Película City of Ghosts (Matthew Heineman)

Fecha Aza, 13a, Asteartea (19:45)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Pamplona)
Precio Prezioa: 4,50€

Trailerra

Sinopsia

Ekintzaile izengabeen talde baten egunerokoa eta borroka jarraitzen duen dokumental indartsua. Ekintzaile horiek, "Raqqa Is Being Slaughtered Silently" izenaren pean (Raqqa isilean setiatzen ari dira), 2014an batu ziren, Estatu Islamikoak beren hiria hartu zuenean. Filma herritar kazetarien talde honen errealitatera hurbiltzen da: beren sakelako telefonoen eta sare sozialen bidez, hiri setiatu horretan gertatzen ari dena mundu osoari jakinarazteko helburua jarri diote beren buruari. Bitartean beren errealitateari aurre egiten diote –beti mugimenduan eta arriskuan dagoen bizimodua–, klandestinitateari eta erbesteari, dena arriskuan jartzen, egungo munduko gaizkiaren inperio handienetako baten kontra borrokatzeko.

Gonbidatua

Paula Gonzalo, herritarren parte-hartzearen, aktibismoaren eta giza eskubideen esparruan espezialista den kazetaria, arreta berezia jartzen duena genero-berdintasunean. Periodismo Ciudadano: Evolución positiva de la Comunicación liburuaren egilekidea. Periodismo ciudadano: activismo y tecnología en favor del empoderamiento femenino lanaren egilea, "Periodismo Ciudadano. Nuevas formas de comunicación, organización e información" liburuaren barnean.

[HERRITARREN KAZETARITZA, INFORMAZIOAREN BLOKEOAREN AURREAN]

Sariak

Dokumentalen Zuzendari Onenaren Saria, DGA (zuzendarien sindikatua) 2018.

Matthew Heineman<

Zinemagilea Oscar sarietarako izendatuta egon da Cartel Land bere filmarengatik. 2016an, bi Primetime Emmy sari irabazi zituen, barne hartzen dutenak, ohiz kanpoko merezimendua dokumentalean eta argazkilaritza onena fikziozkoa ez den programazioan. Sundanceko Zinema Jaialdiak Heineman “egun lanean ari diren dokumental-egile talentudun eta hunkigarrienetakotzat” jo zuen.