Película Custodia compartida Xavier Legrand

Fecha Aza. 13a, Astelehena (20:00)
Lekua Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)
Prezioa Prezioa: 4,50€

Trailerra

Sinopsia

Miriam eta Antoine Besson banandu egin dira. Miriamek semearen –Julien– zaintza hartu nahi du bere gain mutikoa babesteari begira, aitari portaera biolentoa izatea leporatu baitzaio. Antoine aita abandonatu gisa aurkeztu da epailearen aurrean, eta hark zaintza partekatua agindu die bi gurasoei.

Gonbidatua

Rut Iturbide. Aditua genero-arloan eta genero-indarkerian, Gizarte- eta Giza Zientzietan doktorea, Zuzenbidean lizentziaduna eta Gizarte-lanean diplomaduna; Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.

[GENERO-INDARKERIA]

Sariak

Otra Mirada TVE saria eta ikusleek Europako film onenari emandako saria Donostiako Zinemaldian (2017) Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta opera prima onena Veneziako Jaialdian (2017)

Xavier Legrand

Arte Dramatikoa ikasi zuen Pariseko Kontserbatorio Nazionalean. Hark egindako lehen film laburra, Avant que de tout perdre, nazioarteko ehun jaialditan baino gehiagotan izan da eta lau sari irabazi zituen Clermont-Ferrand 2013 jaialdian, eta film labur onenarentzako César saria 2014an. Jusqu’à la garde (Custodia compartida) filmak zuzendari onenarentzako Zilarrezko Lehoia saria eta opera prima onenarentzako saria irabazi zituen Veneziako Jaialdian, eta, berriki, Donostiako Zinemaldian, ikusleek Europako film onenari emandako saria eta “Otra mirada” TVE saria irabazi ditu.