1

Migrazioak eta kultur elkarbizitza

01. Frozer River

Fitxa teknikoa
Izenburua Frozer River (Río Helado)
Aurrerakina Ikusi aurrerakina
Urtea 2008
Iraupena 97 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Courtney Hunt
Generoa Drama
Sinopsia

Ray Eddy New York estatuko iparraldean karabana batetan bizi da. Bere familiarentzat, amestutako etxea erosteko puntuan dago, baina bere senarra diruarekin alde egiten du eta porrot eginda eta haurrekin bakarrik uzten du. Senarra aurkitzen saiatzen den bitartean, bi hertzeetan muga patruilak dituen Saint Lawrenceko ibai izoztutik pertsonen igarotze ilegalaren bidez, diru erraza irabaztea proposatzen dion neska mohawk bat ezagutzen du. Bizi duen txirotasunaren etsipenak Ray eskaintza onartzera bultzatzen du. Etorkinak eramatea ordaina daukala ikusiko dute.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Frozen River’?

Hotza eta elurra dira txirotasuna, kultur anizkotasuna eta immigrazio ilegala, bakartasunarekin, beldurra eta emakumeen aurrera jotzeko borrokarekin nahasten diren eszenatokia dira. Beraien ezberdintasunetatik haratago -bata kanadarra da eta bestea, mohawk - famili eta diru zailtasunez markaturiko bizi bat partekatzen dute. Egoera lazgarri honen aurrean, ulermen, laguntasun eta solidaritate erlazio bat sortzen da. Ia hitzik gabe, bi emakumeen artean lotura bat sortzen da, lurpeko berotasun korronte bat, zelatan daukaten bizi egoera izoztuaren aurrean.

Pelikulako protagonistak, gizakiekin trafikatzen dute premiagatik. Beraiek ere txirotasun eta bazterketaren biktimak dira. Hala eta guztiz ere, beraien etengabeko presentziak ez digu galarazten etorkin jendearen arazoa ezagutu eta sentitu dezagun: hindu familia, bi txinatar neskak... Beraien egoerak une batetan marraztuak dira, begirada batekin... irudi ariketa zorrotz eta bizi batetan. Azken finean, bakoitzaren eta izoztutako ibaiak markatzen duen muga zeharkatzen saiatzen diren pertsona taldearen drama pertsonala ezagutzen dugu. Modu honetan, kontaketa oso bat eratzen da, ikuspuntu ezberdinetatik nabarmendurik.

Zuzendariak gizatasunez beteriko istorio bat eratzen du. Gidoiaren arrakastak, gertaeretara telebista melodrama edo sentimentaltasun errazean erori gabe hurbiltzeak egiten gaitu. Kontakizuna gertaerei esker aurrera egiten du, pantailan ikusten duguna azpimarratzen duen ia inongo dialogo edo erretorika gabe. Argazkigintza polit eta samingarri batek jelaturiko paisai batean eta giza erlazioen berotasunean guztiz sartzen gaitu. Erritmo eta ikaragarrizko dramatismo bizien erabilera ikusgarri batekin, 'Frozen River', era berean, bi emakume eta beraien testuinguru soziala nabarmentzen duten bikainki bereizitako pertsonai batzuen sormen eta antzezpenagatik nabarmentzen da. Estatubatuar zinema independente onenaren eredu bat bezala agertzen den pelikula bat.

Gehiago jakiteko
Palmaresa, kritikak eta zuzendaritza
Beste kritikak kontsultatu
Courtney Hunt ezagutu

02. 14 kilómetros

Fitxa teknikoa
Izenburua 14 kilómetros
Aurrerakina Ikusi ‘14 kilómetrosen’ aurrerakina
Urtea 2007
Iraupena 90 minutu
Herrialdea Espainia
Zuzendaritza Gerardo Olivares
Generoa Drama
Sinopsia

Violeta, Maliko gazte bat, bere etxetik alde egiten du bere familiak bere ezkontza itaundu duela jakiterakoan. Buba eta Mukela Nigerreko bi anai dira Europara iritsi nahi dutenak bizi hobeago baten bila. Hiru pertsonek Sahelen barna Magreb arte bide luze eta arriskutsu bati ekiten diote beraien ametsa lortzeko asmoarekin.

Zergatik aukeratzen dugu ‘14 kilómetros’?

Pelikula hau etorkizun duinago bat bilatzen duten milioika pertsonen drama ez atzentzeko dei bat da, paternalismotik urruti, bere protagonisten begiradatik, Afrika zeharkatzen duten etorkinak. Neurri handian, beraien Estatuengatik, komunikabideetatik eta gure sentikortasunagatik ahaztuak izan dira. Hala eta guztiz ere, ’14 kilómetrosetan’ beraien zirrara, nahiak, beldurrak eta itxaropenak ezagutu eta partekatu ditzakegu. Pertsona hauen bidaiak, telebistan ikusten ditugun cayucotan, baino askoz lehenago hasten dira. Bakoitzaren atzean istorio jakin eta ezberdin bat dago. Buba, Violeta eta Mukelak haietako askori aurpegia jartzen diete. Beraien Nigerretik Gibraltarreko itsasarterako bidean aurka izanen duten eragozpenez konturatuko gara: polizi ustelkeria, basamortuko gogortasuna, pertsonen trafiko ilegala eta prostituzio sareak.

Afrikako ezagutza handiagatik, Olivaresek apartaki islatzen ditu inguruneak. Alberto Mororen argazkigintza egokiak, dramarekin loturiko Afrikako begirada batekin hausten duten edertasun handiko paisai batzuk agertzen ditu: hasierako kolore bizietatik, bukaerako ilunagotara mugitzen da. Laguntzen duen afrikar musikak, antzezle erdi profesionalen antzezpena eta fikzioturiko dokumentalaren tratamenduak, bere protagonistekin identifikatzea eta istorioa geurea egitera laguntzen dute.

’14 kilometrosetan’ pertsonen etorkizun hobe bat bilatzeko eskubidea onartzen da. Bere irudiek, jasaten duten irainengatik sumindura; bideko adoreagatik errespetua eta zenbait bidelagunen solidaritatean itxaropena pizten dute. Sineskortasunean erori gabe, pelikulak aukera berriak irekitzen ditu afrikar kontinentearen potentziala kontutan hartzeko. Buba, Violeta eta Mukelari basamortuko bidean laguntzen dien tuaregaren hitzak -sinbolo petoa-, gure kontzientzietan ekin beharreko bide bat bezala entzun ditzakegu: “etorkizuna hemen dago, Afrikan”.

Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Gerardo Olivares ezagutu

03. Welcome

Fitxa teknikoa
Izenburua Welcome
Aurrerakina Ikusi ‘Welcomen’ aurrerakina
Urtea 2009
Iraupena 110 minutu
Herrialdea Frantzia
Zuzendaritza Philippe Lioret
Generoa Drama
Sinopsia

Bilal, irakiar Kurdistaneko 17 urtetako gazte bat da, Ingalaterrara berriki emigratutako bere emaztegaiarekin elkartzearren Ekialde Hurbila eta Europa gurutzatu ditu. Baina bere ibilbidea bat-batean geldiarazten da, frantses urertzean, Mantxako Kanala gurutzatzea galarazten dute. Kanala igerian gurutzatzea erabakitzen du. Bere helburua lortzeko udal igerilekuan entrenatzen hasten da. Han Simon ezagutzen du, igeriketa irakasle bat dibortzio prozesu bete batean. Simon bere emaztea berreskuratzeko edozer egiteko gai da eta guztia arriskatzen du Bilali babesa eskainiz.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Welcome’?

Londresera iristeko Bilalen guran eta bidean aurkitzen dituen oztopoetan, islaturik dago hamaika emakume eta gizonen drama etorkizun duin baten bila beraien herrialdeetatik ihes egiten dutenak. Pelikulak asmatzen du pertsonen trafikoaren egitura konplexuaren salaketarekin (Kanalaren pasatzaileak), ibilbidearen baldintza jasangaitzak (kamioiaren azpiak), harrerako gizarteen aurreiritziak (Simon salatzen duen barridea), oinarrizko eskubideak hausten dituzten lege murriztaileak (immigraziozko frantses Legea eta “Elkartasun Delitua”), poliziaren jokabide gogorra, (kanpamenduaren suntsiketa), emakume emigratzaileen eskubideen urratze bikoitza (Minaren sufrimendua)...

Hala eta guztiz ere, giza eskubideetatik hurbiltzeak, beharrezkoa den salaketaz aparte, bilakatze proposaketen ikuspena suposatzen du. Hori da 'Welcomen' ekarpen nagusiena. Bilal eta Simonen arteko topaketa, migrazioaren dramaren aurrean irekitzen den atea da. Simon, harrera gizartea irudikatzen duena, Bilal ezagutzean, ikusle soila izateaz uzten du. Momentu horretan, “emigratzaileak”, talde anonimo bat izateaz uzten dute, orain aurpegi zehatzak dituzte. Beraren bilakaera (laguntza interesatutik, doako eamtera), pelikularen mezu itxaropentsua agertzen du. pertsonen arteko elkar topaketa eta ezagutza zinismo eta solidaritate ezaren antidoto bezala.

Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Philippe Lioret ezagutu

04. Entre les murs (La clase)

Fitxa teknikoa
Izenburua Entre les murs (La clase)
Aurrerakina Ikusi ‘Entre les mursen’ aurrerakina
Urtea 2008
Iraupena 130 minutu
Herrialdea Frantzia
Zuzendaritza Laurent Cantet
Generoa Drama
Sinopsia

François, Parisko kanpoaldeko XX. barrutiko François Dolto ikastetxeko irakaslea da. Bere gelan zenbait kultura eta jatorri sozialeko nerabeak daude. Urte batez, irakasleagoa eta ikuslegoa errealitate oso konplexuan elkarbizitzen diren gelako egunez eguneko bizira hurbiltzen gara.

Zergatik aukeratzen dugu ‘La clase’?

Entre les murs’, hitzez hitz “hormen artean”, eszenatoki bakarra den gela batean garatzen da. Baina, pelikulak egiten duen azterketa eta proposaketak hezkuntza komunitatea gainditzen du gizarte osoa inplikatzeko.

Irakasle eta bere ikasleen eguneroko erlazioan sartzen gara. Cantetek hartzen duen ikuspuntuak, pertsonaiak nolabaiteko distantziatik ikustea posible egiten du eta modu honetan hausnarketa eta azterketa errazten gaitu. Baina baita ere beraien zirrarekin enpatizatu eta beraiekin identifikatu gaitezke. Dokumental faltsuaren teknikak egiazkotasun erasan bat ematen du, antzezpenetan ikusten den naturaltasun eta berezkotasunaz handiturik. Ez da ustekabekoa François irakaslea, bere burua antzeztea eta ikasleri guztia benetan ikastetxe horretan ikastea.

Pelikulak agertzen duen erronka, bere zailtasun osoan kulturen arteko elkarbizitza da. Teknika eta gaiaren trataerak, egiten du ‘Entre les murs’ izatea, bere lagundu eta elkarrekin hazitzeko esanahi garbienean, hezkuntzaren ahalmenari buruzko hausnarketa bikain eta sakona. Era ausart eta kementsuan -huskeriarik eta bakuntasunik gabe- gure burua ezagutzeko eta gainontzeko pertsonekin erlazionatzeko modua, hitza eta hizketagatik apustua egiten du. Cantetek hezkuntza, eskasiak eta hutsuneak betetzea baino, pertsonetatik onena ateratzea eta beraien ahalmenak indartzen saiatzen den prozesu bat dela uste duten irakasleen bokaziozko lana omentzen du.

Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Laurent Cantet ezagutu