Película El silencio de otros (Almudena Carracedo, Robert Bahar)

Fecha Aza, 13a, Ostirala (19:45)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)
Precio Prezioa: 4,50€

Trailerra

Sinopsia

El Silencio de otros filmak agerian uzten du erregimen frankistako biktimen borroka isilarazia, gure egun hauetaraino justizia bila jarraitzen duten horiena. Sei urtean zehar filmatua, zinema zuzen eta intimistako estiloarekin, erregimeneko biktimei eta bizirik ateratakoei lagun egiten die filmak, “Querella Argentina” esaten diotena antolatzen duten eta jasan zituzten krimenen gaineko “ahanzturako ituna” aurrez aurre duten neurrian.

Gonbidatua

Almudena Carracedo, filmaren zuzendaria.

[DIKTADURA FRANKISTAREN BIKTIMAK]

Sariak

Ikus-entzuleen Saria eta Bakearen aldeko Zinemaren Saria, Berlingo Jaialdia (2018).

Almudena Carracedo

Madrilen jaioa da, eta ibilbide profesionala AEBetan garatu zuen. 2012an, Espainiara itzuli zen El Silencio de Otros filmean lan egiteko, Robert Baharrekin lankidetzan, zazpi urteko ekoizpenaren ondoren. Guggenheim Fellow, Creative Capital Fellow, Sundance Time Warner Documentary Fellow, United States Artists Fellow gisa ohoratu dute, eta ‘Honoris causa’ doktore izendatu dute Illinois Wesleyan University unibertsitatean.

Robert Bahar

Philadelphian jaioa (AEB), Madril eta Brooklyn artean bizi da eta lan egiten du. Emmy sari bat lortu zuen Made in L.A. dokumentaleko ekoizle/gidoilaria izateagatik, eta haren aurretik Laid To Waste dokumentala ekoitzi eta zuzendu zuen, zenbait film independentez gain. Eskola magistralak eman ditu University of Southern California (USC), University of California Los Angeles (UCLA), Columbia eta Yale unibertsitateetan, beste askoren artean.