Película Film Laburren I. - Emakumeen eta/edo giza eskubideen kontrako indarkeria

Fecha Aza, 15a, Osteguna (17:30)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)

IPES Fundazioak antolatutako Film Laburren Lehiaketaren I. Edizioa. Emakumeen eta/edo giza eskubideen kontrako indarkeria. Lehiaketan saritutako film laburrak.

Nafarroako ikasleen
film laburraren saria

Valentina y Valentín (11’)

Tuterako Grupo de Autogestión de Anfas taldearena.

Sinopsia: Valentina eta Valentínen istorioak indarkeria matxista detektatzeko balio du. Hain zuzen, film laburrean erakusten da nola harremanak generoko indarkeriarantz egin dezakeen aurrera edo nola Valentinak bere eskubideak bete ditzakeen.

Nafarroako irakasleen film laburraren saria

Ser o no ser (13’)

Ilundain Haritz Berri Fundazioko irakasleena

Sinopsia: Film laburraren bidez, eta bereziki ikasleek zaharren egoitza batean izan duten esperientziaren bidez, neska eta mutilen arteko berdintasunezko harremanak sustatu nahi izan dira, maskulinitate eredu berriak eraikitzeari helduta, zaharrak zaintzea eredu hegemonikoa aldarazteko elementu edo elementu eraldatzaile gisa erabilita. Harreman osasungarriak bultzatzearen aldeko apustua erakutsi nahi du film laburrak, indarkeriazko jokaerarik izango ez dutenak eta erlazio orekatuak eta pozgarriak eraikitzea ekarriko dutenak.

Gizarte-erakundeen film laburraren saria

#Hartasde (1’)

Nafarroako Desgaitasun Fisiko eta Organikoaren Elkarteen Federazioaren (COCEMFE) Ahalduntze eta Enplegurako Aktibatze Programako Emakumeen Taldearena.

Sinopsia: Berdintasunaren aldeko Nafarroako Desgaitasun Sarearen #Hartasde kanpainaren sustapena egiteko iragarkia. Eta zu zertaz zaude nazkatuta?

Nafarroako sortzaileen film laburraren saria

016 (4’)

Javier García, Anabel Riquelme eta Jesús Luis Jiménezena.

Sinopsia: Senar-emazteen arazo baten kontsulta egiteko joango da bikote bat medikuarengana, baina laster geldituko da agerian arazoak askoz ere larriagoak direla.

Ohorezko aipamenak

Nidos Desnudos (15’)

Juan Luis Napal Villanueva eta Virginia Senosiáin Sánchezena.

Sinopsia: Virginia Senosiáin eta Juan Luis Napalek egindako dokumentala da, eta gizartearen izurri honen errealitate tristea ezagutarazteko helburua du. Fikzioaren, errealitatearen, eta kaleko jendearen, pertsona ezagunen eta tratu txarrak jasandako emakumeen… iritzien eta iruzkinen nahasketa da. Nahiz eta gizartearen gehiengoa indarkeria matxistaren aurka egon, egunero pairatzen jarraitzen dugula erakustea da asmoa.

Última llamada (3’)

Jesús Carabiasena.

Sinopsia: Rodrigo, itxura batean apartekoa den exekutiboa, gosaria prestatzen ari da amaginarrebaren deia jasotzen duenean. Harekin oso adeitsua izango da, baina telefonoa esekitzean dena aldatuko da. Ezer ez da zirudien modukoa.

Frío: Somos Inuit? (7’)

Rubén Pomborena.

Sinopsia: Mediterraneo itsasoa. Alabak gara. Isildu egiten gara, baina begiratu egiten dugu. Estatistikak baino ez gara. Gure amei itsasoan hiltzen uzten diegu eta inori ez zaio axola. Kopuruak baino ez gara. Bat, bi, hiru… bazterketa. Igo eta jaitsi egiten gara. Azkengabe tragikoa. Hotza, izozteko modukoa, itoa, arnasa estutua… Inuit?