Película La hija de un ladrón Belén Funes

Fecha Azaroaren 14an, osteguna (20:00etan)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Pamplona)
Precio Prezioa: 5,00€

Trailerra

Sinopsia

Sara bakarrik egon da bizitza osoan. 22 urte ditu eta haurtxo bat, eta bere nahia familia normal bat osatzea da, anaia txikiarekin eta bere semetxoaren aitarekin. Sararen aitak, Manuelek, urte mordo batean urrun egon eta gero eta kartzelatik atera ondoren, beren bizitzetan berriro agertzea erabakiko du. Sarak badaki, ordea, aita dela oztopo nagusia bere planetan.

Gonbidatua

Belén Funes filmaren zuzendaria.

[Gurasoen eskubideak, familia]

Sariak

Greta Fernández, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra.

Zuzendaria

Belén Funes (Bartzelona, Espainia. 1984) Kataluniako Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Goi Mailako Eskolan eta San Antonio de los Bañosko Zinema Eskolan aritu zen ikasten, eta zinemaren industrian zuzendaritzako laguntzaile moduan hasi zen lanean eta castingeko sailean ekoizpen desberdinetan. Aldi berean, script lanak egiten ere hasi zen. Isabel Coixetek ekoitzi zuen bere lehen film labur profesionala, Sara a la fuga (2015), eta Malagako Jaialdian Film Labur Onenaren eta Zuzendaritza Onenaren sariak jaso zituen eta Goya sarietarako izendatu zuten. Bigarren film laburra, La inútil (2017), Valladolideko SEMINCIn hautatu zuten eta Gaudí sarietarako film labur onenen artean hautatu zuten. La hija de un ladrón, Sara a la fuga film laburreko istorioan eta pertsonaian ideia hartuta, bere lehen film luzea da.