XIV Zinema-Erakusketa

XIV Muestra de Cine y DDHH

Munduari soako bat eginez gero, liskarrez, bortizkeriaz, arazoz eta zalantzaz beteriko eremu handi bat ikusiko dugu. Giza eskubideen urraketa eguneroko ogia da. Hala ere, inoiz baino gehiago dira eskubide horien alde diharduten gizaki eta erakundeak.

Zinema ez da bakarrik aisialdirako tresna bikain bat. Giza eskubideekiko konpromisoa nabarmentzen duten gertaera, harreman, pentsamendu eta egoerak adierazten ditu maiz baliabide artistiko horrek, eskubide guztiekin konpromisoa hartu duten eduki, irudi eta eleak proposatzen dituzten zinemagileek idatzi, zuzen- du, antzeztu eta ekoitziriko zinemak bereziki. Afrikan, Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Ekialde Urrunean sortzen ari diren zinemak -beste herrialde batzuk, gertuago daudenak ahantzi gabe- bestelako kulturak nabarmenarazteko eta elkar ezagutzeko aukerak eman ditzake, beharrezkoak baitira mundu oro- kortu honetan.

Pelikulak

Lehiaketan saritutako film laburrak

Emakumeen eta/edo giza eskubideen kontrako indarkeria

Goizean, hezkuntza-saioak

Bereziak irakaskuntza ertainarentzat