Hizaldia Gerardo Olivares zinemagilearekin topaketa

Data Osteguna Maiatzak 12, 19:45etan
Lekua GCivicaneko Gelan (Pio XII, 2. - Iruña)
Prezio Sarrera librea edukiera bete arte (mugatua)

Zinema, bidaiak eta dokumentalak:
bestelako begiradak,
bestelako kulturak.

Bidai dokumentalek errealitate oso ezberdineko pertsona, egoera, mundu-ikuskera eta emozioekin kontaktuan jartzen gaituzte. Hala eta guztiz ere, azaleko begirada bat xume eta bitxian geratu daiteke. Gure intentzioa ezagupen sakonago, zehatzago eta leloetatik urrun dagoen batean barneratzea da, kultura eta pertsona ezberdinen arteko topaketa eta elkarrizketa posible egin dezana. Horretarako, Gerardo Olivaresen esperientzia daukagu, kaiolatik irten eta hegan egin nahi izan zuen dokumentalgilea.

Parte hartzen du: Gerardo Olivares

Kordoba (1964). Bere bidaiatzeko grina Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Informazio-zientziak ikasten zuen bitartean jaio zitzaion. Soilik 20 urterekin 4 hilabetez Laponiako Ipar Lurmuturreraino bidaiatu zuen. Han nomadei buruzko bere lehendabiziko erreportaje grafikoa egin zuen. Horrela hasi zuen mundu osoan zehar dokumental proiektu zerrenda luze bat: “La Ruta de las Córdobas” (1992), Alaskatik Suaren Lurralderarte, TVEk emandako 8 kapituluko telesaila; “La ruta de los exploradores” (1994), Marokotik Hegoafrikara, TVErekin koprodukzioan; “La ruta de Samarcanda” (2000) Espainiatik Singapurrera, TVEk emandakoa GECA saria eta ikusle arrakasta handia lortu zuen. 2005ean fikziorako jauzia eman zuen “La Gran Finalarekin”, Mongolian, Saharan eta Brasildar Amazonian filmaturiko pelikula. Berarekin zenbait nazioarteko sari jaso zituen eta, beste batzuekin batera, Berlingo nazioarteko zinemaldian parte hartzeko aukeratua da. 2006an “14 kilómetros” idatzi eta zuzentzen du, afrikar immigrazioaren zorigaitzari buruzkoa. Berarekin 15 nazioarteko sari baino gehiago lortu zituen, eta espainiar zinemako panorama barruko zinemagile konprometituenetariko bat bezala finkatzen dio. Bere azkeneko pelikula “Entrelobos” 2011ko Goya edizioan errebelazio antzezle onenerako izendatua izan zen.

Finantzatzen du:

Laguntzen du: