2

Ikustaldi geroko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Anaren bi munduak: elkarbizitza eta oposaketa

Anaren autobus bidaiak, bi errealitateen arteko talkaren argazkia

Argazki oina: Anaren autobus bidaiak, bi errealitateen arteko talkaren argazkia.

‘Las mujeres de verdad tienen curvasen’ bilbeak Ana bere protagonistaren heldutasuneranzko bidaia planteatzen gaitu. Berak, klase eta jatorri egituragatik inposaturiko etorkizunarekin betetzea, edo bere bizitza propiogatik borrokatzeagatik aukeratu beharra dauka. Eta bere amarengan, bere antagonista, aurkitzen du aurkaririk handiena. Liskar hau lehendabiziko sekuentzia beretik islatzen da. Doña Carmen, ohean, negarrez eta tragikomikoki oihuka familia guztia inguruan izanik bere oinetara. Guztia Ana izan ezik, zein dagoeneko nekaturik dago bere atentzioa deitzeko saiakeraz, familiako diba handiaren negar-zotinei eszeptikoa. Baina Ana eske dabil hain zuzen... Eta kaiolaturiko txoriei zeinei atentzio gehien ematen die, bere gehiegizko babesa eta “hegan egitera uztearen” ama beldurraren sinboloa.

Patricia Cardosok bere protagonistaren gatazka hiru dimentsioko eran aurkezten digu. Anak bere askatasun indibidualarengatik borroka egin behar du bere amari aurka eginez bere hezkuntzarekin jarraitzearren, baina baita borroka eginen du ezarritako kanonak jarraitzen duen gorputzean bere burua polita ikusteko eta bere sexualitatea modu aske eta arduratsu batean bizitzeko. Macielek dioen bezala (2002), komunitatea aurrez aurre ipintzera iristen den nortasun krisiaren parekotasuna da: pertsona chicanak bere burua onartu eta maitatu beharra du den bezalakoa; chicanoa ez da ez mexikarra ez estatubatuarra, baizik chicanoa, eta horrela bizitzen ikasi beharra dauka, honek suposatzen duen abantaila eta desabantailekin”. Beraz, Anaren zalantza famili liskarra baino zer edo zer gehiago da; kultur liskarra da, bere komunitatearekin haustura bat.

Haustura hau derrigorrez bere amari erronka botatzea dakar, zeinek bere itxura fisikoarengatik etengabean aurpegiratzen eta iraintzen duen. Ana ez da lirain ibiltzen ezta dama antzera, Doña Carmenen iritziz, baina bere segurtasun falta ez da 36 taila batean ez sartzeagatik. ‘Las mujeres...’ ez du adierazten Anaren edertasuna “barrualdean” dagoenik. Anak ikasi du bere burua onartzen eta maitatzen den bezalakoa; polita barrutik eta kanpotik.

Bereziki ezaugarri honek pelikula beste produkzioen klixeetatik urruntzen du, zeinetan pertsonaia polita ikusten du barnealdetik baina ez da onartzen kanpotik (bai lodia edo “itsusia” izateagatik) azkenik kanpo eraldaketa bat jasaten du estetikoki onargarria bilakatzen duena” (1).

Generazio eta kultura oposaketa bera hau bere ahizpa Estelaren lantegian nabaria egiten da. Aurretik aipatu dugun bezala, jostunek ezarritako ordena arriskuan jartzen duen neskatxa bat bezala ikusten dute Ana. Anak, ezkontzatik eta egitera behartuak ikusten diren lan ezegonkorretik kanpoko nahi edo gura gabeko etsitako emakumetzat dauzka. Hala eta guztiz ere, lantegiko sekuentziek komunitatea aurrera egitera bultzatzen duen emakumeen elkartasuna irudikatzen dute; soilik bestengandik ezberdinak direla onartuz (kulturalki hitz-eginez) eta elkarrekin lan egiten gai izanen dira zenbaitetan baztertzen dituen gizartean moldatzea. Robert Ebertek azpimarratzen duen bezala “bai, bero asko egiten du barruan. Bai, orduak luzeak dira eta ordaina gutxi. Baina emakumeak pozik dira lana eta dirua edukitzeagatik, eta elkar estimatzen bai dira badago poztasun eta konplizitate asko”. Anak hau ulertzen duen momentuan, emakume chicano langile eta amesle komunitate hori ere aintzat hartzen ikasten du zeinekoa bera ere partaide den.

Idazteaz dagoen etorkizunaren aurrean, Anak bere amak eskatu zion bezala burua goiti ibiltzen da

Argazki oina: Idazteaz dagoen etorkizunaren aurrean, Anak bere amak eskatu zion bezala burua goiti ibiltzen da.

Bere lankideak, ordea, aldi batez behintzat politikoki zuzena denarekin hausten dute, eta Anaren indarraz kutsatzen dira beraien edertasuna babestu eta ospatzeko bat-batean egindako zelulitis lehiaketa horretan.

Aurre egin beharreko beste bi oztopoetan, Anak bakarrik ez dagoela ikusiko du. Pertsonai maskulinoak dira hain zuzen bere birjintasunaren galera eta unibertsitatera joateko desioaren aurreko amaren trabak gainditzera laguntzen diotenak. Doña Carmenek, nahiz eta guztia bere menpean mantentzeagatik borroka egin,bere alaba bere matriarkal hegoaren azpian ezin du mantendu denbora askoz gehiago. Ezta bere inguruan bildutako familiari lehenengo sekuentzian bezala. Bere negar-zotinak ez zaizkio dagoeneko balio; orain guztiak Anaren inguruan biltzen dira bere bizi berrian laguntzeko. Rafael Arias Carriónek dioen bezala ‘El cine como espejo de los socialen’, “Anak behin birjintasuna galduta, bere ahizpa eta bere komunitateko emakumeen errealitatea ulertuta, eta bere amaren inposaketei aurka egin”, herrialdeko beste muturreraino benetako bidaia hasten du aurrera begiratuz, tente, bere buruaz seguru, ibili ahal izateko, “benetako emakume bat” bezala zeren askatasunez bizitzeko etorkizun guzti bat dauka aurrean.

Orri oina oharrak: