Pelikula Sólo sueños (Bass Ahlaam) Amal Ramsisena

Data Ostirala Maiatzak 6, 19:45etan
Lekua Golem Baiona Zinemak (Europa Plaza z/g - Iruña)
Prezio Beheratutado prezioa: 5,50€ | Sarrerak leihatilan

Pelikulari buruz

Egiptoar emakumeek protagonismo nabarmena erdietsi dute arabiar herrialde honetan burutzen diren protestatan. Beraien familiekin, lagunekin edo bakarrik Tahrireko plazara hurbildu dira izandako bigarren mailako paperarekin hausteko. Gailentzen diren ahotsen artean Amal Ramsis zinemagilearena aurkitzen da.

Egipton,emakume gehienak oraindik ohitura sozialen menpean daude zeintzuk exijitu eta iposatzen dutenak, erlijio edo moralaren izenean, emakumearen gutxiagotasuna familiaren barruan edo etxe-eremu honetatik kanpo eguneroko ekintzetan. Beraien ametsen bitartez, bost emakume egiptoarren ezkutuko bizia, adin eta gizarte maila desberdinekoak, ikusten ditugu. Es da arabiar menperatutako emakume baten irudia, ez daukana indarrik, ezta bere egoera aldatzeko nahiarik.

Eremu artistiko, politiko eta sozialatik konprometitua, Amal Ramsisek kontaera kementsu eta adimentsua eskaintzen digu, unibertso fememninoaren konplexutasuna ulertzen saiatzeko arraila bat erekitzen digu.

Zinemagileak, baita– gazteleraz – bere herrialdeko mobilizazio sozialak eta, bereziki, arabiar emakumeen errealitatea eta beraien itxaropena eta aldaketa hauen parte-hartzea azalduko du.

Gehiago jakiteko

[Emakumeak arabiar mugimenduetan]

Zuzendariaren biografia

Kairo, Egipton, sortu zen 1972an. Arabiar Kausaren Elkartasun Batzordearen web orrialdean zutabegilea da. Egiptoar Zinemagileen Elkartearentzat dokumentalak zuzentzeko bere heziketa zineman Bideo Zuzendaritza eta Argazkigintzarekin hasi zituen. 2002 urtean espainiar Atzerriko Ministeriotik beka jaso zuen Madrileko “Séptima Ars” Zinema eta Telebistako Zinematografia Zuzendaritzako Eskolarako. Ramsisek Zinemagileen artean proiektua martxan jarri du, “emakume zinemagileei beraien ahots propioa emateko esparru bat sortu nahi duen Arabiar eta Iberoamerikar karabana bat”. Aurki Prohibido bere dokumental berria estreinatuko du.

Parte hartzen du

Amal Ramsis, pelikularen zuzendaria.