Película Alanis Anahí Berneri

Fecha Aza. 16a, Osteguna (20:00)
Lugar Cines Golem Baiona (Plaza de Europa s/n - Iruñea)
Prezioa Prezioa: 4,50€

Trailerra

Sinopsia

Alanis prostituzioan aritzen da. Haur txiki baten ama da, eta lankide batekin batera –Gisela– bizi da apartamentu batean. Bertan hartzen ditu bezeroak ere, baina egun batean bi inspektorek etxea itxiarazi, eta Gisela atxilotuko dute pertsonen salerosketan aritzea leporatuta. Arraza anitzeko bere auzo bortitzean, Alanis aurrera egiten saiatuko da, aldi berean laguna eta semea zainduz. Egiten dakiena eskainiko du kalean, baina kaleak bere lege propioa izaki, Alanisek gogor borrokatu beharko du bere lekua lortze aldera.

Gonbidatua

María Barcons Campmajó. Politika-zientzietan lizentziaduna eta masterra Emakumeen, Generoaren eta Herritarren gaineko ikasketetan. Antígona ikerketa-taldeko (UAB) kidea da; gaur egun honako proiektu honetan ari da koordinatzaile: "Oinarrizko eskubideen garapena udal ordenantzetan: mugak eta eskubideen urraketak genero-ikuspegitik (DEORGE)".

[PROSTITUZIOA]

Sariak

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta emakume aktore onenaren Zilarrezko Maskorra (Sofía Gala) Donostiako Zinemaldian (2017).

Anahí Berneri

Anahí Berneri zuzendariaren lehen lanak, Un año sin amor (2005) izenekoak, Berlinale jaialdian hartu zuen parte, eta Teddy Award saria erdietsi zuen. Encarnación (2007) lana Donostiako Zinemaldian lehiatu zen, eta FIPRESCI saria eskuratu zuen. Haren hirugarren filma, Por tu culpa (2010) lana, Berlinen erakutsi zen lehen aldiz, eta, Limako jaialdian, zuzendari onenarentzako saria lortu zuen. Filmeko protagonistak –Érica Rivas–, halaber, epaimahaiak emakume aktore onenari emandako saria jaso zuen Turingo jaialdian. 2014an, Donostiako Zinemaldiko sail ofizialera itzuli zen Aire libre filmarekin. Aurten, Alanis filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta emakume aktore onenaren (Sofía Gala) Zilarrezko Maskorra jaso ditu.