Película Jupiter's Moon Kornél Mundruczó

Fecha Aza. 14a, Asteartea (20:00)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)
Prezioa Prezioa: 4,50€

Trailerra

Sinopsia

Muga legez kanpo gurutzatzen ahalegintzen ari zela, tiro egin diote etorkin gazte bati. Harri eta zur, Aryan konturatu da zauriaren ondorioz lebitatzeko ahalmena duela orain. Iheslarientzako esparru batean giltzaperatuko dute, baina ihes egingo du handik Stern doktorearen laguntzaz, zeina gaztearen sekretu aparta ustiatzeko proiektua lantzeko asmotan baitabil.

Aryanen dohain sinestezinaz liluraturik, mirariak erosteko aukera ematen duen mundu baten aldeko apustu sendoa egingo du Stern doktoreak. Kornél Mundruczó zuzendariak Cannesko zinema-jaialdian aurkeztu zuen thriller hau, non naturaz gaindikoa eta gaur egungo tragedia handietako bat nahasten diren.

Gonbidatuak

Idoia Oneca –koordinatzaile–, Sofía Zamalloa –abokatu– eta Beatriz Ortega –inklusio-prozesuen arduradun– ari dira lanean 2017ko urtarriletik asilo eskatzen duten pertsonak hartzeko programan, CEAR Navarra-n (Iheslariari laguntzeko Espainiako batzordea). CEAR 1979tik ari da lanean estatu mailan.

[IHESLARIAK]

Sariak

Film onenaren saria Sitgesko Jaialdiko sail ofizialean (2017).

Kornél Mundruczó

Interpretazioa eta zuzendaritza ikasi zuen Budapesten. Zenbait film labur zuzendu eta gero, ibilbide distiratsu bati ekin zion Pleasant Days (02) film luzearekin. Hark egindako filmen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Delta (08), Tender Son: The Frankenstein Project (10) eta White God (14). Zinemagile egindako bidean, salaketa soziala eta entretenimendu ikusgarria bateratzeko anbizio zinematigrafikoa du ezaugarri aipagarriena.