2

Emakumeak eta irudikapen berriak

01. Whale Rider

Fitxa teknikoa
Izenburua Whale Rider
Aurrerakina ‘Whale Riderren’ aurrerakina ikusi
Urtea 2001
Iraupena 105 minutu
Herrialdea Zeelanda Berria
Zuzendaritza Niki Caro
Generoa Drama
Sinopsia

Zeelanda Berriko kostaldeko herri txiki batean, maoriek, beraien burua, “baleen zaldiko”, Paikearen ondorengotzat daukate. Milaka urte dira gizonezkoek bakarrik oinordetzan hartzen dutela titulu hau. Pai, 12 urtetako neskatiko bat, zilegizko ondorengoa da, baina bere aitonak bere herriaren buruzagi berria emakume bat izatea ezin du onartu. Hala ere, Pai konbentzituta dago bera dela aukeratutakoa eta bere gogo guztia jarriko du frogatzeko.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Whale Rider’?

Pai, usadiozko ipuin eta pelikuletako emakumezkoen estereotipoen aurka jaikitzen den heroia bat da. Bere ahalbidetan sinesten du eta bere herria gidatzeko jaio denaren uste osoa dauka. Emakumeek, maori herrian jasaten duten bereizketa ikusten duen pertsonai bat da, eta, hedaduraz, munduan, oraindik, nabarmentzen diren patriarkal jatorriko kultura guztietan. Gainera, neskatiko baten gainditzeko gaitasuna eta indarra eta aginte bortitza ez diren aukerako estrategiak nola erabiltzen dituen agertzen du.

Istorioa, gaur egungo alegi bat balitz bezala kontaturik dago, maorí herriaren inguru naturalaren irudi ikusgarriekin. Ez dugu, mutiko eta neskatikoak, gaur egungo zineman eta telebistan ikustera ohituta dauden irudi bizkorren segida bat ikusten. Alderantziz, narrazio erritmo patxadatsuak, pelikularen begiratze lasaiera gonbidatzen gaitu, hau, oso hezigarria izanik. Era berean, Pai, bere borroka pertsonalean bilakaera daukala egiaztatzen dugu.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘Whale Rider’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu

02. La isla de Nim

Fitxa teknikoa
Izenburua La isla de Nim
Aurrerakina ‘La isla de Nimen’ aurrerakina ikusi
Urtea 2008
Iraupena 96 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Jennifer Flackett eta Mark Levin
Generoa Abenturak
Sinopsia

Nim, bere aitarekin batera zibilizaziotik aldendurik dagoen irla batean bizi da. Bere animali lagun bitxi, liburu eta kondairaz inguraturik, bizi tropikal sinestezina badarama bere liburuetako pertsonai gustukoena islatzen duena: Alez Rover, planetako lehen abenturazalea. Bere aita ezustean desagertzerakoan, Nimek bere heroiaren sortzaile literarioari laguntza eskatzen dio. Baina Nimek ez daki, abentura bildumaren egile txalotua, Alexandra Rover, hiri handi bateko etxebizitza batean giltzaperaturik bizi den emakume lotsati bat dela.

Zergatik aukeratzen dugu ‘La isla de Nim’?

Pelikulak, robinsonen abenturen genero klasikoa berritzen du. Heroi eta abenturen alegi klasikoarekin hausten du, bai pertsonaiak aukeratzerakoan, nola istorioaren trataeran.

Hasteko, heroia emakume bat da, Nim, heroi maskulino eta helduaren eredutik baztertuta. Nim, kementsua, sortzailea, ausarta eta bere buruaz segurua da. Teknologi berriak erabiltzen ditu laguntza eskatzeko –modernotasuna, antzinako denboretan ainguraturiko generoan sartzen du horrela- eta ingurumenaren jakitun eta babesle handia da, gauza berria ere generoan. Bere abenturan, Alexandra Rover idazleak laguntzen dio, bera ez den guztia gizaki egiten duen protagonista baten atzean bere beldurrak ezkutatzen dituenak. Alexandraren ezkutuko nortasuna, gure berezko ereduei buruz hausnartzeko aukera bat da: zergatik, ia automatikoki, abentura, ausardia, erabakitasuna... gizonei egozten dizkiegu?

Baina istorioak, aurrerapauso bat ematen du. Nim laguntzearren, Alexandrak bere baitan daukan bere beldurrak gainditzeko borrokan, bakoitzaren mugak gainditzea eta ezarritako gizarte ereduen lokarririk gabeko bizi libre baten apustua hautematen da.

Azkenik, umore jarraitua, abenturaren tentsioa eta bi protagonisten antzezpen bikainak, haur ikuslegoarentzat, pelikula atsegingarria eta ikuskapen errez eta onuragarria izatea egiten dute.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘La isla de Nim’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu