3

Kontsumismo eta jasangarritasuna

01. Wall·E

Fitxa teknikoa
Izenburua Wall·E
Aurrerakina ‘Wall·Eren’ aurrerakina ikusi
Urtea 2008
Iraupena 103 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Andrew Stanton
Generoa Animazioa
Sinopsia

2215. urtean, Wall·E Lurrako biztanle bakarra da. Gizakiek bertan behera utzi dute, sortzen dituzten hondakinak kudeatu ezinik. Zabor biltzailea den robot honen bizi lasaia, Eva, Lurran bizi errestoak bilatzeko bidalitako makina eraginkorra ezagutzen duenean goitik behera aldatzen da. Eva konturatzen da, Wall·Ek konturatu gabe planetaren etorkizunaren irtenbidea aurkitu duela. Momentu horretatik, Lurra salbatzeko galaxian zehar abentura bati ekiten dioten.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Wall·E’?

2115. urtean gizakiak, zakarraz beteriko mundu batean bizitzeko ezgai izanda, Lurra robotizaturiko garbiketarako batailoien esku uztea erabakitzen dute. Lurra berriz ere bizitzeko egokia izatea itxoiten duten bitartean, makinek edozein giza zeregin ordezkatzen duten espazio-ontzi batean “bizi” dira. Guztiz boteretsua den “Bonbazia handian erosi” enpresa -hondamendiaren eragilea kontsumoaren buru izandako bera- pertsonen biziaren kudeaketaz arduratzen da. Bere goiburua, “Zoriontsu izateko behar duzun guztia daukagu”.

Bere zabor propioaz inguraturik ezin bizi den mundu bat, inongo landare edo animalia bizi motarik existitzen ez dena; pertsonek ez dute gogoratzen ze esan nahi duten airea, loreak, urak eta eskuak, begiak eta oinak atrofiaturik dauzkate makinak bai dira ukitu, ikusi eta mugitzen direnak beraien partez. Hau da Wall·E bizi den mundua.

Akatsik gabeko teknikaren trataerak kutsaduraren beroa sentiarazten gaitu, zaborra usaindu, Wall·Eren bakartasunaz errukitu eta berarekin hunkitu bere altxorrak zaborraren artean aurkitzerakoan. Hiperrealismo zinematografiko hori, hain zuzen ere, ikusten dugun irudia gure benetako munduarekin lotzen laguntzen gaituena da. Ingurumenaren etengabeko suntsipena eragiten duen eta gure giza erlazioak arriskuan jartzen dituen garapen eta elkarbizitza ereduari kritika bat da.

Pelikulak gure kontsumo ereduaz hausnartzera eragiten gaituen indar eta sendotasun berarekin, bizia berreraiki daitekeen konfiantza azaleratzen da. Wall·Ek EVAruntz daukan maitasuna eta hondamendiaren erdian biziraun duen landare txiki baten aurkikuntzak, gainontzeko pertsonaietan aldaketak pizten ditu. Zenbait adibide: “definitu lurra, itsasoa, dantzatu” ontziaren komandanteak bere buruari egiten dion lehendabiziko galdera da; eskua lehendabiziko aldiz elkar ematen duten gizon eta emakume baten kontaktua, batera gehiago direnaren aurkikuntza… guztiengandik sortzen da ontziaren agintea berriz hartzeko erabakia eta Lurran oinak jartzearena. Wall·Eren abenturek Lurrarekin oreka, errespetu eta sintoniako eszenatoki berri batean gure giza erlazioak berreraikitzera gonbidatzen gaitu.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
'Wall·E' buruzko gida didaktikoak kontsultatu

02. Charlie y la fábrica de chocolate

Fitxa teknikoa
Izenburua Charlie y la fábrica de chocolate
Aurrerakina ‘Charlie y la fábrica de chocolateren’ aurrerakina ikusi
Urtea 2005
Iraupena 116 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Tim Burton
Generoa Fantastikoa
Sinopsia

Charlie Bucket bere gurasoekin eta lau aitonekin etxetxo kalamastra batean bizi den haur bat da. Bere familia oso txiroa da, baina zoriontsu bizi da haien maitasunez inguraturik. Egun batean, lehiaketa bat irabazten du, munduko alde ezberdinetako beste lau haurrekin batera, zeinaren saria txokolate lantegi mitikora bisitaldi batez gozatzea izanen da. Bere sortzailea, Willy Wonka, saria jasotzen dutenen artean bere ondorengoa aukeratuko du.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Charlie y la fábrica de chocolate’?

Roald Dahlen elaberritik aurrera, Tim Burtonek mundu fantastiko bat sortzen du, baliabide tekniko bikain batzuen erabilpenari esker. Fantasia barra-barra - Burtonen lanekin bat - sormenari eta mundu berriei ateak irekitzen dizkionak. Teknika xehetasun txikienera zaindurik dago, oso hezigarriak diren balioez beteriko istorio baterako.

Pertsonai taldearen jarrera eta portaerak, jatorrizko eleberriaren irakaspenak bere baitan daukate.Charlieren familiak balio handiak irudikatzen ditu: solidaritatea, emankortasuna eta txiroturiko eta baliabiderik gabeko familia baten baldintzarik gabeko maitasuna. Charlieri txokolate lantegirako bere bisitaldian laguntzen dioten haurrek, neurri gabeko kontsumoan oinarrituriko gizarte berekoi baten Dahlen kritika azpimarratzen dute: Ausgustusen txokolaterako obsesioa; Verucaren gutizia guztien nahikeria; arrakasta izan eta besteen gainetik Violeten desioa; Mikeren berekoikeria eta jarrera bortitzak. Guztiek hezkuntza irizpiderik ez daukaten gurasoak eta kontsumorako grina partekatzen dute: txokolatea, gutiziak, arrakasta, telebista. Ondorioz, pertsona ezegonkorrak, berekoiak eta mundutik aldendutakoak dira.

Charlie, guzti haien kontrapuntua da: bizitzan benetan garrantzitsua dena baliosten daki; bere printzipiotara leiala mantentzen da; ikusten duenaz harritzeko gaitasuna daukan bakarra da eta kontsumoak ez du itsutzen.

Charlieren laguntza, bere familian aurkitzen duen ulermena da. Funtsezkoa da bertan, bere aiton eta amonek daukaten papera. Beraien jakituria eta esperientziaren aintzatespena, gaur egungo gure gizartean gure adineko pertsonek jasaten duten ahanztearen kritika bat ere da.

Azken finean, irudimenaz gainezka egiten duen pelikula dibertigarri baten bidez, haurrekin batera, balioei buruz hausnartzeko era on bat.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘Charlie y la fábrica de chocolate’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu