2

Ikustaldi geroko saioa

b. Gakoak berdintasunezko heziketatik

01. Protagonismo femeninoa

Galderak eztabaidarako
  • Pelikulako protagonisten gehiengoa emakumeak dira. Zer suposatzen eta inplikatzen du protagonismo honek?
  • Ze ekarpen egiten du generoaren ikuspuntuak zinema eta ikusleei?
Gakoak eztabaidarako

‘El domingo si Dios quiere’ pelikularen gidan seinalatzen genuen, historikoki, zinema gizonen begirada eta ikuspuntuaz menperaturik egon dela. Menperatze hau pertsonaien eraikuntzan islatzen da zuzenki, bai gizonezkoak nola emakumezkoak. Gizonezko pertsonaiek protagonizatzen dituzte istorioak. Beraiek ekintzak, abenturak, identitatea eta subjektibotasuna dira garatzen direnak, pertsonai femeninoak bitartean, bigarren mailako pertsonaiak izatera baztertuak direlarik. Beraien eginkizuna, orokorrean, besteak zaintzea da, edo gizonezkoen begirada asetzea hipersexuatutako pertsonaien bitartez. Narratiba zinematografikoaren egitura hau ohiko orden sinboliko eta patriarkal bat sortzen du zeinak gizarteen artean existitzen diren desberdintasunak indartzen dituen.

Ana lehenik, atzean, berea ama eta ahizpak

Argazki oina: Ana lehenik, atzean, berea ama eta ahizpak.

Emakumezkoaren protagonismoa -zuzendariak modu zuzen batean estekatzen dituenak industri zinematografikoaren heltzera– ahalbidetzen dutenak emakumezkoen pertsonaien eredu berrien sorkuntza.

‘Las mujeres de verdad tiene curvas-en’ emakumezkoen pertsonaiak nabarmentzen dira. Ana, Doña Carmen, Estela, Pancha edo Rosalie beraien bizitzak, beraien lanak, ametsak eta helburuak erakusten dituzte.

Anaren protagonismoa pelikulan funtsezkoa da. Bere heldutasunerako sarbide bidaian, generoaren aginduak nola eragiten dioten ezagutzen dugu –gizonezkoei ez dietenak eragiten- lekukoak gara nola aldatzen diren erlazioak bere familiarekin, bereziki Estela bere ahizparekin, eta nola bizitzen duen bere lehen amodiozko eta sexu esperientzia.

Bere pertsonaiaren garapena zenbait ikuspen, identifikazio eta enpatia prozesu desberdinak martxan jartzen ditu. Alde batetik, bizi arazoak ikusgai egiten ditu askotan ezkutatuta etxe eta pertsonal eremuari eragiten diotelakoz eta, beste aldetik, patriarkal irudizkotik urrundutako prozesu berriak sortzen ditu.

02. Emakume ereduak eta irudikatzen dituzten estereotipoak

Galderak eztabaidarako
  • Ze feminitate eredu irudikatzen du Doña Carmenek?
  • Zeintzuk dira Doña Carmenen armak bere familiarengan eragiteko?
  • Ze feminitate eredu irudikatzen du Anak?
  • Ze desberdintasun ikusten dituzu bi feminitateen artean?
Gakoak eztabaidarako
Emakumeak karriketan. Kontrajarritako bi feminitate

Argazki oina: Emakumeak karriketan. Kontrajarritako bi feminitate.

‘Las mujeres de verdad tienen curvasen’ emakumezkoen pertsonai desberdinak bizikideak dira. Feminitatezko bi eredu oso markatu eta desberdinduak bereizten dira. Ohiko eta patriarkal feminitatea Doña Carmenen pertsonaian irudikaturik dago, Anak, gaur egungo feminitate eredu berria islatzen du. Bera ohiko ereduetatik bere nortasuna zehazteagatik borrokatzen du.

Doña Carmen, bere familia eta lan esparruan errespetatua den irudia da, hortik bere “andere” maila. Bere bizi guztian zehar lan egin du, bai bere jatorrizko Mexikon bai Los Angelesen. Emakumeen berezko patutzat ezkontza eta amatasuna dauzka.

Bere alabek ez dirudi bere bizi helburu berdinak daukatenik, eta hori dela eta Doña Carmen ama bezala porrot egin duela sentitzen du. Estela ezkonduko den itxaropen guztia jadanik galduta dauka, baina oraindik Anagan bere itxaropenak jarrita dauzka. Horregatik horrenbeste mesfidantza dauka Anak Columbiako Unibertsitatean bere ikasketak jarraitu dezan.

Doña Carmenentzat hezkuntza familia kontua da. Ana unibertsitatea joatea benetan garrantzia daukan famili batasunarentzat mehatxua da. Garrantzitsuagoa da Estelaren lantegia edo aitonaren zainketa aurkezten zaion aukera baino. Ana mutil bat izan balitz, zaila da irudikatzea aitona uzteak daukan zama afektiboari apelatzea, Ana isilarazten duen argudio bakarra. Kasu honetan, familia aurrera egiteko aukerei inposatzen da. Etorkin estatusa gainditzeko aukera ez da horren garrantzitsua, baldin eta oinarrizko zelula den famili batura desegiteko arriskua suposatzen badu.

Famili kontua izateaz gain, Ana ikastea kontu pertsonala da Doña Carmenenetzat:

Doña Carmen (00:09:11): “Nik hezi dezaket. Nik josten irakatsiko diot, eta bere semeak haztera erakutsiko diot, bere senarraz arduratzera. Gauza horiek ez dizkiote han, eskolan erakutsiko”.

García Jauna: “Ondo dago, begira, gero ezkondu daiteke”.

Doña Carmen: “Ez didazula entzuten Raúl. Printzipio kontua da. Ez da bidezkoa. Ni 13 urtetako adinetik lanean nabil. Anak 18 urte dauzka. Orain berari dagokio. Lan egin dezala”.

Doña Carmen, 'bizkar purua'

Argazki oina: Doña Carmen, “bizkar purua”.

Erreproduzitzen dugun elkarrizketak Doña Carmenek Andereak daukan familiaren ohizko eta patriarkal ikusmoldea adierazten du. Honako hau bere alabaren aukera handiagokoen aurreko erremin argi batean bihurtzen da. Doña Carmen, bere alabek berak eduki ez dituen aukerak izateko ama borrokalariaren zinema eredua zapuzten du. Zentzu horretan, ñabarduraz betetako pertsonaia da.

Bere familian eragina izateko Doña Carmenen armak sentimenezkoak dira eta xantaian oinarriturik daude. Tristura eta pena erabiltzen ditu. Era guztietako gaitz fisikoen itxurak egiten ditu bere alabetan eragina izateko eta bereziki Anaren kemenean. Ez da ustekabekoa pelikula hasi eta bukatzea Doña Carmen ohean etzanda. Era berean, etengabekoa dira besteengatik egindako sakrifizioen aipamenak. Berarentzat, sakrifizio hauek legeztatzen dute bere agintea. Alde hauei apelatzea feminitate patriarkalaren konstante bat da. Etxe esparrura eta zainketara alboraturik, zenbaitetan emakume eredu hauek sentimen xantaiaren erabileran oinarritzen dute beraien boterea.

Doña Carmenek patriarkal erreferenteekin eraikitzen du bere feminitatea. Telenobela ikusle aseezin bat da eta merkatuko ele-mele eta esamesak zoratzen dute. Momentu hauek erabiltzen ditu gizateriaren zorigaitz guztiak emakumeek beren amei jaramonik ez diotela egiten egokitzeko. Ama batek bere alabentzat zer den hoberena beti dakiela uste du: bere etorkizuna, bere lana, komeni zaion gizona… eta horregatik bere hitza ia ia lege sinonimoa da.

Beren itxura fisikoarekin ikaragarrizko presioa egiten die bere alabei. Doña Carmenen arabera, beraien lodiera senarra aurkitzea galaraziko die. Kontu honi aurrerago, 05. puntuan ekinen diogu, gorputza eta sexualitatearen irudikapena.

Anak feminintate modernoaren eredua irudikatzen du. Feminitate hau ez da patriarkal agindupean bizi. Bere asmoak ezkontzatik eta familiaren zainketarik haratago doaz. Aurrera egiten laguntzen dioten aukerak lortzearren borrokatzen du.

Feminitate berria zenbait alderdietan ikusten da. Guzti horiek bere amaren oposaketarekin aurkituko dira. Lehenengoz, Anak gogor borrokatzen da bere hezkuntzarekin jarraitzeko aukera bat lortzeko eta unibertsitatera joateko. Txikana izateak esfortzu handiagokoa eskatuko dio, baina ez du saiatzeaz utziko.

Anak bere amak daukan sexualitatearen kontrako ikusmoldea dauka, amatasunetik eta ezkontzatik guztiz banandua. Elkarrizketan ama eta alabaren ezkontza eta sexualitatearen kontrajarritako irudikapenak egiaztatzen dira.

Ana (00:37:26): “Ama, molde zaharrekoa zara”.

Doña Carmen: “¿Sinetsi dezakezu? gaur egun neskak oso argitzat daukate beraien burua. Horrela bukatzen dute 'zorro beteak'”.

Ana: “Ez, haurdun geratzen dira antisorgailurik erabiltzen ez dutelako”.

Pancha: “Begira, sasijakintsu andereñoa”.

Doña Carmen: “Zure senarrari ez zaio gustatuko”.

Ana: “Zergatik?”.

Doña Carmen: “Gizonek birjinak nahi dituzte”.

Ana: “Zergatik birjintasuna da inporta duen bakarra? Emakume batek pentsatzen du, ideiak ditu, burmuina”.

Doña Carmen: “Burmuina? Pentsatzen du?”

Ana, autobusean irakurtzen

Argazki oina: Ana, autobusean irakurtzen.

Honako hizketaldi mamitsu honek kontrako ikusmoldeak adierazten ditu. Anarentzat, neskak haurdun geratzen dira ez beraien amen iritziei jaramon ez egiteagatik, baizik metodo antisorgailuak ez erabiltzeagatik. Doña Carmen ez bezala, Anarentzat birjintasuna ez da emakumeetan balio erantsi bat. Ez da senarrarentzat gordetako altxor bat. Ez da gizartean emakumeei balioa ematen dion bakarra. Anak emakumeak izaki pentsatzaile bezala baloratzen ditu.

Azken finean, kasu honetan, ohiko feminitatea definitzen duten zenbait ezaugarri honakoak dira: familiaren garrantzia bizi etorkizun nagusi bezala; familiarekin erlazionatua, bere patua gizon batenari batzeko beharra ezkontzaren bitartez eta ondorengoaz; sexualitatea soilik ezkontza esparruan bururatua; etxe esparrua -ez pribatua- berezko leku bezala eta etxeko zereginen erantzukizuna egiteko nagusi bezala.

Erkaketa moduan, feminitate berriaren ezaugarri garrantzitsuenak hezkuntza eta helburu pertsonalen garrantzia dira; famili eta etxe esparrutik kanpoko bizi etorkizun berriak; lan merkatura sartzea eta, ondorioz, esparru publikora. Eta, azkenik, amatasunetik banandutako sexualitatearen bizipena.

03. Maskulinitateen irudikapena

García Jaunak Mister Guzmán arretaz entzuten du. Eta Jimmy, maskulinitate era berri bat
Galderak eztabaidarako
  • Nortzuk dira Anaren aliatuak?
  • Ze maskulinitate irudikatzen dute pelikulako pertsonaiek?
Gakoak eztabaidarako

Anaren aliatuak pertsonai maskulinoak dira: bere aita, García Jauna; bere aitona; eta bere irakaslea, mister Guzman. Pelikulak irudikapen ereduekin hausten du, zeren ez da ohikoa aliatuak pertsonai maskulinoak izatea femeninoen ordez.

Segurtasunez, pertsonaiek maskulinitate modu berri bat irudikatzen dute patriarkal eta ohiko maskulinitatetik urruti.

Anaren aliatuek ohiko pentsamolde honekin puskatzen dute. Anaren hezkuntza familiaren aurretik jartzen dute, bere amak egiten ez duen gauza, ustez bere berezko aliatua. Anak, azkenean, bere aita eta aitonaren ordainezinezko laguntzaz unibertsitatera joatea lortzen duenean, aitonak erantzukizun sentimental orotik husten dio eskatzen dionean beraz ez kezkatzea. “Zu beti egonen zara nire bihotzean”.

Jimmy, Anaren klase-kidea, maskulinitate patriarkaletik urruti dago ere. Anarekin mantentzen duen erlazioa berdintasunean eta errespetuan oinarritua dago.

04. Emakumeak mugitzen diren esparruak

Galderak eztabaidarako
  • Ze lekuetatik mugitzen da Ana?
  • Ze tokitan kokatzen dira pertsonai femeninoak?
  • Ze erabilera egiten dute esparru publikoaz pertsonai maskulino eta femeninoak?
Gakoak eztabaidarako
Emakumeak Estelaren lantegian lanean

Argazki oina: Emakumeak Estelaren lantegian lanean.

Ana zenbait tokitan zehar ibiltzen da. Alde batetik etxe esparru eta esparru publiko artean, eta bestalde bere auzoko esparru eta Beverly Hillseko ikastetxekoaren artean. Bi iragotze hauek erlazionaturik daude.

Anak ikastetxera joaterakoan ohiko eta patriarkal gizarteetan emakumeei egokitutako esparru pribatua gainditzen du. Gainera kasu konkretu honetan, hezkuntzara heltzeak txikanar auzoaren esparrua gainditzea posible eginen du. Ikastetxerako eguneroko bidaia autobusean luzea da. Pelikulako hasierako sekuentzietariko bat erakusten digu nola Los Ángeleseko hiriko ibilaldi hau ez den erreza.

Gainera, Anarentzat, eta hori da bere amarentzat atsekaberik handietariko bat, etxe esparrua ez da soilik etxeko lan eta zainketa esparrua. Anak etxean irakurtzen du, ordenagailuarekin lan egiten du, idazten du...

Ana leku ezberdinetik pasatzen

Argazki oina: Ana leku ezberdinetik pasatzen.

‘Las mujeres de verdad tienen curvasen’ bi belaunaldi emakume elkar-bizi dira. Etxe esparrua ez da berdina bientzat. Emakume helduagokoentzat etxea eginbeharraz beteriko lan esparru bat da. Etxeko eginkizunak egiten dituzte: garbitu, janaria prestatu… gazteagoentzat, nahiz eta betebeharrak izan, ez dira horren zorrotzak. Anak garbitzen du, baina bere lehengusu, bere aita eta bere aitonaren antzera, bere denboraz gozatzen du.

Emakume guztiek lan egiten dute eta beraz beraien bizi unibertsoak ez dira soilik etxeari esleitzen. Baina beharrezkoa da zenbait zehaztasun egitea.

Protagonisten lana ehungintza-industriako esparruan garatzen da. Industria hau etxeko lanaren luzapen bat da. Emakumeek ohiko hezkuntza eta sozializazioan joskintza irakaspenak eta pazientzia, mendetasuna, irmotasuna eta zehaztasuna bezalako beste trebetasunak lortzen dituzte. Prestakuntzarik behar ez duen lan bat da eta hori dela eta oso gutxi ordaindutako lan bat da. Etxeko roleko luzapen eta beraien soldata baxuengatik, ez dute uzten emakumeei gainditzea beraien gutxiagotasun eta desberdintasun egoera.

05. Gorputza eta sexualitatearen irudikapena

Galderak eztabaidarako
  • Zein da mendebaldeko edertasun eredu eta kanona? Berdin eragiten die emakume eta gizonei?
  • Nolakoa da pelikulako protagonisten gorputza? Nola erlazionatzen dira berarekin?
  • Nola bizi du Anak bere lehendabiziko sexu erlazioa? Nola eraldatzen du?
  • Ze suposatzen du Doña Carmenentzat menopausia? Ze jarrera agertzen du aldaketa fisiko honen aurrean?
Gakoak eztabaidarako
Ez dago ongailu hoberik hezur gainean haragia bezala

Argazki oina: Ez dago ongailu hoberik hezur gainean haragia bezala.

Mendebaldeko edertasun eredu eta kanona eraikitako kategoria bezala historian zehar aldatu da. Gaur egun, industria-ondoko gizarte, demokratiko eta kapitalistetan, modelo eta aktoresak ezartzen dute emakume edertasun ideala. Emakumeen zati handiena ordezkatzen ez duten hezur eta larru egindako emakumeek inposatzen dute irrealak eta eskuraezinak diren gorputzen diktadura. Zinemak zerikusi asko dauka gorputz hauen hedatzearekin.

Itxuraren diktadura emakumeak kontrolatzeko beste modutariko bat da. Historikoki edertasun kanonak modu berezian eragin die emakumeei. Hala ere, azkeneko hamarkadaz geroztik gorputz perfektu eta lirainei gurtza gizonei ere eragiten die.

Mendebaldeko gaur egungo edertasun kanonaren arabera, pelikulako protagonistak loditzat daukate beraien burua. Ez da ohikoa zinemak gorputz hauek irudikatzea.

Doña Carmenen mespretxuzko esamesak, bereziki Anaruntz, etengabekoak dira:

Doña Carmen (00:06:27): “Baina ez al du ikusten pastela baino handiagoa dagoela?”

Doña Carmen (00:12:38): “Ez ezazu ilusiorik egin, ez zara inoiz horretan sartuko, 38 tailu bat da”.

Hala eta guztiz ere, Anak bere gorputzean daukan segurtasunak bere amaren hitz erasoetatik babesten du:

Doña Carmen (01:04:00): “Ikusi al zara? Beldurgarria zaude”.

Ana: “Ama, gustukoa dut naizen bezalakoa”.

Estela: “Oso ongi ahizpatxo!”

Doña Carmen: “Biak argaldu behar duzue. Ederrak izanen zineten horrenbeste gantz gabe”.

Pancha: “Ana eta Estela dauden bezala ederrak daude”.

Ana y Estela: “Eskerrik asko, Pancha”.

Doña Carmen: “Ez dizu lotsarik ematen?”

Ana: “Ama, zu berdin zaude”.

Doña Carmen: “Bai, baina ezkonduta nago”

Ana: “Hara, noski. Guztia gizon bat ehizatzeko (...) Ama, noski argaldu nahi dudala baina nire pisuarekin baita esaten diet guztiei izorra daitezela. Nola ausartzen dira ze itxura izan beharra daukaten esaten kilo batzuk baino askoz gehiago naizenean?”

Anaren gorputza eta sexualitatea
Anak bere gorputza onartzen du

Argazki oina: Anak bere gorputza onartzen du.

Anak bere birjintasuna Jimmyrekin galtzen du. Bere lehendabiziko erlazioa modu arduratsu eta sano batean bizi du. Pausua emateko presta dagoela erabakitzen duenean, farmazian preserbatiboak erosten ditu.

Anak bere sexualitatea askatasunez bizi du. Bere sexu erlazioa, laguntasun, maitasun eta berdintasun testuinguru batean ematen da. Berarentzat, momentu hau oso garrantzitsua da bere nortasunaren eraikuntzan. Gogoratu dezagun Anak bere irudi biluzia ispiluan islaturik ikusi eta bere gorputza onartzen duen fotograma. Ispiluak beraz itzultzen duen irudia bai berari bai Jimmyri gustatzen zaion Anaren irudi berria da. Bere begiradan eta Jimmyren begiradan bere burua berreraikitzen du.

Doña Carmeni ez zaio pasako bere alabaren aldaketa. Ikusten duenean Ana bere gorputz biluzia ispiluan begiratzen konturatzen da bere birjintasuna galdu duela. Ez da askorik itxaron beharko bere erantzuna:

Doña Carmen (01:03:00): “Emagaldu!”

Ana: “Zer?”

Doña Carmen: “Dagoeneko ez zara birjina, ezta? (...) ez zaude soilik lodia. Orain emagaldu bat zara. Zergatik ez zinen zure balioa eman”

Ana: “Zangoetan daukatena baino askoz gehiago balio dut”.

Berriz ere ama eta alaba arteko belaunaldi talka ikusten dugu. Anarentzat bere lehendabiziko sexu erlazioa plazer, ezagutza, maitasun eta osasun iturria izan da. Doña Carmenentzat bere desohorea suposatu du. Bere birjintasuna bere senarrarentzat ezkondu eta gerorako gordeta egon beharko luke. Ez du zalantzarik bera iraintzeko beste hainbatetan bezala, nahiz eta kasu honetan matrailekoa eman irainaren tamainagatik.

Doña Carmenen gorputz eta sexualitatea
Bizi aldaketa. Menopausia: bukatu da. Dagoeneko ez nahiz emakume bat

Argazki oina: Bizi aldaketa. Menopausia: bukatu da. Dagoeneko ez nahiz emakume bat.

Doña Carmenek bere menopausia onartzeko arazo larri bat dauka. Hilerokoa izateaz uzten duenean haurdun dagoela uste du. Hilerokoa izateaz uztea adinaren kontua dela planteatu beharrean, haurdunaldi berri batean pentsatzen du. Doña Carmenentzat emakumea izateaz uztea esan nahi du bere garai emankorra bukatu bai da. Benetako zorigaitz bat bezala bizi du bere garai fisiko berria, “bizi aldaketa” berak dion bezala:

Doña Carmen (01:05:23): “Bukatu da. Dagoeneko ez nahiz emakume bat”.

Jarrera hau zenbait arrazoiengatik eraginda egon daiteke. Alde batetik, Anak, bere alaba txikiak, habia uztearen aukeraren aurrean, ama jarraitzeko beharra sentitzen du, bere gizarte aintza alde handi bat paper horretatik bait dator. Baita ere da Anarekiko sentimendu txantajeko neurri bat da. Soilik berari kontatu dio – bere sekretua da – eta nolabait bere alabarekin lokarri estu bat ezartzen du.

Bitxia da baina, Doña Carmen Anderea bere alabara doa, lehendabiziko momentutik medikura joan beharrean. Berarentzat, emakumeen kontuak emakumeen artean ebatzi behar dira, esparru pribatuan, baliabide femeninoekin eta ez esparru publikoan.

06. Irudikatzeko era berriak

Galderak eztabaidarako
  • Nola bukatzen da pelikula? Ze identifikazio aukera berriak proposatzen ditu?
  • Gehiengoko pelikuletan ze gorputzak dauzkate pertsonaiak? Ze gorputzak agertzen ditu pelikula honek?
  • Ze erlazio mantentzen dute Ana eta Jimmyk? Ohiko erlazioa da pelikuletan?
Gakoak eztabaidarako
Ana dama bezala ibiltzen... New Yorken

Argazki oina: Ana dama bezala ibiltzen... New Yorken.

Pelikula New Yorkeko karrikatan Anaren irudiarekin bukatzen da. Ikusleei begi-keinu argi batean, azkenean bere amak beti zuzendu duen moduan ibiltzen da, “tente, zuzen, dama baten antzera”. Bukaera hau positibo eta bitalista da.

Gure heroi partikularra – heroi bakana zinemaren ikuspegian aurretik ikusitako ezaugarriengatik – identifikazio aukera berriak eskaintzen dizkigu. Eguneroko heroi bat da. Ez da zinemako heroi handi bat, heroi maskulino handiak diren bezala, misio handietara zuzenduak, lurra edo gizateria salbatzera destinatuak. Baina bere borroka ez da bakarrik egunerokotasunean sartzen. Bere mexikar jatorria dela eta, familiaren oposaketa bortitza dela eta, egoera ekonomikoa dela eta, unibertsitatera joateko bere lorpena heroien misioei parekatzen da. ‘Las mujeres de verdad tienen curvasek’ eskaintzen du baita ere biktima ez den heroi baten tipologia.

Beste ekarpen handi bat gorputza, sexualitate eta maitasunaren irudikapen modu berriak dira. Pelikularen izenburua bera, bere baitan oinarri eta intentzio adierazpena da. Emakume errealak, benetako emakumeak ez dira argalak, formak dituzte, kurbak dituzte. Noski pelikulako emakumeei beraien itxura axola diela. Hain zuzen ere, Anak argaltzea gustukoa izanen zuela adieraztera iristen da, baina ez du uzten bere itxura fisikoak bere izatea zehaztea. Zoriontsuak dira diren bezala edo ikasten dute hala izaten.

Anak lisatzen dituen eta inoiz ipini ezingo dituen soinekoak begiratzen ditu. Eta Ana eta Jimmy, mendekotasun gabeko amodio bat.

Argazki oina: Anak lisatzen dituen eta inoiz ipini ezingo dituen soinekoak begiratzen ditu. Eta Ana eta Jimmy, mendekotasun gabeko amodio bat.

Anaren kiloek ez diote galarazten desiratua izatera. Jimmyri gustatzen zaio Ana den bezalakoa. Gustatzen zaio bai bere fisikoarengatik, bai bere argitasun eta izateko eragatik.

Zinema irudikapenen ikuspuntutik bien artean sortzen den erlazioa interesgarria da. Anak berarekin erlazio sexualak izatea erabakitzen duenean, badaki dagoeneko Jimmy unibertsitatera joanen dela. Zineman normalena maitasun erromantikoaren irudikapena da. Maitasun hau emakumeen gizonekiko menpekotasunean oinarritzen da. Pertsonai femeninoek beste edozein interesaren aurrean jartzen dute maitasun erromantikoa. Horrela, pasibotasuna, itxoitea eta ematea sustatzen da.

Baina Anak ez du Jimmytaz dependitzen. Are gehiago, honek kontaktuan jarraitzea proposatzen dionean, ukatzen dio. Ez du nahi Jimmyren bizi unibertsitario berrian enbarazu bat izan nahi eta, garrantzitsuagoa dena, ez du bere buruan itxaropen antzuak sortu nahi.

Laburbilduz, ‘Las mujeres de verdad tiene curvas’ pelikula bakarra da, patriarkal agindu sinbolikoetatik urruti dauden identifikazio aukera berriak eskaintzen dituena: bere pertsonai femeninoen protagonismoagatik, Anak irudikatzen duen heroiagatik, nola Doña Carmenen erretratu bikainagatik, ama autoritario hori; maskulinitateen irudikapenagatik; mendebaldeko edertasunaren kanonaren diktaduratik urruti dauden benetako gorputz horiek erakusteagatik; maitasun erromantikoaren eredu patriarkaletik urruti dagoen maitasun erlazio bat eraikitzeagatik eta sexualitate arduratsu eta aske bat agertzeagatik.