabe) eskuinera, ezkerrera edo diagonalera. Elementu bakar batean arreta ez jartzerakoan, informazio asko transmititzea lortzen da, planoan zer gertatzen den deskribatzea lortuz.
- Traveling: kamera errail batzuetan jartzen da eta aurrera, atzera edo alde batera mugitzen da. Irudi dinamikoak dira eta mugimendua sentiarazten digute.
- Steadycam: kamera-operadoreak, gorputzera lotzen du kamera sistema tinko batez. Kamerak, kamera-operadorearen mugimenduak jarraitzen ditu. Halako mugimenduak ikusterakoan, sekuentzia barruan gaudenaren eta pertsonaiari laguntzen diogun sentsazioa daukagu.
Nahiz eta animaziozko pelikula bat izan, Wall·En itxuraturiko kamera mugimendu sorta handiak (hasieran panoramikoak, steadycama espazio-ontzian), ikusten duguna, benetakoa dela sentitzea lortzen du. Fokatze desegokiak eta zoomak ere laguntzen dute (adibidez, bertan behera utzitako supermerkatuko eszenan).
02. Argiztapena
Pelikula bat argiztatzearen arduradunak ez dira soilik pertsonaiak eta eszenatokia ikusteaz ziurtatzen. Gainera, argiaren bidez, istorioa kontatzen digute. Eszena batek daukan argi kopuru eta motak, zirrara eta sentsazio ezberdinak transmititzen gaituzte. Ez da gauza berdina, leku argiztatua edo itzaltsu bat; argi naturalaz edo artifizialaz ikustea; baita ere, foku argitsua datorren lekuko norabideak ere, gure istorioaren interpretazioa aldatuko du.
Pelikula batean argiak daukan eragina ulertzeko, honako galdera hauek egin ditzakegu gure buruari:
Argiztapen nagusia nolakoa da? Argitsua, distiratsua (gako altua); itzaltsua eta iluna (gako baxua); nolabaiteko konbinazioaz; argi kontrasteaz.
Pelikularen lehen zatiko argiztapena ospelago eta ilunago da. Ontziaren argi zuriago eta distiratsuarekin kontrajartzen da.

Lortutako girotzea naturala edo artifiziala suertatzen da? Kontatzen denari moldatzen zaio?
Filtroen erabilerak, egurats lodi, hautseztatua eta arnas ezinezko efektua sortzen du. Badirudi, kutsadura ia usaindu dezakegula eta guzti. Giroa berotsua da, ia itobeharrekoa.

Irudien kolorei buruz: zein da nagusi, ze gogorazten du, argitsua da, ze sinbologia dauka?
Lehendabiziko zatian, kolore itzaliak tonu okretan, basamortua gogorazten digute. Kolore beroak dira, emozioa eta zirrara transmititzen dutenak. Bigarrenean, alderantziz, koloreak distiratsuagoak eta saturatuagoak dira, espazio-ontziko eszenatokiarekin bat dagoen argiztapen artifizialago batekin: garbia, txukuna eta antzua.

03. Soinua
Soinu bandak, irudiari berak soilik ez daukan, dimentsio berri bat ematen dio. Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Badago soinu banda eszenan? Laguntzen du, goresten du, edo irudiari kontrajartzen zaio? Badaude soinu plano ezberdinak, zein soinu daude? Dialogorik badago? Ze garrantzi daukate? Zein da isiltasunaren eginkizuna giroaren eraikuntzan?
‘Wall·E-ren’ soinu giroa pelikulako elementu teknikoetan funtsezkotariko bat da. Hitz gabeko lehendabiziko parte batean, soinu-banda eta gure robotak sortzen dituen soinuen erabilpenak, hitz gabeko mundu bat zehazki eraikitzera laguntzen dute. Lehendabiziko ekitaldi honetan soinu-bandak ‘industri’ erritmo bat dauka txistu oso ahul batekin, lan egiten duen bitartean norbaitek txistu egiten bazuen bezala. Nahiz eta makinek, robotek eta tresnek igortzen dituzten soinuak gizakienak ez izan, beroak dira; beraiekin identifikatzen gara, eta estimua eta guzti sentitzen dugu (gogoratu dezagun Wall·E eta EVAren aurkezpenaren eszena, samurtasunez beterik, puntu batetaraino soinuengatik).
Bereziki interesgarria da pelikularen leit motiva (lan batean zehar errepikaria den melodia edo tonu sekuentzia motz eta ezaugarria), soinu bat eta ez melodia bat izatea: “Waaaaalleeeeeee... Eeeeevvvaaaaa”.
Gainera, asko dira pelikulan aurkitzen ditugun soinu eta musika keinuak. Baten bat aipatzekotan, badauzkagu ‘2001 Odisea en el Espacioko’ nota ospetsuak Axiom ontzia iristen denaren eszenan bildutakoak, bideo zintan Wall·Ek ikusten dituen abestiak, ‘Hello Dolly’ musikalarenak edo Louis Amstrongen ‘La vie en rose’.
Soinu-banda honentzat bereziki konposaturiko abestiak ere pelikularen mezua indartzen du: Peter Gabrielen ‘Down to Earth’.