1

Ikustaldi aurreko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Zuzendaritza

Patricia Cardoso Josefina López, gidoilaria, eta América Ferrararen ondoan

Argazki oina: Patricia Cardoso Josefina López, gidoilaria, eta América Ferrararen ondoan. Golem.

Patricia Cardosok 1987an bere jatorrizko Kolonbia utzi zuen Estatu Batuetara aldatzeko. Arkeologia eta antropologian lizentziatua, Kolonbiako Kultur Institutuaren zuzendariondokoa izan zen. Fulbright bekarekin, bere herrialdean lehena emana ikasketa zinematografikoetarako, UCLAko Zinema Eskolan ikasi zuen non 1994ean graduatu zen. Denboraldi honetan ‘Aisle of Dreams’ (1989), ‘The Air Gloves’ (1990) eta 'Cartas al niño Dios' (1991) laburmetraiak zuzendu zituen.

Sundace Jaialdian lan egin zuen bost urtetan zehar behetik hasita Latinoamerikar Programen zuzendari bezala bukatzeko. Baita ikerketa laguntzailea izan zen Oscar bat irabazi zuten, Terry Sanders eta Freida Lee Mock dokumentalistentzat, eta zenbait gidoi idatzi zituen. ‘José Gregoriorena’ Sundanceko Gidoilari eta Errealizadoreen Laborategian garatu zen.

‘Las mujeres de verdad tienen curvas’ bere fikzioko lehen pelikula da. Hasieran HBO iparramerikar produktore eta banatzailearentzat telebistako proiektu bat bezala burutua, irabazitako sariak eta gero, zineman estreinatu zen.

Josefina Lópezen izenburu bereraren antzerki-lanaren moldaketa-zinematografikotik sortzen da, López beraren bizi esperientzietan oinarritzen da, paperik gabeko mexikar etorkina eta bere ahizparen jostun lantegiko langilea.

2010 urtean ‘Lies in plain sight’ telebista filma zuzendu zuen.

02. Pertsonai nagusiak

Ana
Anak erabaki garrantzitsuei aurre egin beharko die

Argazki oina: Anak erabaki garrantzitsuei aurre egin beharko die.

Ana bigarren belaunaldiko etorkin gazte bat da. Bigarren mailako ikasketak bukatzear dago eta bere irakasleak unibertsitate etorkizun bikaina iragartzen dio. Bere biziko uda erabakigarrienean Unibertsitatera joateko oztopo handi batekin aurkitzen da. Ez da ez bere latindar jatorria ezta bere familiaren egoera umilak eragotziko duena. Oztopo nagusiena Doña Carmen, bere amaren jarrera izanen da.

Bere amarekin dauzkan gatazken bidez, Anak Estela bere ahizparen errealitate gogorraz jabetzen da, bere familiako gizonen sostengua, bere gorputzarekin harremana, maitasuna eta sexualitatea.

Ana oposaketan dauden bi munduren artean kokaturik dagoen pertsonai bat da: nahiz eta bere jatorria izan ez da mexikarra sentitzen, baina ez da ere estatubatuar jatorriko bere ikaskide askok bezala sentitzen. Pelikula berarentzat momentu erabakigarri batetan hasten da: bi errealitateen arteko aukeraketa itxuraz aurkakoak. ‘Las mujeres de verdad tienen curvaseko’ bilbeak Anaren heldutasunerako iniziazio-bidean laguntzera eragingo gaitu. Bere eraldaketaren bidez bizi gatazka hau ebaztea lortuko du.

Doña Carmen
Doña Carmen, una mujer fuerte, dura e intransigente

Argazki oina: Doña Carmen, emakume indartsu, gogor eta zorrotza.

Doña Carmen Anaren ama da. Familiako matriarka da. Mexikar etorkina, oso gogor lan egin du bere haurtzarotik bizirik irauteko eta bere familia aurrera ateratzeko. Ana pertsonaiaren beste aurpegia da, bere antagonista eta bere garapenerako oztopo garrantzitsuena. Los Angelesen bere kulturako ohiturak betikotzeagatik zaintzen du. Bere egonkortasuna bera alaben gerotasunean zehazten du, zeintzuk ohiko baloreak ezkontza, emakumeen papera bertan eta gizartean jarraitu beharko dituzten.

Ohiko feminitatea irudikatzen du. Bere nahi nagusia alabak ezkontzea da. Bere alaba zaharrenarekin, Estelarekin itxaropena galdu du beraz bere indarrak Anan zentratzen ditu.

Ama eredu oso berezia irudikatzen du. Bere alabekin oso gogorra eta zorrotza da. Hain zuzen ere, atentzioa deitzen du bere kanarioei maitasun gehiagorekin tratatzea bere alabei baino.

Estela
Estela, lantegiaren jabea eta enpresaria

Argazki oina: Estela, lantegiaren jabea eta enpresaria.

Estela Anaren ahizpa zaharrena da. Enpresari txiki bezala oso gogor lan egiten du bere jostun lantegia mantendu eta aurrera ateratzeko. Inoiz jarriko ez dituen soinekoak josten ditu. Bere ametsa moda diseinatzailea izatea da.

Anarentzat, Estela galtzaile bat da. Hala ere, berarekin lanean pasten duen udan, Ana bere ahizpa eguneroko heroia dela jabetuko da; salmenta prezioetara eta moda kateen izugarrizko eskakizunetara lotuta egotera behartutako langile bat, eskubiderik gabe eta itxurazko irteerako aukerarik gabe. Hala ere, Estelak aurrera egin eta egoera horretatik ateratzeko ilusioa dauka: diseinatzailea izateko ametsa dauka, Anak unibertsitarioa izatekoa bezala. Ekintza honek bi ahizpak, alaba, emakume eta chicana bezala elkar aurkitzea, elkar ezagutzea eta laguntzea egingo du.

Emakume langileak: Pancha, Rosalie eta Norma
Pancha eta Rosalie Lantegian solasean

Argazki oina: Pancha eta Rosalie Lantegian solasean.

Pancha, Rosalie “liskartia” eta Norma eta bere familia –ama eta ahizpa– Estela´s Fashion Desingeko langileak dira. Guztiak latindar jatorriko emakumeak dira. Eskulan merkearen indarra irudikatzen dute, bai etorkinak bezala nola emakume bezala. Gutxi dakigu beraien famili bizitzaz, Norma kenduz, aldarean bertan behera utzia izan zela. Beraien kultur ohiturak mantentzen dituzte –Garcia familiaren gisan– eta gaztelera eta ingelesa berdin erabiltzen dituzte. Iparramerikatako errealitatean eta beraien jatorrizko lekuen ohituren inguruan bizi dira, direna (benetako emakumeak biribiltasunekin) eta izatea gustukoa izanen zutena (josten dituzten soinekoen manikiak).

Hasieran Anan mehatxu bat ikusiko dute, beraien ezarritako ordenaren “disidente” bat. Anak etsitako emakumeak kontsideratzen ditu ezkontzaz eta lan ezegonkorra egitera behartuta ikustetik harantz gura eta desira gabeak. Hala ere, langileak protagonistaren indarraz kutsatuko dira, zeinak ulertu eta defendatuko du, bera bezala, “benetan benetako emakumeak” dira.

Raúl García
García jauna bere etxean atsedena hartzen

Raúl García famili burua da. Lorazain bezala lan egiten du, eta bere komunitatean integraturik dago. García jauna bi kulturen arteko nahastea irudikatzen du: mexikar txapel batez apainduta, bere famili girotik kanpo ingelesa hitzeginez inposatzen da “I speak english” batekin beraganantz gazteleraz zuzentzen direnean. García jauna Anaren aliatu emozionala izanen da eta Estelaren diru laguntza beharrezko momentuetan.

Aitatxi
Aitatxia, Anaren aliatu handia

Aitatxia lasaiki bizi da García familiaren etxean. Berarentzat, Ana bere urrea da, bere altxorra. Bere bilobak berea aurkitzearen gura dauka. Anaren beste aliatu emozionaletatiko bat da, zeren bere amaren murrizketen aurrean bere senargaiarekin aurkitzera lagunduko dio.

Mister Guzmán
Mister Guzmán, Anaren irakaslea eta aholkularia

Mister Guzmán Beverly Hillseko Institutuan irakaslea da. Jatorriz latindarra, latindar etorkinen arrakasta sozial eta ekonomikoa irudikatzen du. Bere jatorria sentikorrago egiten du Anaren egoerarantz. Bere euskarri handienetako batetan bihurtzen da.

Jimmy
Jimmy, Anaren ikaskide eta laguna

Jimmy Anaren Beverly Hillseko Institutuko ikaskide bat da. Bere egoera sozial eta ekonomikoa pribilegiatua da, jatorri iparramerikarreko ikaskide gehienak bezala. Anaz zeharo kontrakoa –argala, zuria, aberatsa–, ikasteko ez du borrokatzeko beharrik izan. Jimmyren berehalako etorkizuna Europan barna bidaiatzea da eta gero Unibertsitatera joatea. Berarekin batera, Anak sexualitatea eta maitasuna aurkituko ditu.