6

Alfabetatze emozionala

01. Saltando

Fitxa teknikoa
Izenburua Saltando (Boundin')
Aurrerakina ‘Saltando’ laburmetraia ikusi
Urtea 2003
Iraupena 5 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Bud Luckey
Generoa Animazioa
Sinopsis

Ardi bat, landan pozik bizi da. Bere gorputza estaltzen duen artilea harro erakusten du, gelditu gabe dantzan dagoen bitartean. Baina egun batean, aldez aurretik adierazi gabe, gizon batek ilea moztu eta biluzik geratzen da. Bere artilerik gabe ezberdin sentitzen da eta dagoeneko ez du dantzatzeko gogorik. Lehen miresten zutenek, orain bere burutik barre egiten dute. Animali arraro batek, erdi untxi, erdi antilope, aurkitzen duen arte. Berarekin, zoriontsu izateko sekretuaz jabetuko da.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Saltando’?

Laburmetraiak ez dira genero txikiago bat. Askotan, beraien eraginkortasuna, mezu zuzenak helarazterakoan, luzemetraiaren formatua baino handiagoa da. Saiakera edo ipuinaren antzera literaturan, idei boteretsu bat, erraztasun handiagoz laburbildu ditzakete. Hori da 'Saltandon' atentzioa deitzen duena.

Laburmetrai honek, jarrera positibo eta dibertigarri batez hezten gaitu, eta haurrentzako bereziki aproposa da. Protagonista ez dio inongo izaki maltzurrari aurka egiten, baizik gertatzen zaiona bere igartzeko erari. Ardiari jasangaitza egiten zaio besteen begietan egotea. Baina, bere baitan aurkitzen ditu indarrak. Soilik “saltatu,saltatu eta zerua ukitu” egin behar duela ohartzen da.

Ardi protagonista, berdina da, bai ilearekin nola gabe. Abestiaren hitzak -ez ahaztu laburmetrai musikala dela- aniztasunaren onarpenaren mezu bakun bat igortzen du. “buru, esku eta zangoak dituzu: ezin hobeki, ikusten duzu?”. “bestea”, besteekiko, hau da; gurekiko, “pertsona normalenekiko” “ezberdina den pertsona” onartzera animatzen gaituen aniztasunerako hezkuntzarako mezuak ikustea ohikoa da. Kasu honetan, pelikulak, guztiok ezberdinak garela nabarmentzen du. batzen gaituena gure baitan dago, dantzatzeko gogoak bezain zehaztugabeko zer edo zer. Laburmetraia, bizitza gozatzeaz, bere momentu on eta txarrekin eta garen bezala onartzea, irudikatzen duen poztasun himno bat da.

'Saltandok', berotasuna eta ikaragarrizko bizi energia ematen gaitu. Animazioa, kolorea, doinu xumea, laburmetraia osatzen duten elementu guztiak, dagoeneko luzea den Pixarren laburmetrai bilduman gailentzen den unitate batean lotzen dira. Koherentzi hau nabarmena da oso lan pertsonala bai da. Zuzendaria, Bud Luckey, “conejíloperen” (“untxilope”) sortzailea da, “jauzi egiten duen lekura, eguzkia eta baikortasuna dakarren” izaki bat. Istorioa, txikitan ikusitako irudi erreal batetik sortzen da: “ene bizitzan ikusitako izakirik patetikoena, euripean dagoen ilea moztu berritako arkumea”. Luckeyek gidoia eta zuzendaritza sinatzen ditu, soinu bandaren konpositorea da eta jatorrizko soinu bandan abestu eta banjoa jotzen du. honela laburbiltzen du pelikularen mezu nagusia: “artileaz edo bera gabe, zure baitan daukazunari esker, bizitzako arazoen aurrean, jauzi eta jauzi egin dezakezu”.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
'Saltando' buruzko gida didaktikoak kontsultatu
  • (IPESen gida didaktikoa, laister)