Pelikula Cirkus Columbia Danis Tanovicena

Data Osteguna Maiatzak 5, 19:45etan
Lekua Golem Baiona Zinemak (Europa Plaza z/g - Iruña)
Prezio Beheratutado prezioa: 5,50€ | Sarrerak leihatilan

Aurrerakina

Pelikulari buruz

Bosnia eta Herzegovina, 1991. Komunistek boterea galdu dute eta Divko Buntic bere herrira bueltatzen da, erbestealdia eta gero, bere familiako etxea erreklamatzeko. Bere emaztegaia eta zorte oneko katu beltz bat laguntzen dute. Alemaniar markoak sobran ditu. Divkok bere dirua eta loturak erabiltzen ditu bere emaztea Lucija indarrez kalerazteko, zeinetatik banandurik dagoen. Hala ere, kosta ala kosta bere semearekin berraurkitu nahi du, zeinak aitaren emaztegaiarekin ligatzen duen. Herriak katua bilatzen du, galdu dena, ordainsaria sakelarazteko. Nahasmen horretan sarturik, iskanbila politikoen zurrumurruetara ez diote jaramonik egiten, Kroazia eta Bosniaren arteko gerratearen ataria, pertsonak sakonki aldatuko dituena.

Famili bat diktaduragatik hautsia; egoera bitxiak; diruaren botereagatik lilura, estremismo etnikoaren arriskuak... guztia trufazko eta atsegingarria den tragikomedia honetan islatzen da – antzezlarien zuzendaritza nabarmenena – zeinak emozioa eta humore satiriko apur handi bat nahasten dituen Balkanetako zinemaren ohitura hoberenean.

Gehiago jakiteko

[Bizikidetasunaren haustura]

Zuzendariaren biografia

Bosnia-Herzegovinako gerratean (1992-1995) Armadarentzat frontean filmazioak egin zituen. Gero Belgikara emigratu zuen. Han INSASen bere ikasketak jarraitu zituen. 2001ean No Man’s Land zuzentzen du, Oskarra eta Urrezko Globoa Atzerriko Hizkuntzan pelikula Onenenarekin saritua izan zelarik, eta Cannesen eta Europar Zinema Sarietan Gidoi. Gero, El infierno (2005) zuzendu zuen Donostiako Zabaltegi-Bitxiakera aurkeztua eta Triage (2009). Cirkus Columbia Sarajevoko Jaialdia ireki zuen eta Venezia eta Toronton aukeratua izan da.

Parte hartzen du

Lucía Alonso Ollacarizqueta, bake prozesuetan nazioarteko behatzailea. Nazioarteko Bakerako Mintegiko kidea da (Zaragoza).