2

Ikustaldi geroko saioa

b. Askatasunerako gakoak hezkuntzatik

01. Irakurtzen ikastearen odisea: neskatikoen hezkuntza Afganistanen

“Eskolara Joan nahi dut”

Galderak eztabaidarako
  • Eskolara joatea, Baktahyren irrika eta pelikula izatearen arrazoia da. Zergatik da horren garrantzitsua protagonistaren hezkuntzarako sarbidea?
  • Zeintzuk dira eskolarako bidean aurkitzen dituen oztopoak?
  • Afganiar gizarteko zein arazo ikusten dituzu islaturik Bakhtayek aurkitzen dituen arazoetan?
Gakoak eztabaidarako

“Utz nazazue eskolara joaten istorio dibertigarriak ikastera!” pelikularen hasieratik Bakthayek daukan desioa da. Zuzendariak, bilbea, Bakhtayren eskolatzean kokatzeak, Afganistaneko hezkuntzako errealitatearen isla bat da. Protagonistak, eskolara joateko aurkitzen dituen oztopoak, herrialde honetako milaka mutiko eta neskatikoen berdinak dira. Gogoratu dezagun, 1996ko irailean, taliban erregimenak neskatikoentzako Kabuleko eskola guztiak itxi zituela. Neurri honek, 103.000 neskatiko eta 8.000 irakasleei eragin zien. Eskolaratze tasa %6,4ra arte erori ziren. Talibanen erorketa eta gero, afganiar gobernu berriarentzat eta nazioarteko laguntzarentzat, hezkuntza lehentasun batean bilakatu zen. “Eskolarako Itzulera” nazioarteko kanpaina, UNICEFek sustaturik eta hainbat nazioarteko erakundeez lagundurik, ia zazpi bider 2000 eta 2009 arteko matrikulazioak biderkatzea lortu zuen.

Hala ere, Intermon Oxfamek, bere 2011ko “Hay mucho en juego. La educación de las niñas en Afganistán”, txostenean emandako datuek, egiteko asko geratzen dela ezagutzera ematen du. Eskolaratze eskariaren igoera, eskaintza eta gaur egungo hezkuntza kalitatea baino askoz handiagoa da. Erakunde emaileen lehentasuna, segurtasuna eta matxinatuen aurkako borroka da, oinarrizko zerbitzu sozialen kaltetan. Gainera, zenbait eskualdetako segurtasun falta handituz joan da. Beraz, hezkuntza hondatu da: ia eskolen erdiak ez dauka beharrezko azpiegitura; txirotasuna, neskatikoak hezkuntzara heltzeko oztoporik handiena da eta emakume irakasle kopurua eta hezkuntza eskaintza urriak da.

Arazo eta eskasi hauei, beharrezkoa da beste batzuk gehitzea askoz konplexu eta oinarrizkoagoak. Badago biztanleriaren alde bat, antzinako kode tribaletan eta islameko muturreko interpretazioetan lagundurik, emakumeen eskubideen berdintasuna ukatzen duena. Pelikulan, errealitate hau ikusten dugu islaturik Bakhtayk, azkenean, neskatikoen eskolara iristerakoan: bere ikaskide propioek ere leku bat ukatzen diote.

Bakhtay: “Utz nazazu esertzen.”

Neskatikoa: “Zoaz, ez dago lekurik zuretza.”

Irakasleak ere Bakhtay baztertzen du eta neskatikoak ezpainak eta aurpegia margotzean haserretzen da:

Irakaslea: “Zoaz, zu ez zara gela honetakoa. Nork margotu dizue aurpegia? Garbi ezazue aurpegia. Garbi ezazue guztiak aurpegia”.

Oraindik diraute taliban erregimen urteen ondorioak jokaeretan, emakumeak, gizarte bizi orotik kanpo geratu zirenekoa. Gogoratu dezagun, Abbasek, Bakhtayren lagunak, atxikitzen eta taliban plantak egiten duten haurrekin izandako elkarrizketa adierazgarria:

Abbas: “J letra “Jakinminarena” da” .

Haurrak: “J letra “Jaungoikoarena” da”.

Abbas: “E letra “elikadurarena” da.

Haurrak: “E letra “ezena” da”.

Karzaiko gobernuak jendaurrean onartu du emakumeen hezkuntzarako eskubidea. Baina Afganistanen neskatikoak hezteagatik irakasleen erailketak bezalako jazoerak gertatzen diren bitartean, neskatiko eta emakumeen eskubideak zakurren putza izanen dira.

Bukatzeko, txostenak hezkuntzarako oinarrizko eskubidea bermatzeko beharrezko baldintzapen bat gomendatzen du:

  • Eskola (beraien kalitatea eta erabilerraztasuna) eta irakasleen kopurua areagotu, bereziki landatar eremutan.
  • Eskolatako segurtasuna hobetu, bereziki gatazka eremutan.
  • Eskoletako jazarpena eta kontu emateak hobetu, bertako eta zentral mailan.
  • Bertako esparruan irtenbideak bilatu eta familia eta komunitateak erabakien hartzean eta inplementazioan partaide egin.
  • Afganiar gobernu politikan genero ikuspegitik hezkuntzarako eskubidea bermatu.
  • Helduen prestakuntza sendotu, bereziki ama gazteentzat; neskatikoen hezkuntzarako sarbidea oposizioko talde armatuekiko akordio politikoetan txanpon truke bezala ez erabiltzeaz zaindu.

02. Helduen gerra, haurren jokoa

Galderak eztabaidarako
  • Abbas eta Bakhtay atxikitzen duten haurrek ze talde irudikatzen dute?
  • Zeintzuk dira afganiar gatazka armatuan mutiko eta neskatiko protagonisten mehatxuak?
Gakoak eztabaidarako

“Ez dut harrikatzearen jokora jolasteko intentziorik. Honako hau ez da joko bat. Zure hilobia zulatzen hari dira”. Bakhtay eta gerrara jokatzen duten haurren arteko elkarrizketak, Afganistaneko haurtzaroaren ahuleri egoera agertzen du. Afghan Rights Monitorren (ARM) arabera, 2011ko txostenean, gerragatik afganistanen egunero bi edo hiru haur hiltzen dira. Hildako zibiletatik hamarretik hiru adingabekoak dira. Beraietatik, %64 matxinatutako taldeen ekintzetan hil ziren, %17 nazioarteko soldaduen tiroengatik eta %4 afganiar segurtasun indarrei egokituriko ekintzagatik.

Afganistanen gurutzatzen diren gerra ezberdinak, mutiko eta neskatikoen bizi iraupenerako mehatxu garrantzitsuenetariko bat dira. Bost urte gutxiagoen heriotza-tasa handiena daukaten 10 herrialdetatik, zazpik gatazka armatu bat jasaten dute. UNICEFeren datuen arabera, 1990etik gatazka armatuekin erlazionaturik heriotza guztietatik, %90 zibilak izan dira, eta %80 emakume eta haurrei dagokie. Arma leherkorren erabilera, herrialde hauetan, haur hilkortasunaren arrazoi nagusietariko bat da. Afganistan, Irak, Sri Lanka, Somalia, Yemen, Israel eta Palestinako lurralde okupatuetan, arma leherkorren erabilpenak ondorio zorigaiztokoagoak dakartza heldugabeentzat. Eztandek eta munizioaren zatiketak, ondorio fisiko eta psikologiko kaltegarriak sortzen ditu. Haurren arriskua pertsona aurkako minen aurreko ondorioak, Otawako ituna edo 1997ko pertsona aurkako minen debekuari buruzko Hitzarmena eta bere erabileraren aurka gogotsu lan egiten duten erakundeen ekintzak eta gero, txikitu egin da. Hala ere, urtero, lur minek 8.000 eta 10.000 tarteko heldugabe hil edo anputatzen dituzte. Haurren heriotza, Afganiar lurraldean eztanda egin gabeko munizioarengatik hildakoen %50 suposatzen du.

Gainera, gatazka armatuek, osasun eta hezkuntza zerbitzuetara heltzea, nabarmenki murrizten dute, eta hau funtsezko eskubideen urrapen bat suposatzen du. soilik 2010ean, afganiar gatazkak, 400.000 haur baino gehiago utzi zituen eskola gabe eta 106 eskola zentro erasotuak izan ziren.

Arma arin eta tamaina txikikoen eskuragarritasun handiak, haurrak soldadu bezala erabiltzea erraztu du eta gatazka amaiera eta geroko bortxakeria maila areagotu da. Gizarte babesaren porrotak, neskatikoak nahi gabeko haurdunaldien esku eta haur guztiak bere familiatik bereizketara mehatxaturik uzten ditu; zurztasuna; sexualki kutsaturiko gaixotasunik harrapatzeko arrisku handiago; ezgaitasuna eta , epe luzera, ondorio psikosozial larriak. Haurrak, arma hauen erabilerak, gizartean eragiten dituen era askotako ondorio psikologiko, buru eta ekonomikoek eragindako aurkako inguru batean bizi dira.

Haurtzaro eta gatazka armatuei buruzko kontuen Nazio Batuen Idazkari Orokorraren Ordezkari Bereziak, Radhika Coomaraswamyk, Afganistanen bacha-baziren jardutea salatu du berriki. Hitzez-hitz, “haur-jokoa”, 9 urtetarainoko mutikoak, neskatikoak bezala jantziak dira eta prostituitzera bortxatuak dira. Gizon boteretsu asko, armadako eta poliziako buruzagiak bereziki, haur hauek, askotan uniformeekin, sexu asmoetarako lagun bezala mantentzen dituzte. Nahiz eta ohitura oso errotua izan, afganiar gizarteak bacha-baziren aurka ozen hitz egin du. Coomaraswamyk berak idazten du: “Oinezko afganiarrak, hitz egin dudan laikoak, gizarte zibilak, eta baita talibanak ere, jardute honen aurka daude. Erlijio liderrak izan dira zuzenean planteatu dutenak” (1)

Nazioarteko Erakundeek matxinaturiko taldeak ere salatu dituzte -Talibanak, Haggani sarea eta Islamiar Alderdia- haurrak bonbak ezkutatzeko eta, zenbait kasutan, terrorista suizidak bezala. (2)

Haur Soldaduen Erabilera Geldiarazteko Koalizioak (3) gerra zibileko azkeneko 20 urteetan, gerra-egile alde guztiek afganiar haur eta nerabeak erabili dituztela adierazten du. Beraien 2008ko txostenean azpimarratzen dute:

  • Errekruta berrien adina zehazteko egiaztapen prozedura desegokiek, seguruenik segurtasun indarretan barne soldadu adingabeak egotera eraman dute.
  • 18 urte gutxiagoko adingabeengana frontean borrokalari bezala eta beste zereginetarako jo da. Talde armatuek ere, janaria prestatu eta zamaketarien papera egitetik, mezuak eramatera edo zelatari edo espioi bezala jarduteraino doazen laguntza zeregin sailetarako erabili dituzte adingabeak.
  • Muturreko taldeek adingabeak eraso suizidak egiteko erabili dituzte.
  • 2008an zehar, nazioarteko Koalizioak, borrokalari taldeetan aurkitzen ziren adingabeak askatzeko eta beraien berrintegrazioan laguntzeko ekimenekin jarraitu du.

2011an, Afganistanek Nazio Batuekin bere polizi indarretan errekrutatzearekin bukatzeko, eta militar buruzagiek neskatikoak sexu esklabo bezala erabiltzearen jardutea debekatzeko hitzarmen formal bat sinatzea espero da.

03. Hil libre izatearren: beraien askatasunagatik afganiar emakumeen erresistentzia eta berreraikipena.

Galderak eztabaidarako
  • Neskatikoa izateagatik ze mugaketak jasaten ditu Bakhtayk?
  • Ze jarrera dauka beraien aurrean?
  • Zeintzuk dira Bakhtay eta mutiko taldeaz atxiloturiko neskatikoen jarrera arteko funtsezko ezberdintasunak?
  • Uste duzu Bakhtayen beste afganiar emakumeak islaturik daudela? Zeintzuk dira Bakhtayen ezaugarriak, gaur egungo beste afganiar emakumeen bizia irudikatzen dituztenak?
Gakoak eztabaidarako

Bakhtay: “Zergatik atxilotu zaituzte?”

Neskatikoa: “Nire begiengatik”

Bakhtay: “Ze gertatzen zaie zure begiei?”

Neskatikoa: “Mutikoek diote otso begiak dauzkatela”

Bakhtay: “Ze esan nahi du horrek?”

Neskatikoa: “Politak direla esan nahi du”

Mujeres afganas estudian en uno de los cursos apoyados por Naciones Unidas

Pie de foto: Afganiar emakumeak Nazio Batuak lagunduriko ikastaroetako batean ikasten dute. United Nation Photogatik.

Gure protagonista, Afganistaneko beste hainbat emakumeen antzera, jazarria da. Baina bere borondatea, bidegabekoa eta ankerra den herrialde batean, ezagutza eta autonomia lortzeko ekin beharreko bidea irudikatzen du. Bakhtayk, ezagutzen ez dugun afganiar emakume askoren ahaleginaren ikurtzat jarduten du. Jasotzen duten irainen aurrean, emakume askok, gizartean beraien aktibismoa eta baketuriko, libre, berdintasunezko eta emakumeentzako eskubideak ere dituen herrialde baten eraikitzeko beraien erabakia aldarrikatzen dute. Elkartasunean, politikan, landan, artean, komunikazioan ikusgai, ausartak eta kementsuak dira. Aipatzen ditugu eta beraiekin aurkitzeko ate bat irekitzen dugu.

Taliban erregimenean zehar ukatu zitzaizkien eskubideak babesteko prest daude. Estatu berriarekin, 2001eko urritik aurrera, emakumeek lan egin, hezkuntzara heldu eta bizi publikoan eta politika erakundeetan parte hartu dezakete. Hala eta guztiz ere, oraindik baztertuak jarraitzen dute eta makina bat irain jasaten dituzte.

Paxtunentzat, emakumea (zan), senarraren ondasuna da, praktikoki bere ezkontzan erosi duena eta bertan behera uzten du, etxean giltzaperaturik, ahazte eta tratu txar patu batera. Hala ere, “suizidioa eta kantan” Sayd Bahodin Majruh olerkariak jasotzen duen bezala, emakume baserritarrek landaysak (laburrak) errezitatzen eta kantatzen, aiene ahotsak eta, era berean, gizonen maitasun eta askatasun desioa. Landan ere, bere familien eragile ekonomikoan bilakatzen dira, beraien baztertzeko eginkizun soziala gainditzeko bide bat: Badajshaneko probintzian, iparrekialdean, Afghanaid GKEak proposatzen duen bezala, elikadura hobetzeko landa ekoizpen eta kontsumo egitasmotan sartzen dira.

Meena Keshwar Kamal, Afganistaneko Emakumeen Elkarte Iraultzaileen sortzailea (RAWA)

Pie de foto: Meena Keshwar Kamal, Afganistaneko Emakumeen Elkarte Iraultzaileen sortzailea (RAWA). Wikipediatik

2004 konstituzioko 22.artikuluak, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aintzakotzat hartzen du. Afganiar gobernuak ere, NBEko emakumeekin erlazionaturiko edozein motatako bereizketaren indargabetzerako hitzarmena (CEDAW) sinatu du. Emakumeen eskubideak, Ekintzarako Nazional Egitasmo batean aipatzen dira. Emakume Gaietarako Ministerioa sortu zen, Sarobi andereak zuzendurik. Emakume bat afganiar armadako jenerala da ere: Khatool Mohammadzai, 45 urtetakoa, garai bateko jauskaria.%30eko kuota batek 68 emakume diputatu izateko aukera ematen du, 2010eko hauteskundeak eta gero, nahiz eta 400 emakume hautagai soilik aurkeztu, guztien %16. Haietako bat, Rubina Jalali, Olinpiadetan, zapi batez estalirik 100 metroak korrika egin zituen atleta ohia. Kanpainan zehar, zenbait erasotuak izan ziren eta beste batzuk mehatxatuak, Shukira Barakzai eta Shinkai Karokhail bezala. 2007an, Malalai Joya diputatu gaztea, parlamentutik kanporatua izan zen, Ganberako kide asko, narkotrafikatzaile eta kriminaltzat salatu bait zituen. Gizaki eta emakume eskubideen bere erreklamazioengatik zenbait nazioarteko sariz nabarmendua, zenbait hilketa saiakera jasan ditu. Bere ahotsa foro askotan entzuten da. Tratu txarren biktima diren emakumeei laguntza eta harrera ematen dien bertako HAWCA GKErekin batera lan egin du.

Erakundeen aurrerapenak egiazkoak dira, baina politika alferkeriagatik, uste osoaren faltagatik eta erlijio eta tribu presiogatik hitz usteletan geratzen dira. Hortaz, emakume taldeek lege berriek ondorioak izan dezatela aldarrikatzea. Tribu ohituretan eta famili eta gizarte portaeretan emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko hezkuntza planak eskatzen dituzte.

Hala eta guztiz ere, Emakume Iraultzaileen Elkartea (RAWA) haratago doa. Gobernu eta politika elitearen ustelkeria gaitzesten du. Talibanak, tribu buruzagiak eta atzerriko tropak errefusatzen dituzte. RAWA, idei sozialista eta laikakoa, 1977tik erdi ezkutuko eskoletan eta emakumeentzako osasun zentrotan, hezkuntza eta gizarte ekintza lan bat burutzen du. Bere buruzagiak, Meena Keshwar Kamalek, Payam-e Zan (Emakumeen mezua) aldizkaria eta Watan eskolak sortu zituen. 1987ko ekainean, KGBko agenteengatik eta erlijio muturrekoengatik eraila izan zen. RAWAk, eskubideak, ekintza politiko sendo batez babestu behar direla aldarrikatzen du.

Bakearen alde

Bakhtay: “Ez dut gogoko gerrara jolastea”

Niño: “Terrorista bat zara! Ezin zara joan ez bazara hiltzen. Ea, hil zaitez!”

Bakhtay: “Ez dut gogoko gerrara jolastea”

Niño: “Bakhtay, hil zaitez, bestela, ez zara libre izanen!”

Etnia ezberdinetako emakume askok justizia eta Afganistaneko gerra ezberdinen biktimentzako ordainaeskatzen dute. Foundation of Solidarity for Justicek, Horia Mosadiq ikertzaileak koordinaturik, gerra kriminalek zigorgabetasunaz ez dezaten gozatu eta auzitegietan epaituak izatea aldarrikatzen dute.

Pie de foto: Fatana Ishaq Gailani ekintzaile feminista.

Fatana Ishaq Gailani ekintzaileak, muturrekoekin bakearen truke konstituzio berrikuntza kontserbadoreenak onartuz gero, bere eskubideak atzeratu daitezkeela azpimarratzen du. Izan ere, Bakerako Goi Kontseiluan 68 pertsona esertzen direla, beraietatik talibanak eta tributako gerra jaunak izandakoak, baina soilik bederatzi emakume kritikatzen du.

Emakumeen trebakuntza eta elkarbizitza eta bakearen balioen zabalkuntzaren bidez, Afganistan eta Pakistaneko 65 elkarte eta 3.000 emakume biltzen dituen Afghan Women’s Network (AWN) emakumeen elkarteen sarearen helburua, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren lorpena da. Hauteskundetan zehar, “bost milioien kanpaina” bota zuen, afganiar emakume zenbaki bera bozkatzera agertu zedin. Era berean, Women Skills Development Centre (AWSDC) afganiarrak, bakea, birgaitzea eta afganiar emakume eta haurren mesedetan garapena sustatzearen asmoa dauka. 2003 urtetik aurrera, lehendabiziko emakumeentzako harrera etxea zuzentzen du.

Emakume sortzaileak

Bakhtay: “Zu oso txikia zara. Zergatik atxilotu dizute?”

Neskatikoa: “Ezpainetakoagatik”

Bakhtay: “Ezpainetakoa gogoko duzu?”

Neskatikoa: “Bai”

Bakhtay: “Ezpainak eta masailak margotu behar dizkizut. Polita jarri behar dizut. Orain polita zaude”.

El Bagh-e Zenana (emakumeen lorategia, XX. mendearen hasieran Habibullah erregeak bere emazteentzat sortua) emakumeak bakarrik edo bere lagunekin paseatu, hitz egin, jan, jolastu… ahal dezaten irekirik jarraitzen du. Baina emakumeen presentziak, barruti itxiak gainezkatzen ditu. Milako erdi hurbil gizaki eta emakumeen eskubideen ekintzaile, ikasle gazte, emakume parlamentaria eta emakume independenteek afganiar hiriburuaren karriketan barna ibili ziren 2009ko apirilak 15ean xiitar Estatutu Pertsonalaren Legearen aurka.

Era berean, antzerkia eta zinema afganiar emakumeak adierazten diren bitarteko artistikoak dira. Emakume zuzendariak, antzezleak eta erakundeak, erbestean edo barrualdean, afganiar gizarteari buruzko ikuspuntu kritiko eta konstruktibo bat proposatzen dute. Yaganak, trauma psikologikoak arintzeko, Giza Eskubideentzat eta Demokraziarako Afganiar Erakundeak (AHRDO) sustaturiko Qanoon Guzari antzerki proiektua dinamizatzen du. Beraiek, beharturiko ezkontza, etxeko bortizkeria, langabezia, dibortzioa eta baad (liskarrak konpontzearren neskatikoen ematea) bezalako ohiturei buruzko lan txikiak antzezten dituzte.

Farida Anwari, Parwin Pazjok, talibanen aurreko lehendabiziko zinemagileen artean daude. Gero, lan baldintza zailetan, Shakiba Adi eta Halima Hosseini, Roya Sadat (Se noqta, 2004), Alka Sadat (Aklam Minamad, Bizi bat balio erdira, 2008) eta Diana Saqeb (25 darsad, ehuneko 25, 2007).

Afganiar emakumeak Zakia Zaki kazetariaren heriotzagatik negarka daude

Pie de foto: Afganiar emakumeak Zakia Zaki kazetariaren heriotzagatik negarka daude.

Emakumeak oso langileak dira komunikabideetan. Afganistaneko erronkarik nagusienetariko bat, gizarteak beraien balioa aintzakotzat hartu dezan da. Familia eta gizarte murrizketak eta segurtasun falta, ikaragarrizko oztopoak dira. Iritzi libreak hildakoak ekarri ditu: Zakia Zakirena, “Bakearen ahotsa” irratiaren zuzendaria, 2007ko ekainean. Hala ere, emakume kazetarien sustapena geldiezina da: hamar irrati-instalazio sortu dira, batez ere herrialdearen erdigunean, Bamiyan eta Heraten.

Humaira Habib, Herateko Radio Shar irratiko zuzendaria, Afganistanen 300emakume kazetari lan egiten dutela kontatzen du, oraindik kopuru minimoa, baina adierazpen-askatasun borondatearen adierzagarri.

Dear Zari (Zari maitea) Zarghuna Kargar da. 2005 eta 2010 artean, BBCko munduko zerbitzuko ‘Afghan Woman’s Hour’ (Afganiar Emakumearen Ordua) programa zuzendu eta ekoiztu zuen. Afganiar emakume askoren babeslekua eta bizi istorioen bidez, neskatiko emazteen salmenta edo trukea; bortxakeria; ohorea; birjintasuna; bortizkeria eta emakume askok, gizonezko seme bat izateko jasaten duten presioa bezalako gaiei buruz jardun zen. Era berean, adierazgarria den datu bat: 2011ko otsailean, 2002an, ‘Afghanistan Libre’ eta frantziar aldizkari ‘Elleren’ laguntzaz sorturiko Roz emakume hilabetekariak, 100 zenbaki bete ditu. Fawzia Fakrimek, Herateko Emakume Kazetarien Zentroaren sortzaileak, Afganistan buruzko egia kontatzeko, nazioarteko mintzalditan, hitz ematea derrigorrezkoa dela gogorazten du.