Pelikula bat nola ikusi (Lehen Hezkuntza)

1

Istorioa

b. Pertsonaiak

Edozein pelikulako istorioa, bere pertsonaiei gertatutakotik aurrera kontatzen da. Horrela, zuzendariak, munduari, pertsona eta hauek erlazionatzeko erari buruzko bere ikuskera berezia erakusten digu. Gainera, pelikula bateko pertsonaiak, haurrentzako ereduan bilakatu daitezke. Konturatu gabe, gure heroietan bilakatu direlakoz imitatzen saiatzen gara (ia beti mutilak). Hori dela eta, pertsonaien ekintzek zer esan nahi duten aztertzea garrantzitsua da.

Gure proposamena, pertsona guztien eskubideak errespetatuak eta babestuak izan behar diren istorioetan arreta jartzea izanen da. Bortizkeriaren aurrean, pertsonaiek zein neurritan bakea eta zuzentasuna babesten duten aztertuko dugu; baliabideak agortzen dituen kontsumoaren aurrean jasangarritasuna egiaztatzen dute; beraiengandik babestu ordez, ezberdinak diren pertsonak ulertzen dituzte; bakoitzarena defendatu ordez, elkarrekin lan egiten dute; emakumeak, emakumeak izateagatik ez dituzte baztertzen...

Modu berezian arreta jarriko dugu pertsonai femeninoak eta maskulinoak erretratatzeko eran. Mutilei bakarrik ematen zaie protagonismoa? Istorioan garrantzitsuak dira neskatoak? Zein ezaugarri dauzkate biek?

Adibide bezala, ‘Wall·Eko’ bi pertsonaien ondorengo azterketa proposatzen dugu:

01. Wall·E

Wall·E, Waste Allocation Load Lifter Earth Class, bizirik irauten duen jenderik ez dagoen hiri bateko robot bakarra da. Pilatzen den zaborra metatu eta antolatzeko programaturik dago. Hala ere, lehendabiziko momentutik enpatiara gonbidatzen duen izaera dauka. Hiru ezaugarri nabarmentzen ditugu:

Wall·Ek ohiko robota gizatiartzen du. Pelikularen lehendabiziko zatian, xehetasun ugarietatik aurrera ezagutzen dugu: zaborretik salbatzen dituen objektuak, labezomorroarekin daukan erlazioa, bere begi eta eskuen xamurtasun itxura, xehetasun txikiekin daukan sentsibilitatea, bere umorea… zuzendariak gu identifikatzerik nahi dituen gizatasun ezaugarriak.

Wall·E ez da ohiko heroien gisakoa. Lotsatia, beldurtia, inozoa, traketsa, gatazkatik alde egiten du, ez ditu armak ezagutzen eta ez dakizki erabiltzen. Hala ere ausarta da, arriskuari jaramonik egin gabe irmo, lagunei fidela. Wall·Eren ezaugarriak ia ia modu garbian daude: maitasuna, ontasuna, samurtasuna, inozentzia… AXIOM oinarritzen den baloreen kontrakoa.

Wall·Ek irudi maskulinoarekin hausten du. Zentzu honetan, bere karratu forma, baldar eta zikinak gizon sexuarekin identifikatzea egiten dute. Hala eta guztiz ere, Wall·Ek birrindutako planetan objektuak biltzen ditu, gizateriaren iraganaren oroimena bildu eta gordetzen du bere etxean, sentibera da, maitatzen duen izakiarengatik bere burua eskaintzen du. Ezaugarri hauek pertsonai femeninoekin erlazionatu ohi dira, baina, kasu honetan, pertsonai maskulino bati egokitzen zaizkio.

Wall·E

02. EVA

Askotan, oldarkortasuna, doitasuna, ausardia eta eraginkortasuna gizonekin erlazionatzen ditugu. Hori dela eta, zientzia-fikziozko zinean, robotak (ezaugarri guzti horiek adierazten dutenak) usadioz gizonezkoak izatea. Kontrajarririk, samurtasuna, sentiberatasuna eta geldotasuna pertsonai femeninoaz lagundurik agertzen dira.

EVAren ezaugarriak zientzia-fikziozko edozein pelikulako robot arketipoari erantzuten dio: bere betebeharrean, bere lehentasun handiena dena, eraginkor eta trebea da. Bere itxura sofistikatua da, Wall·Erena baino askoz gehiago. Bere forma borobilduak, bihurgunetsuak eta estilizatuak dira. Ez dago inoiz zikinik. Espresiorik gabekoa da. EVA ezin hobea, zehatza eta ziurra da. Ez da emeki mugitzen, baizik eta ausardiaz. Ez dio ezeri beldurrik. Polita eta hilgarria da. Gogotsua da: hegan, tiro eta eraso egiten du. Ez da otzana. Argia eta oldarkorra da. Beldurra ematen du.

Zineman ohikoena da pertsonai hau gizon batek antzeztea. Baina ez, errobota Eva da, neskato bat. Wall·E eta EVAn, usadioz gizon eta emakumeek daukaten ezaugarriak, alderantziz ematen dira.

Usadiozko rolen aldaketa hau garrantzitsua da zeren eredu ezberdinak agertzen dizkigu; hunkitzen den, sentikorra den, beldurra daukan, oldarkorra ez den mutiko bat (Wall·E) eta burujabea, irmoa, eraginkorra eta ausarta den neskatiko bat (EVA).

EVA