1

Ikustaldi aurreko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Zinegile familia baten konpromiso etikoa

Makhmalbaf familia osorik

Pie de foto: Makhmalbaf familia osorik. Makhmalbaf Film House.

Makhmalbaf abizenak ez du soilik iraniar zinegile famili leinu bat irudikatzen, baizik benetako enpresa bat, Makhmalbaf Film House, eskola eta zine ekoizpen-etxe artean.

Lluís Bonet Mojicak (1) azpimarratzen duen bezala “erlijio intolerantziaren ondorio hondatzaile, emakumearen mesprezua eta gerraren ankerkeria buruzko zenbait pelikula kontakizun izugarri eta bikainak abizen berdina agertzen dute: Makhmalbaf”.

Mohsen Makhmalbaf (Teherán, 1957), aita, ‘Un momento de la inocencia’ (1995) eta ‘Kandahar’ (2001) bezalako lan esanguratsu eta txalotuak zuzendu ditu. Bere alaba zaharrenak, Samirak, 1998an ‘La manzanarekin’ debuta egin zuen eta bi urte geroago ‘La pizarrarekin’ nazioarte mailan ospetsu egin zen. Gero, bere alaba txikia, Hana, ‘Joy of Madness’ dokumentalarekin debuta egin zuen. Marziyeh Meshkinik, emazte eta amak, ‘El día que me convertí en una mujer’ eta ‘Perros callejeros’ zuzendu ditu. Maysam, seme txikia, argazki-zuzendaria, editorea, dokumentalista eta ekoizlea da.

Disidentea eta erreboltaria den iraniar familia honentzat, filmatzea, erantzukizun etiko bat da. Horrela adierazten du Mohsen berak: “Niretzat, artea ez da soilik artea. Zinemaren bidez mundua aldatu nahi duen zuzendari bat naiz. Pelikulek, ikusleei munduan ezagunak ez diren txokoak agertu diezaiekete, eta ekintzara bultzatu gainera” (2).

14 luzemetrai, hiru laburmetrai, 28 liburu eta zinemari buruzko 22 argitalpen gehiagorekin, Mohsen azken urteetako iraniar zine zuzendari gogotsuena izan da. Honela kontatzen du berak: “Nire burua ideiaz beterik zegoen, eta nire bihotza sorreraren zirraraz puzturik (...) zinemako artearen irakaskuntzan lau urte pasa nituen. Pelikulak sortu beharrean, zinegileak sortu behar nituela erabaki nuen. Momentu horretatik beretik Makhmalbaf Film Housea, martxan jarri zuen, Samira bere alaba zaharrenaren eskola “porrotak” eraginik gainera. “Eskola gorroto zuen, zeren eskolak soilik erantzunak, erantzunak, erantzunak emateko ahaleginak egiten zituen eta ez zidan saiakuntzak edo galderak egiten edo beste modu batera begiratzen uzten" dio Samirak. Moshenek iraniar Kultura Ministeritzari laguntza eskatu zion 100 zinema ikasle trebatzeko, baina bere eskaria ukatua izan zen. “Herrialdeak ni bezalako zinegile arriskutsu batekin aski zuen”. Azkenik, eskolak 8 familiartekoz (bere emaztea Marziyeh, bere alabak eta semea) eta lagunaz osaturiko ikasleaz hasi zen. Famili klaneko pelikulak eskolako proiektuetako emaitza dira, Makhmalbaf Film House gerizpean ekoiztuak.

Pie de foto: Mohsen Makhmalbaf zinegile iraniarra kamara atzekaldean. Makhmalbaf Film House.

Mohsen Makhmalbaf zinegile iraniarra kamara atzekaldean

Mahmud Ahmadineyad 2005ean Iraneko lehendakari bezala aukeraketa eta gero familia erbesteratu zen. Frantzia, Afganistan, India eta Tayikistan izan dira beraien bizileku herrialdeak. 2002tik Mohsen Makhmalbaf eta bere familiaren Afganistaneko konpromisoa oinarrizkoa izan da: han bizi izan dira tarteka; zenbait pelikula filmatu dituzte eta zenbait gizaldeko proiektu sustatu dituzte. Herrialde honi buruzko beraien pelikulen diru sarrerek 80 ekimen baino gehiago finantzatzera lagun dute, beraien artean Herat hiriko neskatikoendako bi eskola.

Mohsen Makhmalbafek askotan bere pelikulekin errealitatea “ukitzeaz” hitz egiten du. Badira bi zinegile mota, bere zinema munduari erakutsi nahi dutenak, eta bere zinemaz mundua aldatu nahi dutenak. Daukan asmo pertsonal eta politikoaz, Makhmalbaf familiaren filmografiak, poesiaren bidez salaketa irudikatzen du eta ez bakarrik ikusle bezala, baizik ekintzaile eta erresistentziako kide diren hurbilen dagoen errealitatearekin bere konpromiso etikoa islatzen du.

02. Hanna Makhmalbafen zuzendaritza

Hana Makhmalbaf iraniar zinemagilea

Pie de foto: Hana Makhmalbaf iraniar zinemagilea. Makhmalbaf Film House.

Hanna Makhmalbaf Makhmalbaf familiako alaba txikiena da. 1988an Iranen jaiotakoa, oso gaztetik zuzendaritza zinematografiagatik interesatu zen. Bere lanetan herrialde islamiarren errealitatea agertu nahi zuen. 8 urtez Makhmalbaf Zinema Eskolan Zinema ikasi zuen eta 16 urterekin graduatu zen. Hala eta guztiz ere, 8 urteekin Locarnoko zinemaldian emandako bere lehendabiziko laburmetraia zuzendu zuen. 2003an, Hanak bere lehendabiziko luzemetraia filmatu zuen, ‘Joy of Madness’, bere ahizpa Samirak zuzendutako ‘A las cinco de la tarderen’ filmazioari buruzko dokumentala.

17 urterekin bere fikziozko lehendabiziko luzemetraia filmatu zuen, bere aita eta gidoia egindako amaren halako babesa hautematen den ‘Buda explotó por vergüenza’.

Hanak, haurrak erabiltzen ditu antzezle bezala -jolasean bazeunden bezala zuzentzen zituenak- alegia moduan dokumental faltsuaren mintzaira eta narrazio naturaltasuna elkartzeko asmoarekin, modu honetan, Afganistaneko bizitza irudikatu dezake, zeineko gizartean, haurtzaroa gerrara jolasten du eta ikusi duten bortizkeria erreproduzitzen du. Hana Makhmalbaf azpimarratzen du: “Afganistan herrialde bitxia da. 25 urtetan zenbait agintari izan ditu: komunistak eta beraien sobietar aliatuak; AL Qaeda; talibanak eta mendebaldarrak. Buruzagi bakoitza Afganistan suntsitzen lagundu du, herrialdea aurkakoaren nagusigotik libratzeko helburuarekin. Hondamendiak ez dira soilik hiri eta etxeetara mugatu. Haurrak egurrezko armekin tiro jotzera, neskatikoak harrikatzera eta minak jartzera jolasten dute… urteetako bortizkeriaren ondorioak islatu nahi izan nituen Afganistaneko gaur egungo irudi batekin, helduak konturatu daitezen nola beraien portaerak nola eragiten duen belaunaldi gazteagoetan. Haurrak, etorkizuneko helduak dira. Bortizkeriara ohituz gero, munduaren etorkizuna arrisku larria biziko du”.

‘Buda explotó por vergüenza’ eta gero, Hana bere jatorrizko Iranera bueltatu zen. 2009ko hauteskunde aurreko eta geroko mobilizazioetako bere esperientzia eta gero, ‘Los días verdes’ (‘Green Days’, 2009) dokumentala sortu zen, 2011ko Beiruteko Nazioarteko Zinemaldian zentsuratua.

03. Pertsonaiak

Bakhtay
Bakhtayk istorioak irakurtzen ikasi nahi du

Pie de foto: Bakhtayk istorioak irakurtzen ikasi nahi du.

Bamiyanen, 2001ean talibanek suntsitutako Budaren estatuen hondarren ondoan bizi den sei urtetako afganiar neskatiko hazara bat da. Bakhtayk desio bat dauka: berari norbaitek kontatu beharrean istorioak irakurtzen ikastea. Non irakasten dute ipuinak irakurtzen? Eskolan. Bere barride Abbasek beroturik, probaz, oztopoz eta etsaiez beteriko iniziazioko bidai bat hasiko du gatazka dagoen eszenatoki batean zehar. “Heroiaren” ohiko eskemaren arabera planteaturiko pertsonai bat izan arren, zinemagile iraniarrak proposaturiko bukaerak arketipo honetatik urruntzen gaitu paregabezko haur anti-heroi bat eskaintzeko.

Bakhtay, gainontzeko castingo kideak bezala inoiz antzeztu ez zuen Nikbakht Noruz neskatikoaz antzezturik dago. Hana Makhmalbafek inork filmatu ez zituen Bamiyaneko milaka haur ikusi zituen. “Haurrak zuzentzea zaila izan zen, baina kontentagarria. Ez zeuden ez zinemarekin ez telebistarekin ohiturik. Beraz, filmaldi guztia joko bat bezala planteatu zen”. Dudarik gabe, zuzendariak adierazten duen jolas alderdi hau, neskatiko baten tolesgabetasun eta freskotasuna galtzen ez duen Bakhtay bezalako pertsonaiak egiazkoak egiten ditu. “Ez nuen aurkitu beste neskatikorik horrenbeste indarrarekin; bere aurpegia eta bere tolesgabetasuna beste gainontzekoengatik ezberdina zen. Berarekin filmatzea bat-batekotasun, irudimen eta pazientzia ariketa handi bat izan zen. Bera benetan, pelikulan agertzen den bezalakoa da, izaera eta nortasun asko dauka”.

Abbas
Abbas, el gran aliado de Bakhtay en su viaje, también sufrirá en el camino

Bakhtayri eskolarako bidea ekitera bultzatzen duen haur barridea da. Abbasek badaki irakurtzen eta idazten eskolara joan bai daiteke. Bakhtayk horrenbeste amesten dituen istorio guzti horiek ikastera. Abbas izanen da bere aliaturik handiena bideko oztopoen aurrean: lokatzara botatzen, mehatxatzen eta “benetako afganiar alfabetoa” ikastera behartzen dioten zenbait haur talde oldartzaileak. Pelikulan zehar pertsonai hau eraikitzen den metafora ezberdinak aurkitu beharko ditugu.

Bideko haur oldartzaileak
Bahitzera, harrikatzera eta fusilatzera jolasten duten haurrak

Beraien eskolarako odisea partikularrean, Bakhtay eta Abbas modu berezi xamarrean jolasten duten haur talde batekin aurkitzen dira: bahitzera, harrikatzera, fusilatzera...Haur hauek inguratzen dien bortizkeria errepikatzen dute jolas bat balitz bezala: kartoizko poltsak burkak balira bezala: egurrezko makilak fusilen moduan eta ehiza-hegazkin bezala paperezko hegazkinak. Pertsonai hauen bidez Hana Makhmalbafek Afganistaneko etorkizunaz hausnartzen du: gaur egungo haurrak, bihar helduak, gorrotoan eta suntsipenean entrenaturik daude dagoeneko eta bortizkeria onartzen dute bizi lege eta argudio erabakigarri bezala (3).

Neskatiko gatibuak
Bahituriko neskatiko taldea

Haur oldartzaile taldeagatik bahituriko neskatikoak dira. Buruan paperezko poltsa batez jantzirik daude. Ez dira ausartzen laguntza eske irtetera, ezta beraien artean hitz egitera. Beldurturik, laster beraien egoera onartzen dute: neskatiko talde honen aurrean ere jarkiko da Bakhtay. Ez du ulertzen zergatik ez diren batzen eta laguntza eske irteten.

Aita eta amak

Pertsonai hauei buruz ezer gutxi dakigu, eta hau ez da ustekabekoa pelikulan. Beraien faltak honakoa galdetzera eramaten gaitu: zein izanen da beraien erantzuna, alabak egindakoaz jabetzerakoan? Non egon daitezke Abasen gurasoak? Gerraren biktima izan dira?

Irakaslea

Neskatikoz betetako gela batean alfabetoa ikasi dezaten saiatzen da. Ikasle gehiegi, leku gutxi, material eskasa, maila ezberdinak eta ikasteko denbora arriskuan jartzen duen ezpainetakoa. Irakaslearen irudia askotan irudikatua izan da Makhmalbaf familiagatik (‘El alfabeto afgano’, ‘La pizarra’, ‘A las cinco de la tarde’...) konpromiso eta haurtzaroaren eskubideen borrokaren benetako istorioak bezala.

Notas a pie de página: