1

Ikustaldi aurreko saioa

b. Pelikularen eszenatokia

Pelikula askok bere atentzioa prozesu migratzailean jartzen dute arreta. Ez da ‘Las mujeres de verdad tienen curvasen’ kasua. Garcia familiak, Los Angelesen dauzkan bizipen eta belaunaldi, kultur eta diru gatazkak ikusten ditugu. Ez dakigu nola iritsi diren Estatu Batuetara Mexikotik. Atzerrira joateko beraien arrazoiak, lan, soldata eta famili aukeren bilaketa izan zirelakoan gaude, bizi eta etorkizun hobeago bat edukitzeko intentzioarekin.

01. Lehenengo eta bigarren belaunaldiko emakumeak: ohitura eta modernitatea

Mujeres retratadas en un mural

Argazki oina: Emakumezkoak mural batean erretratatuak. Shanaloagatik.

Mexikar jatorriko pertsonak eta beraien ondorengoak Estatu Batuetako etorkin biztanleri talde handiena irudikatzen dute. 12 milioi hurbil dira eta beste 21 milioi bigarren belaunaldiari dagokio. 12 milioi hauetatik, emakumezko mexikar biztanleria %46 da.

Prozesu migratzaileetan funtsezkoak dira giza-demografiako faktore eta aldagaiak, hala nola jatorri etniko, gizarte-klase, nazionalitate, migrazio-estatusa, landatar edo hiritar jatorria, kultur maila, famili egiturak, herritartasuna eta generoa, ulertuta “gizarte egitura, emakume eta gizonezkoentzat leku desberdinak markatzen dituztenak, aldatzen eta etenki leheneratzen direnak, eta horrengatik aldakorrak eta malguak direnak” (1).

Etorkin emakumeek dagoeneko, datozen gizarteetatik diskriminazio hirukoitz bat jasaten dute eta beraz, baztertze arriskua: etnia, genero eta klaseagatik. Sozializazio bereizian oinarrituriko patriarkal familiaren berezko dinamikak, emakumeentzat galga handiago bat suposatzen dute. Beraz, migrazioak, genero desberdintasunen luzapen bat dira. Hala eta guztiz ere, era berean, nortasunak eta genero errealitate berri eta libreagoak eraikitzeko aukera eskaintzen du.

Garcia familian, etorkinen bi belaunaldi elkarrekin bizi dira. Lehendabiziko belaunaldiko pertsonei zenbait ezaugarrik zehazten die, Doña Carmen eta joskintza lantegiko langile parte handi bat bezala. Mexikon jaio eta Estatu Batuetara joan ziren, non hizkuntza ikasi behar izan zuten. Lan merkatuan gutxi ordaindutako lanak dituzte, mugatuz gizartean gora egiteko beraien aukerak. Beraien nortasun eta kultura mexikartzat daukate. Bere talde etniko propioari loturiko talde eta ahaidetasun sareetako kide dira. Pelikulan, hain zuzen, Doña Carmen eta bere senarra bere famili eta gizarte sarearekin erlazionatzen dira, pertsona chicanaz osatua. Badago sexu rolen, lanaren banaketa eta eremu pribatu eta publikoaren usadiozko ikusmolde bat, herentzia matxistaren ondorioz.

Bigarren belaunaldiko etorkinen ezaugarri bereizgarriak, aurreko belaunaldiarengandik ezberdinak dira. Hala eta guztiz ere, hitzak berak eztabaida sortzen du: Zenbait iritzik, beraien jatorrigatik ezberdintasuna ez dadin mantendu, “etorkinen seme (...) edo atzerritar jatorriko gazte” (2) bezala hartu daitezkeela azpimarratzen dute.

Rosa Mª Rodríguez Izquierdok “18 urte baino gutxiagoko bost pertsonetatik bat, belaunaldi honetakoa da, eta hori dela eta, bere patuak ikaragarrizko garrantzia dauka herrialdearen etorkizunerako” azpimarratzen du.

Emakume bat bere eskubideak aldarrikatzen Los Angelesen

Argazki oina: Emakume bat bere eskubideak aldarrikatzen Los Angelesen. Por Purple onionengatik.

Bere erreferentzia ez da jadanik bere jatorrizko herrialdea, baizik bere familia eta harrerako gizartearen gaztetasuna. Gizarte partaidetza eta integrazioa handiagokoa da. Estatu Batuetan jaio eta bizi dira -Ana eta bere ahizpa Estelaren antzera- mexikar gurasoetatik batekin behintzat, eta estatubatuar herritartasuna daukate. Hezkuntza sistemara heltzea lortu dute eta ingelesa menperatzen dute. Beraz, oinarrizko mailatik haratagoko trebakuntza batekin jarraitzeko aukera dute, nahiz eta ikasketak alde batera uztearen maila handia izan familia-unitatearen diru arazoengatik edo diskriminazioarengatik. Ikusten dugu, Anak, ikastetxe entzutetsu batean ikastea lortu duela, non ikasleak, gehien bat, estatubatuarrak edo mexikarrak diren; baina errealitateak argi uzten du bigarren belaunaldiko pertsona gutxik lortzen duela hezkuntza maila horretara iristea. Hare gehiago, gazteri chicanaren gorakada soziokulturala EEBBko gizartean, beraien aita eta amena baino txikiagokoa da, lan merkatuaren berezko ezaugarri eta gizarte geruzapen altuarengatik.

Sozializazioa, famili eremuan eta harrerako gizartean ematen da. Mestizajea, bere kultura nortasunaren parte da eta beraien sare sozialak ez dira etorkin pertsonetara soilik mugatzen. Bizi diren hezkuntza, lan eta kultur eremua, chicaniar familiaren mikrokosmosa argi eta garbi gailentzen du. Bere ahaideek aurrera emandako egokitzapen prozesua eta, era berean, beraien sare sozialekin elkarrekin bizi dira. Bere familiaren erreferentzi eredu eta balio-sistemak eragina dauka beraiengan, baina beraien nortasuna ez da heltzen soilik etorkinen semeak izateagatik. Ezberdintasunik handienak, aisiaren erabileran eta bikote erlazio eta sexualitatean agertzen dira.

Faktore hauek, emakumearen egoera sakonki aldatzen dute. Emakume gazteak hezkuntza maila gailenetara eta lan merkatura heltzeak, familiaren patriarkal boterearen dinamikarekin haustea dakar. Autonomiak eta diru baliabideak, ezkontza eta etxeko unibertsoa bere bizi etorkizun bakarra ez izatea egiten du. Emakumeek, gero eta beranduago ezkontzen dira eta amatasuna atzeratzen dute. Gainera gero eta emakume gehiagok beraien jatorrizko komunitate kanpoko taldeetako gizonekin ezkontzen dira. Eva Vallek baieztatzen du “mexikar jatorriko hirugarren belaunaldiko emakumeen heren bat, beraien taldeetatik kanpo ezkontzen hari dira, afroamerikar eta anglosaxoiei parekatuz”.

Sozializazio misto batetik aurrerako aldaketa guzti hauek familia eta gizarte gatazkak sortzen dituzte, hausturaz edo segidaz. Baina, modu berean, mestizajean oinarrituriko nortasun berriak sortzeko aukera, dudarik gabe, elkarbizitza aberasten duten beste dinamika eta erlazionatzeko moduekin.

02. Etorkin emakumeen lana

Mexikar emakumeen eginkizun nagusiak -beste emakume etorkinen antzera- etxe-zerbitzua eta menpeko pertsonen zainketa da. Fabrika eta lantegietan ere lan egiten dute. Beraien zereginak faktore ezberdinen arabera aldatzen dira: berain sorterria Mexikon; harrerako herrialdean emandako denbora eta mexikar kulturaren eragina; komunitatearen eragina ekonomian; trebakuntza maila; aurreko lan esperientzia eta baita estatubatuar emakumeen langabezia-tasa (jatorri ez etorkineko emakume zuriak).

Maquila ehun lantegi batean lanean

Argazki oina: Maquila ehun lantegi batean lanean. Andy Wallisgatik.

Badago etorkin emakumeendako lan diskriminazio argi bat. Aintzatespen eta gizarte ospe urri edo gabeko lan edo jarduerak dira eta irregulartasun handiko egoeran, soldata txarrenekin, eskasiaz, ikusezintasunez eta gizarte estaldura gabe. Gainera, etxe esparrura lotutako lanen luzapen bat dira.

Lan nitxoetatik hedatuen eta ezegonkorretariko bat, ehungintzan emakumeen lana da. Asko, maquilen (legeak inongo baliorik edo aplikaziorik ez daukaten zergarik gabeko zonaldetan jarritako muntai elektronikoko eta puntu eta jantzigintza enpresak) langileak dira baldintza jasanezinetan. ‘Las mujeres de verdad tienen curvaseko’ protagonistak beste lekuetan lan egiten dute, Fashion Distrit bezalakoa, ehun tailer eta arropa saltoki multzo bat, Los Angeleseko erdigune berean kokaturikoak.

Prestatu gabeko eskulana dira, eta beraz, merkea. Soldata oso baxuak dauzkate eta, ohi denez, legaltasunetik kanpo daude, egindako piezen arabera kobratzen bai dute. Industria mota hauen berezko egiturak, emakume hauen lan ustiaketa errazten du, zeinen gizarte estaldura ia-ia ez dagoelarik.

Errealitate gogor honen arren, badaude emakumeak, kolokatasunagatik ere, honako kontrako egoera gainditzen saiatzen direnak eta lan munduan ekimenei ekiten diete. Hauetako bat pelikulan, Estela da, familiako tailerraren jabea. Jatorri etorkineko emakume enpresarien estatistikak, baikortasunera bultzatzen diguten datuak agertzen dizkigute. Martha Sámanok dionez, 2006. Urtean “Los Angelesen, Kalifornia, dauden 360 goitiko enpresa hispanotatik, %65 emakumeena da, eta, hauetatik, %80 Estatu Batuetara iritsitako mexikar emakumeei dagokie”. Hala eta guztiz ere, deigarria da ere beste adierazle orokorrago bat: soilik munduko enpresa handienetako goi karguen %10.8 emakumeak dira.

03. Chicanar kultura

Mural de la calle Boyle en la ciudad de Los Ángeles

Argazki oina: Los Angeleseko hiriko Boyle kaleko murala. Jenniferregatik.

Hispaniar pertsonak, EEBBtako gutxiengo ugariena da. Sustrai, hizkuntza eta erlijio komunak partekatzen dituzte. Talde zabal honetan, chicaniar kulturak, eragina eta berezko protagonismoa dauka.

Garcia familia, chicaniar gutxiengoko kide da. Hasiera batean, izendapen hau, mexikar etorkin gutxiengoa eta beraien ondorengoak mespretxuzko ñabarduraz identifikatzeko erabili zen. 60 hamarkadatik aurrerako beraien biztanleriaren gehitzea eta eskubide zibilengatiko borrokak, chicanarren terminoaren birjabetzea ekarri zuen, estatubatuar gizartean berezko nortasun bat harrotasunez erakutsi ahal izanik. Ondorioz, mexikar jatorriko estatubatuar hiritarrek, mestizajean oinarrituriko beraien kultura bat sortu dute, emakumeak izanik ohitura eta usadioen transmititzaile nagusiak.

Chicaniar kulturak ikur nazional, erlijioso, etniko eta mitikoen bidez zentzua eskuratzen du. Elizkoitasuna eguneroko jarduteen bizikide da. Gastronomia eta musikak eguneroko bizia blaitzen du. Elebitasuna (3), beste ezaugarri definitzaileetako bat da, muralismoaren antzera.

San Pancracio sukaldean zaindari

Argazki oina: San Pancracio sukaldean zaindari.

Chicaniar kulturaren adierazpenik nabarmenetariko bat da. Ikur eta kondaira aztekak berreskuratzen dira eta ikur erlijiosoak, sobietar errealismo eta kubatar iraultzako eraginak dauzkan figuratibo tankeraz berrasmatzen dira. Beraien pintura adierazpenak, gizarte eta politika gaiak adierazten dituzte. Chicago, San Diego edo Los Angeles bezalako hiri handietako chicaniar auzoak mural hauetaz estalita daude.

Chicaniar kultura gero eta eragin eta ospe gehirago dauka. Adibide bikain bat, Kaliforniako Unibertsitateko Chicaniar Ikasketen Saila (Santa Barbara) eta Kaliforniako Unibertsitateko Chicaniar Ikasketen Zentroa (Los Angeles) bezalako unibertsitateko beraien ikasketa zentroak dira.

Orri oina oharrak: