Pelikula Los colores de la montaña Carlos César Arbeláezena

Data Asteazkena Maiatzak 4, 19:45etan
Lekua Golem Baiona Zinemak (Europa Plaza z/g - Iruña)
Prezio Beheratutado prezioa: 5,50€ | Sarrerak leihatilan

Aurrerakina

Pelikulari buruz

Manuel, bederatzi urtetako mutiko bat, eta bere lagunak pilota batekin jostatzen dute. Baloia hurbileko bidexka batean “La Pradera” lehergai landa batean bukatzen du. Julian eta Poca Luzekin batera erreskate abentura arriskutsu bat hasten dute. Kolonbiako gatazka armatuaren errealitate gogorra egunak joan egunak etorri jarraitzen du bere eskualdean, heriotza eta derrigorrezko desplazamenduekin. Mutikoen eta neskatikoaren begirada poetiko eta sineskorra kontrajartzen da, ez ironiarik gabe, helduen ekintza zentzugabe eta krudelekin. Bere jostatzeko ilusioak nagusituko zaio beraien eskualdean bizi duten istiluen esparruari? Pelikula bat sentikorra, benetakoa eta hunkigarria, samurtasun, humore eta drama apur batekin, zeinak pentsatu eta zirrara eragingo diguna.

Gehiago jakiteko

Bideoa: Errealitatezko minutua

Ikusi bideoa Vimeon

Palmaresa

Donostiako 2010 Zinemaldiaren Kutxa-Zuzendari Berriak saria. Toulousen Zinema Eraikuntzan 17 Saria. Friburgoko Zinema Jaialdiaren Publiko eta Signis sariak. Marseillako Hegoamerikar Zinema Topaketan gizonezko aktore onenaren saria.

[Haurtzaroa eta Giza Eskubideak]

Zuzendariaren biografia

(Antioquia, Kolonbia, 1967) Antioquiako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateagatik lizentziatua, EICTV eta ENERCen gidoia, drama eta zinemaren historia ikasi du. Zenbait luzemetrai eta laburmetrai baten gidoilaria, La Edad del Hielo (1999) eta La serenata (2007), eta Negro profundo: historias de mineros, Cómo llegar al cielo eta El cine en casa (1999) dokumentalak eta telebistarako dokumental ugari idatzi eta zuzendu ditu. Los colores de la montaña, fikzioko bere lehenengo luzemetraia da, arrakasta handia lortu duena. Zuzendariak dioen bezala: “Kasik irudi bat bezala has izen – landako mutiko bat mendiaren atzealdean zegoena jakin nahi zuena – baina istorioaren kutsu ia dokumentalagatik, gaur egungo Kolonbiaren errealitate zaila istorioaren parte egin zen”.

Parte hartzen du

Carlos César Arbeláez, pelikularen zuzendaria.