Pelikula State of Violence Khalo Matabanerena

Data Asteartea Maiatzak 3, 19:45etan
Lekua Golem Baiona Zinemak (Europa Plaza z/g - Iruña)
Prezio Beheratutado prezioa: 5,50€ | Sarrerak leihatilan

Zuzendaria

Pelikulari buruz

Senar-emazte batzuk bere etxean erasoak dira, Johannesburgon (Hegoafrika) besta bat eta gero. Emaztea erailtzen dute eta bere senarra, arrakastako enpresari bat, mendekatzea erabakitzen du. Errudunaren bilaketa hasten du, baina bere iragana -alaber bortitza- bere bizian berragertzen da. Bere ideia eta familiaren artean aukeratu behar duen gizon bati buruzko istorioa da, indarkeriaz markatutako herrialde batetan. Zuzendariak adierazten du bere pelikula -kementsua, zuzena- biolentziaren izaeraz eta apartheiden kontrako borrokaren talka psikologikoari buruzko hausnarketa bat dela. Berresten du bere gaiak eta lana “politikoak” direla. Gehitzen du bere herrialdeko agintariek txirotasunaren kontrako borroka galdu dutela beraien arduragabetasunarengatik.

Gehiago jakiteko

[Afrikan gatazkak]

Zuzendariaren biografia

Ga Mphahlelen (Limpopo, Hegoafrika) 1974ean sortua, zenbait pelikula dokumental zuzendu ditu, beraien artean Story of a beautiful country (2004) eta Conversations on a sunday afternoon (1996). Baita zinema eta politikari buruz idazten du. Bere herrialdeko etorkizun handiko zuzendarietako bat da. Inoiz baino gehiago hegoafrikarra sentitzen da eta han bizi nahi du, “gaur egungo munduaren laburpen bat bere biolentzia, banaketarekin, baina baita bere pazientzia eta barkatzeko gaitasunarekin”.

Parte hartzen du

Mbuyi Kabunda. Kongoko Errepublika Demokratikoan sortua, Politika Zientziatan doktorea da eta Basileako Unibertsitateko afrikar politikako irakaslea. Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuko kidea eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko eta Afrikar Ikasketa programaren ohorezko irakaslea.