Película Beauty and the Dogs (Kaouther Ben Hania)

Fecha Aza, 13a, Asteazkena (19:45)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Pamplona)
Precio Prezioa: 4,50€

Trailer

Sinopsia

Ikasleen jai batean, Mariam tunisiar gazteak begirada gurutzatuko du Youssefenarekin. Ordu batzuk geroago, Mariam hara-hona dabil kalean, hunkituta. Gau luze bat hasiko da beretzat, eta hartan bere eskubideak eta duintasuna errespetarazteko borroka egin beharko du. Baina nola lor liteke justizia, hura borreroen alde badago?

Gonbidatua

Nerea Barjola Ramos Militante feminista, doktorea da Feminismoetan eta generoan EHUtik eta lizentziaduna Politikaren eta Administrazioaren Zientzietan. Bere lan akademikoaren arreta emakumeen kontrako sexu-indarkeriaren irudikapenen inguruko gogoetan jarri du, eta «Las representaciones del peligro sexual y su influencia en las prácticas de las mujeres a partir del crimen de Alcàsser 1992» izenburua duen tesia egin du, liburu honek oinarria duena.

[BIKTIMARI EGOZTEA ERRUA]

Premios

Amnesty International Saria, Donostiako Zinemaren eta Giza Eskubideen Jaialdian (2018).

Kaouther Ben Hania

Zuzendaria eta gidoilaria Sidi Bouziden jaio zen (Tunisia), zinema ikasi zuen Tunisian (EDAC) eta Parisen (La Fémis eta Sorbonne), eta azken hiri horretan bizi da duela urte ugari. Zenbait film labur zuzendu ditu, besteak beste, La Breche (2004), Me, My Sister and the Thing (2006) eta Wooden Hand (2013), eta Le Challat de Tunis (2013) bere lehen film luzea. Bere bigarren film luzea, Beauty and the Dogs, Cannesko Zinema Jaialdiaren 70. edizioaren Un Certain Regard atalean eman zuten. Bederatzi plano sekuentziako filmatuta dago, eta urte batzuk lehenago Tunisiako gizartea hunkitu zuen benetako gertakari batean oinarrituta.