1

Kulturen arteko elkarbizitza

01. Azur y Asmar

Ficha de la película
Izenburua Azur y Asmar
Aurrerakina ‘Azur y Asmarren’ aurrerakina ikusi
Urtea 2006
Iraupena 99 minutu
Herrialdea Frantzia
Zuzendaritza Michel Ocelot
Generoa Animazioa
Sinopsia

Azur eta Asmar haurrak – lehendabizikoa, zuria, ilehoria eta begi urdinekin; bigarrena, beltzarana eta begi ilunekoa – anaiak bezala heziak izan dira, nahiz eta bata inudearen semea izan eta bestea jaun noble batena. Egun batean beraien bideak bereizte dira. Urteak geroago, abentura berdinean nahasturik aurkituko dira berriro ere. Beraien inudeak hitz egiten zien kondairazko maitagarria aurkitzeko lehiatuko dira.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Azur y Asmar’?

Edertasun handiko animazio teknika bikain batez, Ocelotek, Istanbuleko meskitara , Granadako Alhambrara, Afrika iparraldeko herrixkatako azoketara eramaten gaitu. Bere helburua, aberastasun kulturalaz liluratu eta gozatu dezagun da. Aniztasuna balioesteko beharrari hurbiltzen gaitu, baina ez soilik irakaspen gisa, baizik baita ere pertsonalki aberasteko. Finak eta zehatz zainduriko irudien bidez ikusi eta dastatzen da. Irudien segidaren oreka; ezin hobeki diseinaturiko kolorea eta neurtu eta zaindutako dialogoek, pelikula hau, haurrentzako ekoizkin zinematografiko komertzialago eta astinduagotik urruntzen dute.

Azur eta Asmarren istorioak, ezberdintzat dauzkagunekin elkartzea eragozten diguten ohiturak gainditzen ditu. Batzen gaituenaz hitz egiten digu, bereizten digunetik baino. Axolagabetasunak edo aurreiritziengatik apurturiko erlazioak berreraikitzeko bide bezala, Ocelotek solidaritatea eta elkarbizitza proposatzen gaitu. Marko geografiko eta soziala, Ekialde (Asmar, beltzarana, inudearen semea eta gero printzean bilakaturikoa) eta Mendebaldearen (Azur, ilehoria, bere ondasunak galtzen dituen familia noble baten semea) arteko erlazioa da. Ocelotek, bere pelikularekin, soilik aurrez aurre dauden bi kultura bezala ikusten direnei zubi bat zabaltzen die, istorioak, hitzarmen eta elkar irakaskuntza aroak erakusten dizkigunean. Orain, interes eta estremismo askok liskarra bilatzen dutenean, beharrezkoa eta posible da ulermena eskatzea.

Gehiago jakiteko
Palmaresa kontsultatu
Zenbait kritika kontsultatu
‘Azur y Asmar’ buruzko gida didaktikoak kontsultatu