Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza)

1

Istorioa

b. Pertsonaiak

Pertsonaiak istorioa aurrera eramaten dutenak dira, eta, beraz, edozein pelikulako funtsezko elementuak.

Pertsonaien azterketarako hainbat planteamendu daude. Gure proposamenean, Christopher Vogleren heroiaren bidaiaren eskema egokituko dugu. Pertsonaiak, heroi/heroi faltsu, antiheroi edo bidailagun bezala sailkatuko ditugu. Eskema honek, gizarteagatik zein ekintza heroiko bezala hartzen diren eta zein neurritan pertsonaia hauek gizarterako eredu bilakatzen diren ezagutzea posible egiten du. Giza Eskubideen ikuspuntuak, Giza Eskubideen babes eta ikuspenen oinarrituriko gizarte eredu berrien eraikuntzarako ikusmen kritikoa ematen du.

01. Heroi klasikoa

Gizateriaren historia erabaki dezaketen ekintzak egitera deituriko izaki aparta bat bezala aurkezten da. Pertsonaiarentzat edo guztien onurako, zer edo zer baliotsua lortzearren proba sorta bat gainditzen du. Tradizionalki, heroiek gizarteko balio handiak haragiztatu izan dute: ohorea, indarra, kemena, aberriaren babesa, sakrifizioa, justizia... Xelebrea da, nola ia soilik balio hauen haragiztapena pertsonai maskulinoan gertatzen den, pertsonai femeninoak bigarren mailara atzeratu ditu, beti heroi maskulinoaren arrakastaren zerbitzura. Adibide asko dira pertsonai mota hau irudiztatzen dutenak: Akiles ‘Troyan’; Maximus ‘Gladiatorren’; Luke Skywalker ‘La guerra de las Galaxiasen’; ‘Indiana Jones’; Jason Bourne eta Hollywoodeko gerra pelikuletan pertsonai maskulino zerrenda luze bat.

Jamal, ‘Slumdog Millionaireko’ protagonista, herrialde oso bateko heroian bilakatzen da lehiaketa irabazi eta dirudunean bilakatzerakoan. Dudarik gabe, Jamalen jatorri xumeak, sari bat irabaztearen heroitasunari laguntzen dio. Hori dela eta, herrialde osoak txalo egiten dio. Ezaugarri hauek, heroi klasikoaren eredua jarraitzen dute -arrakasta, garaipena, dirua, ospea-. Hala eta guztiz ere, Jamalengan apartena, ez datza honetan, baizik bere azkeneko helburua lortzea, Latikarekin aurkitzea, Salim bere anaiaren bidea erabili gabe, -bortizkeria, ustelkeria eta antolaturiko mafia-. Ezaugarri hauek ez dira heroi klasikoan ezagunak, eta Jamal, aurrerago ikusten dugun bezala, antiheroi bat egiten dute.

Jamal, herrialde oso baten heroia

02. Heroi faltsua

Gaur egungo pelikuletan eredu bezala aurkezturiko heroi klasikoa, heroi faltsu batetan bilakatzen da, zeren gizartean zalantzan jartzen dira haragiztatzen dituzten zenbait balore. Gatazkak ebazteko, bortizkeriaren erabileraren bide bakarraren ikusmen kritikoak, Harry el sucio bezalako pertsonaiak, zalantzan jartzen ditu heroi modernoen eredu bezala.

Beste pelikuletan, Salimen pertsonaiaren garapena, arrakasta, dirua, indarra, familiaren babespena… irudikatzen duen heinean txalotua izanen zen. Salimen etikoki gaitzestu daitezken ekintzak, indarkeriaren erabilera, bereizi gabeko bortizkeria, lapurreta, xantaia... askotan, protagonistak bere helburuak lortzeko beharrezko bezala aurkeztu dira. Horrela, heroiaren garaipenagatik, Giza Eskubideak urratzen dituzten ekintzak justifikatzera iristen dira. Hala era, bere pertsonaia garatzen den modua eta Jamalekin kontrajarriz, Salimen ezin dugu aintzatetsi, beste testuinguru batean agertuko litzatekeen heroi klasikoa.

Salim, nola halako arrakasta eta diruaren haragiztatzea

03. Antiheroia

Heroiaren funtzio berdinak betetzen ditu, ezberdintasuna “pertsona arruntak” direla da. Nahi ez duten oraina bati erantzunez sortzen dira eta zalantzazko etorkizun batez bizi dira. Gaur egungo heroiak dira; egunerokoak; ezezagunak; heroi klasikoaren xarmatik urruti. Hala eta guztiz ere, beraien ekintzak apartekoak eta gizartean aintzatetsiak izatera iristen dira. Emakume heroien agerrerak, heroi maskulino klasikoaren monopolioa hautsi du. Beraien agerpenak, eremu ezberdinetan emakumean daukan ekarpena ikustaraztera laguntzen du. hala eta guztiz ere, bide luzea geratzen da oraindik.

Jamalek gure antiheroi partikularra haragiztatzen du. Bere azkeneko helburua -Latikaren maitasuna- lortzeko aukeratzen duen bidea, helburuaren ontasunarekin bat dago. Alde batetik, ia bere amodioa lortzeko borroka honen sari bezala, eta bestalde, “kale txakur” bezala bizirautearen bigarren mailako ospe edo arrakasta hau ez du bilatzen.

04. Heroiaren bidai lagunak

Heroiaren bilakaera ahalbideratzen eta laguntzen duten pertsonaiak. Bere benetako nortasuna agerian uzten dute.

Heroiaren eraikuntzaren ikuspuntutik Jamal eta Salimen anai arteko erlazioa aztertzea interesgarria suertatzen da. Salim, Jamalen kontrapuntua da. Biak, errealitate berdinetik irten dira. Hala ere, guztiz alderantzizko bideak hartzen dituzte. “kaleko mutil bat bezala bizi nahi duzu edo gizon bat bezala?” Salim bere heldutasunean mugiarazten duen esaldia da. Bere aukera, Mumbaien antolatutako mafiaren zerbitzura jartzea da, Jamalek ordez, platerak garbitzen eta call-center bateko te mutila bezala lan egitea da.

Jamalen kontrapuntu eta antagonista bezala balio izateaz gain, pertsonaia honen garapen eta bilakaera nabarmentzea garrantzizkoa da. Bere haurtzaro eta nerabetasun osoan, Salimek bere desio sakonenetan oztopo egiten dio: Amitabh Bachchanen autografoa lortu eta Latika salbatu. Hala eta guztiz ere, azkenean “bere burua eskaintzen” du eta bere heriotzarekin, Jamalek bere azkeneko helburua lortzea posible egiten du (Latikarekin berraurkitzea) eta, errebotez, lehiaketa irabaztea. Salim, momentu horretan, Jamal heroian bilakatzeko pertsonai gakoan bilakatzen da.

Azkenik, eta “hirugarren mosketari” bezala, Latikaren pertsonaiaren garapena daukagu. Itxuraz, badirudi, protagonistaren motibazio soil bezala eraikia den pertsonaia dela, laguntzen duen eta istorioari laguntza bezala balio dion pertsonaia. Ohiko izan da, heroien maitaleak, heroi ekintza geroko “sari” edo “ordain” soil bezala irudikatzea. Hala ere, Latikak, ikusmolde hau gainditzen du. Protagonistaren malgu dramatikoa da, istorioa garatzen den arrazoia eta Jamal irabazle eta dirudun bilakatzean den arrazoia. Latika, Jamal antiheroia izatearen arrazoia da. Ezin dugu ahaztu, maitasun bilbea, soilik Jamalen ikuspuntutik kontaturik dagoela. Bera, bere bila doa istorio osoan zehar, Latikak, sakrifizioz eta pairamenez erantzuten duen bitartean, pertsonai femeninoei maiz emandako baloreak. Latikan ez dugu aurkitzen, Jamalen miresgarria egiten duen bere burua gainditzeko grina.

Jamalen bidaia lagunak: Salim eta Latika