2

Ikustaldia geroko saioa

b. Berdintasunetik hezkuntzarako gakoak

‘El domingo si Dios quiereren’ azterketa feminismoetatik eta genero perspektiba gehituz proposatzen dugu. Teoriako oinarrizko alderdiak jardute zinematografikoekin nahasten dituzten zazpi funtsezko puntu adierazten ditugu.

01. Protagonismo femeninoa

Eztabaidarako galderak
  • Nor da istorioko pertsonai protagonista?
  • Ze suposatzen du protagonismo honek?
Gakoak eztabaidarako
Zouina

Historikoki, zinea gizonen begirada eta ikuspuntuarengatik menderaturik egon da. Pertsonai maskulinoek protagonizatu dituzte filmeak. Heroiak, gaizkileak, abenturazaleak alegi zinematografikoak menderatu dituzte. Pertsonai femeninoak soilik bigarren mailakoak izatera baztertuak dira.

Protagonismo femeninoaren konkistak zerikusi asko dauka industri zinematografikora emakume zuzendarien iristearekin. Etxeko aingeru edo emakume objektu estereotipotik haratagoko pertsonaien garapena ahalbideratzen du. Emakumeen eredu zinematografiko berriek irudikapen modu berriak ahalbideratzen dituzte, eta hauek era berean identifikazio modu berrien aukera ematen dute.

‘El domingo si Dios quieren’ Zouinaren protagonismoa erabatekoa da. Protagonismo honek bere pertsonaiari identitateen eta berariazko moduan eragiten dion problematiken garapena posible egiten du. Zouinaren eskutik Frantzian emakume etorkin baten bizi baldintzak ezagutzen ditugu. Badakigu nola bere egunerokotasuna, bere arazoak bizi dituen baina baita ere bere ametsak eta nahiak eta diskriminatu eta bortxatzen dion inguru familiar bat gainditzeko bere ahaleginak.

Bere pertsonaiaren garapena zenbait ikuspen, identifikazio eta enpatia prozesu martxan jartzen ditu. Alde batetik, askotan etxeko eta pertsonal esparruei eragiteagatik ezkutatuak diren ezinbesteko arazoak ikustarazten ditu. Ustez pribatuak diren arazo hauek erakusteak pertsonala politikoa denaren maxima aplikatzearen baliokidea da eta etxe esparruan gertatzen dena arazo pertsonalak eta ez sozialak diren ideiarekin apurtzea.

Ikuspenak irudikapen soziokulturala eta beraiekin enpatia elikatzen duten pertsonai femeninoen genealogia berri batekin identifikazio prozesuak posible egiten ditu.

02. Emakume ereduak eta irudikatzen dituzten estereotipoak. Pertsonai femeninoak

Eztabaidarako galderak
  • Ze emakume ereduak irudikatzen dituzte pelikulako pertsonai femeninoek?
  • Zineko ohiko ereduak dira?
  • Ze identifikazio maila lortu dezakete ikusleek pertsonaia hauekin?
  • Identifikazio aukera berriak eskaintzen dituzte?
Gakoak eztabaidarako

Beste azpimarratzeko alderdi bat protagonismoarekin erlazionaturikoa, pertsonaiak irudikatzen duten ereduen azterketa da. Beharrezkoa da ikustea ea eredu hauek zaintzaile (sainduak, amak) edo objektu emakume (emakume hipersexuatuak) bezalako zineko ohiko estereotipo dikotomikoei esleitzen diren edo ez.

Emakume zinegileak eta zenbait zuzendariek pertsonai femeninoen protagonismotik aurrera genealogia berri bat sortu dute. Pertsonai berriak ez dira emakume heroi handiak edo biktima apartak. Desberdintasunez beteriko errealitate bateri gailentzen dioten pertsonaiak dira -‘El domingo si Dios quiereko’ kasuan bezala- zeren bizirauteko estrategia berriak eskaintzen dituzte. Kasu konkretu honetan bezala benetako emakumeen antza dute. Aditzera eman den bezala, identifikaziorako aukera berri eta handiagoak eskaintzen dira.

‘El domingo si Dios quieren’ eredu femenino ezberdinak elkar bizi dira. Alde batetik, aljeriar emakumeak (Zouina, Aïcha eta Malika) eta bestalde, frantziar emakumeak.

Pelikulako pertsonai femeninoak eta irudikatzen duten ereduak
Zouina
Zouina
Eztabaidarako galderak
  • Ze emakume eredu irudikatzen du Zouinaren pertsonaiak?
  • Ze bilakaera dauka pelikulan zehar?
  • Bere bizi propioaz erabakitzeko aske da?
Gakoak eztabaidarako

Zouinak, gizarte patriarkaleko emazte eredua eta ohiko etxekoandrea irudikatzen du. Bere familia eta etxea zaintzen du, etxe esparruan giltzaperaturik. Inongo eskubiderik ez daukan bere derrigorrezko erbesteko bere egoera berria minez eta tristuraz bizi du.

Giza eskubide oinarrizkoa ez izatearengatik biktima de pertsonai bat aurkezteaz gain, Benguigui haratago doa bere zalantzatik aurrera moldatzen den pertsonai bat eraikitzerakoan. Zouinak bere familiak eskatzen dion mendekotasun itsua eta frantziar gizartetik heldu zaizkion eraginen artean borrokan dago.

Amore ematen ez duen pertsonaia bat da. Buira familiaren bilketaren ekiteak, gidoian daukan funtzioaz aparte, otzantasunetik eta ezberdintasun egoeratik ihes egiteko saiakera suposatzen du.

Aïcha
Zouina
Eztabaidarako galderak
  • Ze emakume eredua irudikatzen du Aïcharen pertsonaiak?
  • Zein da bere maila eta eginkizuna familian?
Gakoak eztabaidarako

Amaginarrebaren irudia ezinbesteko garrantzia dauka pelikulan. Emakumea izan arren, botere leku bat betetzen du etxean. Bere agintea bere errainaren gainetik dago. Pelikulak erakusten duen aljeriar ohiko familia bezalako gizarte patriarkal batean, gizonezko semeen ama diren heinean onartzen dira emakumeak. Emakume hauek urteak betetzen dituzten heinean, beraien agintea bere alaba edo errainen gainetik dago. Familia erakunde hau Frantzian erreproduzitzen da.

Aïcha janaria gordetzen den armairuaren giltzaren zaindaria da. Bera da semea laguntzen duena festarako bildotsa erosten. Pertsonai bihozgabea eta gorrotagarria da Zouina tratu txar psikologikoetara menderatzeagatik: “ez daukat inongo konfiantzarik zugan”, “frantziarrekin hizketan ematen du egun osoa”. Baita ere bere semeari beste emakume bat bilatzearekin mehatxatzen du: “edozeini atea irekitzen bait dio beste emakume bat bilatu behar zaitut”. Bere errainaren ahizparekin konparatzen du “guztia egiten didan Aljeria Erdiko erraina”.

Madame Donzè
Zouina
Eztabaidarako galderak
  • Ze emakume eredua irudikatzen du madame Donzèren pertsonaiak?
  • Ze ezberdintasun ikusten dira bera eta Zouinaren pertsonaiaren artean?
  • Pertsonai zoriontsua da?
Gakoak eztabaidarako

Madame Donzè etxekoandre heldu bat da. Ezkontzara eskainitako eta beren etxe eta familia zaintzera dedikatutako emakumeen belaunaldi bat irudikatzen du. Zouinak ez bezala, madame Donzèk bere patua aukeratzeko ahalmena izan zuen.

Bilakatzen den pertsonai bat da. Pelikularen hasieran pertsonai zoriontsu bat bezala aurkezten zaigu, bere egoera sozialaz, bere ezkontzaz eta bere herritartasunaz ziur. Nahiz eta ezkontza zoriontsu bat susmatzen den Zouinarenarekin kontrajarririk, emakume zorigaizto bat da, frogatzen den bezala bere erantzuna ikusterakoan bere irudia ispilutik jasotzen duenean.Bere desilusioa eta larritasuna 1963 an Betti Friedanek definitutako “feminitatearen mistikarekin” eta “izenik gabeko ondoezarekin” erlazionatzen dira (1).

Nicole Briat
Nicole Briat
Eztabaidarako galderak
  • Ze emakume eredu irudikatzen du Nicolek?
  • Ze desberdintasun ikusten dira bere pertsonai eta gainerakoen artean?
Gakoak eztabaidarako

Barride gaztea Madame Donzè barride kontrolatzaile, kuxkuxeroa eta xenofoboaren kontrapuntu narratibo argia da. Zouinagatik arduratzen den pertsonai bakarra da. Lagundu eta bermatzen du.

Liberatutako emakume eta “dibortziatu zoriontsuaren” arketipoa irudikatzen du. Bere lanari esker pertsonai autonomo eta independentea da. Izan ere, pertsonai femenino bakarra da ekonomi autonomia daukana. Dibortziatutako Elkartearen parte da eta bere gain hartzen ditu “nire gorputza nirea da” bezalako aldarrikapen feministak. Sexualitateari buruzko liburu bat irakurtzen du ere. Alderdi guzti hauek ezagutarazten digute baduela gizartean emakumeak daukan egoera eta lekuari buruzko kontzientzia argi bat.

Malika
Malika
Eztabaidarako galderak
  • Ze emakume eredua irudikatzen du Malikak?
  • Jatorri bera kontsideratuz, ze alderdiak desberdintzen dute Zouinatik?
Gakoak eztabaidarako

Malika Buira Zouina bezala, Frantzian kokatzen den emakume aljeriar bat da. Zouina ez bezala bere errealitatea aldatzeko borrokatzen dena, Malikak patriarkal aginduak onartzen ditu. Etxeko esparruan kokatzen da. Patriarkal egiturak erreproduzitzen ditu onartzen bait du bere senarrak alaba lehengusu batekin ezkontzea.

Zouinaren maitasuna edo sexualitateari buruzko azalpenak eskandaluzkoak iruditzen zaizkio eta ez du ulertzen zer egiten duen bere etxean bere senarra gabe. Azkenean, bere beldurra ezin gaindituz, Zouinaren erreguak arren botatzen du, pelikularen intentsitate dramatiko handiagoa duen sekuentzia batetan. Atearen bestaldean, Zouinaren ohiuak entzuten, Malikaren atsekabea ikusten dugu bere beldurra ezin gainditzearen aurrean.

03. Maskulinotasunaren irudikapena

Ahmed
Ahmed
Eztabaidarako galderak
  • Zer nolako maskulinitatea irudikatzen du Ahmedek?
  • Bere pertsonaia garatzen da?
Gakoak eztabaidarako

Ahmedek ohiko nagusitasun maskulinitatea irudikatzen du. Senarra eta aita bezala familiaren agintea irudikatzen du. Patriarkal familiaren barruan produkzio funtzioarekin betetzen du, Zouinak ugalgarriarekin betetzen duen bitartean. Lanaren zatiketa sexual hau guztizko eta eztabaidaezinaren autoritate iturria da

Bere emaztearekin erlazioa hierarkia eta menpekotasunean oinarritzen da. Inoiz ez da Zouinari zuzentzen. Beti bere amari edo semeei hitzegiten die. Ahmedentzat, bere familiaren ohorea bere emakumearen bizia baino garrantzitsuagoa da.

Bere gailentasunaren eta familiar erlazioak zuzentzen dituen desberdintasuna adierazpen nagusiena biolentziaren erabilpena da. Ahmed erasotzaile bat da. Zouina zigortzeko beharra sentitzen duenean, ez du dudarik indarra erabiltzeko.

Monsieur Donzè
Monsieur Donzè
Eztabaidarako galderak
  • Zer nolako maskulinitatea irudikatzen du Mr. Donzèren pertsonaiak?
  • Ze desberdintasunak ikusten dituzu Ahmeden gain?
Gakoak eztabaidarako

Madame Donzèren senarra bigarren mailako pertsonai bat da. Berataz datu gutxi dauzkagu, baina bere erantzunak Ahmeden kontrakoaren maskulinitatearen eredua irudikatzen dute. Madame Donzèreki maitekorra eta adeitsua da, bere erlazioa errespetuan oinarritzen da.

04. Emakumeak mugitzen diren esparruak

Eztabaidarako galderak
  • Non kokatzen dira pertsonai maskulinoak, zein esparruan? Era femeninoak? Ze lan erlazionatzen dira esparru publikoekin eta zeintzuk pribatuarekin? Nortzuk egiten dituzte lan hauek? Zergatik?
  • Zouina kaletik doanean, nola doa, zein da bere jarrera? Ze plano erabiltzen ditu zuzendariak Zouina etxean dagoenean? Ze planoak erabiltzen ditu kaletik dagoenean?
Gakoak eztabaidarako
Ahmed

Esparru publikoaren eta pribatuaren zatiketa lanaren sexu zatiketaren ondorioa da, gizona eta emakumearen botere zatiketa desberdinaren oinarrietako bat da. Soledad Murillokcite> baieztatzen du: “Hitzaldi sozialak esparru desberdinen erabilpena markatzen du, lekuak banatzen ditu eta herritarren generoaren arabera protagonismoak ematen ditu. Esparru publikoa gehiengoz gizonezkoengatik kudeatua izanen da, etxeko esparrua emakumea bere gehienezko adierazgarri bezala ezagutua izanen den bitartean” (2)

Gizonek bizi publiko eta pribatua daukate. Bi esparruetatik igarotzen dira, eta emakumeak ez. Gizonentzat esparru pribatuak bizi pribatuarekin, deskantsuarekin, aisiarekin, deskantsuarekin erlazionatzen dira, inongo betebeharrik gabe, tentsioak askatzeko tokiarekin eta gero esparru publikoari aurre.

Emakumeen aldetik, esparru pribatua atsedeneko eta aisiako bizi pribatutik banandua dago, zeren etxeko esparruan bihurtzen da, emakumeen funtzioak etxearen eta beren bizilagunen zainketa eta intendentzia bait dira.

Zouina

Patriarkalak ezartzen dituen esparru banaketa hauek lan sexuaren zatiketari dagokio. Zatiketa honen oinarria emakumeei espeziaren ugalketa dagokio. Emakumeek etxeko esparruan produzitzen duten bitartean Estatuarentzat inongo kosturik gabe, gizonek lan merkatuan ordaindutako lanean produzitzen dute. Etxeko esparruan produktibitatea eguneroko onura eta zerbitzuen produkzioan, menpeko pertsonen zainketa, ezagutza eta ospe sozialik gabeko eginkizunetan zentratzen da. Berriz, ordaindutako lana gehiengoz gizonek egiten dutena, autonomia, boterea eta ospea ematen dute.

Pelikulak oinarrizko eskubideak hausten dituen esparru eta lan sexu banaketa hau islatzen du. Zouina etxeko esparrura mugatua dago. Etxea eta haurren zainketara dedikatzen da bakarrik. Zouinarentzat esparru pribatua etxeko esparruaren sinonimoa da, Ahmedentzat aldiz deskantsua eta aisiaren sinonimoa da.

Zouina

Zouina dendaren esparru publikora (konnotazio femeninoekin markatutako esparrua) eta karrikara ateratzen denean, beldurtuta eta uzkurtuta sentitzen da. Ez du hautematen esparru publikoa berea izatea.

Zuzendaria gehiengoan erdi, motz eta lehendabiziko planoak erabiltzen ditu Zouina bere etxean dagoen bitartean. Pertsonaia kanpoaldean kokatzen duenean, planoak irekitzen ditu eta Zouina babesgabe erakusten digu. Beldurraren menpean korrika dabil, baina, mugak hausteko eta bi esparruen artean ibiltzeko gai da.

05. Gorputza eta sexualitatearen irudikapena

Zouina
Eztabaidarako galderak
  • Zouinak bere gorputzaren kontrola dauka?
  • Ohoreak ze tokia betetzen du aljeriar famili honen egituran?
Gakoak eztabaidarako

Zouina ez da bere gorputzaren jabea. Ohiko eta patriarkal gizarteek beren egitura soziala familian oinarrizko zelula bezala oinarritzen da. Emakumeen funtzioa etxeko esferan amak eta zaindariak izatearena da. Zouinaren kasuan, bere sexualitatea eta gorputza ugalketara zuzendurik daude. Gorputza eta sexualitatearen kontrol hau emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak hausten ditu.

Zouina

Zouinaren kasuan, gainera, familiaren ohore guztia bere gorputzan pausatzen da, Madame Donzèrekin gertaera eta gero agerian jartzen den bezala. Familiarentzat ez da horren garrantzitsua gertaera hau nola familiaren ospean soinekoa kentzeak daukan ondorioa bezala. Emakumeek beren gorputza bakarrik bizia emateko daukate. Ezin da ez erakutsi ezta apaindu ere. Fotograman ikusten dugu momentu bakarra zeinetan Zouinari bere gorputzaren zati bat ikusten zaio, aurpegia eta eskuez aparte.

Zouina eta bere gorputzaren arteko erlazioa ulertzeko, barrideak oparitzen dizkion makillajearekin sortzen duen erlazioa aztertu behar da. Pelikularen testuinguruan mendebalkuntza irudikatzen du eta familiak inposatzen duen inposatutako kontrolaren gainazpikatu aukera bat. Ez da ezustekoa Zouinak makilatzea etxean bakarrik dagoenean. Ezpainak pintatzearen ekintza sinpleak hobe sentitzea egiten dio. Irri egiten dituen momentu bakarrak dira.

Ikur hau iraultzaileagoa da senarraren erreakzioa eta gero, jo eta guztiz egiten duena.

06. Genero indarkeria eta bere irudikapena

Ahmed
Eztabaidarako galderak
  • Ze motatako biolentzia jasotzen du Zouinaren pertsonaiak?
  • Zein momentutan jasotzen ditu erasoak?
Gakoak eztabaidarako

Genero indarkeria gizartearen egiturazko arazo bat da. Faktore asko existitzen dira etxeko esparruan emakumeen kontrako indarkeria azaltzen dituzten zergati eta arrazoiak. Azpimarratzen dugu Zouinaren gutxiagotasun egoera.

Pelikulan zehar biolentzia momentu desberdinak eta irudikatzeko modu desberdinak existitzen dira. Egiturazko biolentziaz gain patriarkal gizartearen antolaketa mantentzen duena, eta filme guztian zehar ikusten duguna, Zouina biolentzia psikologikoa eta biolentzia fisikoaren biktima da.

Aïcha

Senarra eta bereziki bere amaginarreba psikologikoki gaizki tratatzen dute. Aïchak oihukatzen du, iraintzen du, estutzen du, jarraikitzen du. Zouinaren seme zarrenak eta guzti bere amonaren jarrera aurpegiratzen dio.

Ahmedek ere bere emakumearen kontra biolentzia fisikoa erabiltzea ez du dudan jartzen kontrolatzeko beste mekanismo bat bezala. Krudelki jotzen du barridearekin gertaera eta gero. Eta baita -oraingo honetan arloz kanpo-Zouinak, epeka xurgatzailea erosten duenean. Xurgatzailearen gatazkan Ahmedek Zouinaren oinarrizko eskubideak bortxatzen ditu, zeren harritzen baita bere emaztea idazteko eta sinatzeko gauza izatea.

07. Irudikatzeko modu berriak

Eztabaidarako galderak
  • Ze eraldaketa jasaten du Zouinaren pertsonaiak?
  • Ze iritzi daukazu pelikularen bukaeraz?
Gakoak eztabaidarako
Zouina

‘El domingo si Dios quierek’ pertsonai femeninoak irudikatzeko modu berriak eskaintzen ditu. Patriarkal erregimenaren eraldaketa honen oinarria protagonismo femenino nabaria da aurreko puntuetan komentatu izan dena.

Zouinaren jasankizunaz eta bere menpekotasun egoeraz gain ez da bakarrik biktima bezala irudikatzen. Pelikularen bukaera, ikusi behar dugun ñabardura guztiekin, ustekabeko bira bat ematen du eta pertsonaiari orain arte ez zeukan botere bat ematen dio. Biktima eguneroko heroi berri batean eraldatzen du.

Orri oina oharrak: