Película Fortuna Germinal Roaux

Fecha Aza. 11a, Astelehena a las 20:00
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Pamplona)
Precio Precio: 5,00€ | Entradas en taquilla

Trailer

Sobre la película

Fortuna Etiopiako neska bat da, 14 urtekoa, Lampedusara iritsi zenetik familiaren berririk izan ez duena. Beste errefuxiatu batzuekin batera, Suitzako Alpeetan dagoen monasterio batean babes hartu beharko du neguan. Agintarien erantzun baten zain dagoen bitartean, Kabir ezagutuko du, beste errefuxiatu bat, eta hartaz maiteminduko da. Harreman zaila izango dute, ezkutukoa, Kabir desagertuko den arte.

Interviene

Eider Jaime Ariztegui. Gizarte-langilea eta gizarte-integratzailea da, eta unibertsitate-masterra du esku-hartze sozialean banakoekin, familiekin eta taldeekin (NUP).

Migrazioan eta esku-hartze sozialean aditu-titulua du (NUP), eta Nafarroako Arreta Sozialeko Etika Batzordeko kidea da (CEASNA). Ibilbide luzea du esku-hartze sozialean egoera ahulean dauden nerabeekin eta gazteekin, eta prebentzioaren arloan esku-hartzean familiekin.

Egun, ZAKAN UTE ordezkatzen du, gizarte-ekimeneko hiru kooperatibak eratua (Agintzari, Zabalduz eta Kamira). Zehazki, Nafarroan lan egiten du arreta ematen bakarrik dauden haur eta nerabe migratzaileei.

[Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak]

Premios

Kristalezko Hartza film onenari Berlinaleren 68. edizioan (2018), Nazioarteko Epaimahaiaren Sari Handia Berlinaleren 68. edizioan (2018) eta Film Onenaren Zilarrezko Saria Erevango Nazioarteko Zinemaldiaren XV. edizioan (Armenia) (2018), besteak beste.

Biografía del director

Germinal Roaux. Lausanan jaio zen, Suitzan, 1975ean. Argazkilari eta zinemagile autodidakta da, eta zuri-beltzean baino ez du egiten lan. 1996az geroztik, kazetari fotografiko moduan aritu da kolaboratzen 10 urtean baino gehiagoan zenbait aldizkaritan, besteak beste, L'Illustré eta L'Hebdo aldizkarietan. Adimen-desgaitasunari buruz egin zuen lehen dokumentala, 2003an, Des tas de choses, eta haren ondotik etorri zen Icebergs (2007). Bere lehen film luzea, Left Foot Right Foot, 2013an iritsi zen pantailetara eta sari ugari eskuratu zuen. Fortuna, oraingoz azken film luzea, sari asko jasotakoa da.