1

Ikustaldi aurreko saioa

b. Pelikularen eszenatokia

Oinarrizko gako batzuekin Aljeriako emakumeen egoera hobe ezagutzeko aukera izango dugu. Informazio honek ulertzen lagunduko digu, nola Zouinaren familiak, Frantziara emigratzen duenean, 70. hamarkadako aljeriar gizartea zuzentzen dituen patriarkal egitura familiar berberak errepikatzen dituela.

01. Emakume aljeriarrak. Egoera soziala eta ohar historikoak

Timimounen emakume aljeriarra

Argazki oina: Timimounen emakume aljeriarra. lebeaupinagnesengatik.

Emakumeen egoera soziala Aljerian era oso esanguratsuan aldatu da, nahiz eta oraindik oso astiro. 60. hamarkadan, aljeriar emakume gehienak eskolagabekoak ziren (emakumeen %14 baino gutxiago eskolatuak ziren, gizonezkoen %38aren ondoan) (1). Trebatze eza honen ondorio zuzenena bezala, emakumeen lanera heltzea ere oso mugatua zen. Hala era, Emakume lan informal bat ere existitzen zen, ordaindu gabea, egoera ezegonkor batetan jarduna, bai nekazaritzan nola artisautzan.

Un grupo de mujeres votan en una asamblea local

Argazki oina: Emakume talde batek botoa ematen du tokiko batzar batean. Por Nederland Wereldomroep Irratiarengatik.

Emakumeak independentziaren lehenengo urtetatik beren egoera ahul eta zaurkortasunez kontzientzia hartu zuten. Lehenago Askapen Gerratean inplikatu ziren maila guztietan. Botere publikoek laguntza hau probestu zuten eskolatze gaian esfortzu berezi bat hasteko. Arrazoi honengatik, 70. Hamarkadan, emakumeen egoera sozialean hobekuntza bat egiaztatzen da, bereziki hezkuntzan. Haren froga on bat hurrengo datua da: “analfabetismoa atzera egin du nabarmenki eta pastu da %90etik 1956tik %24ra 2006an, data non bost gizonetatik bat analfabetoak delarik eta hiru emakumeetatik bat baino gehiago” (2).

Lan gaian, lanpetutako emakumeak gehituz doa, nahiz eta 1987an emakume aktiboen tasa totala %10ekoa zen. 90. hamarkadatik aurrera atzeraldi sozialeko prozesu bat ematen da. Azken datu erabilgarrien arabera, “1998an, emakumezko biztanleri aktiboa 1,4 milioi baino zer edo zer gutxiagokoa zen, hau da, 1996an baina 13 aldiz gehiago” (3). Gainera, emakume hauei eragiten dien soldata bereizkeria konstante bat da.

02. Egoera juridikoa. Familia kodea

Emakumeek jasaten duten desberdintasun soziala, Familiaren Kodearekin donetsi egiten da,gero eta menperatze instituzionalizazio handiago batekin. 1984a arte, arau honen aldarrikapenaren data, emakumeak ez zeukan tutore baten beharra, ezta bere baiezkoa ezta baimena ezkontzeko. 1985ean, “osasunaren babes eta sustapen” lege berria ezabatzen du 1976ko “osasun publikoaren Kodea”, zeinetan aipatzen zen Estatuak nor bere gain hartzen zuela ama ezkongabeen eta abandonatutako haurtzaroaren atentzioa.

Familia Kodeak poligamia baimentzen du, berriz ere tutorearen irudia ezartzen du, gaitzestea baimentzen du eta emakumeak beren ondarean parte hartzea ezeztatzen du. 1997ko otsailean “ Familia Kodearen 1984ko ekainaren 9ko 84-11zk-ko legearen zuzenketari dagokion Aurreproiektu Lege” bat agertzen da. Hala ere, poligamia mantentzen da (8. artikulua); tutoretza adingabekoak egiten dituenak bizi guztirako (11. art.) eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasuna, bai ezkontzan nola banaketan.

Era berean, 2005ean Kodearen berritze berri bat egiten da, garbiki eskasa eta aljeriar emakumeen itxaropenak asetzen ez dituena.

03. Ezkontza eta emakumeak Aljerian

Ezkontza bitartean emakume batzuk itxaroten dute

Argazki oina: Ezkontza bitartean emakume batzuk itxaroten dute. Claude Srpinger-engatik.

Ezkontzak aljeriar gizartean funtsezko leku bat okupatzen du, arabiar-musulman gizarte guztietan bezala. Familia gizartearen antolaketaren oinarria da. Hortaz, Familiaren Kodearen 2. Artikuluak gizartearen oinarrizko zelula bezala ezartzen du. Emakumeen bizitzaren funtsezko elementua da, zeinen betebeharra eta funtzio nabarmenena –gainerako gizarte patriarkalak bezala– emaztea, ama eta etxekoandrea izatea da. Ezkontza emakumeak birjintasunarekin lotzen ditu eta berriz gizarteen ohorearekin, zeren sexualitatea ez da ongi ikusten ezkontzaren eremutik kanpo.

Arabiar- musulman ezkontzen ohiko eredua, pelikulak horren ongi islatzen duena, berezko ezaugarri batzuk dauzka:emakumeak hogei urteko bataz besteko adinean ezkontzen dira, beraz ez dago ia tarterik haurtzaro eta ezkontza artean. Alderdi honek gizonei bi abantaila ematen dizkie: gizonezkoen autoritatearen abantailari senarrak emazteak baino zaharrago izatearen abantailaren ondoriora gehitzen zaio, zeinak berriz ere desberdintasunak areagotzen dituen. Ezjakin eta eskolagabeak, etxeko esparruan sartuak egotera beste helbururik ez daukate.

Bikoteen elekzioa pertsonala baino famili afera bat da. Itunen sistema arabiar munduan neurri onean ezkontzak hitzartzeagatik pastu izan da. Ezkontzerakoan, emakumeak beren familia uzten dute eta beren senarren familiaren parte izatera pasatzen dira. Aita eta anaien agintea famili politikoaren aginteagatik aldatzen da. Ohiko famili zabalean (´aila), ezkondutako semeak gurasoen etxean mantentzen dira eta hor bizi dira ondorengoekin, beren toki propioa sortu ordez. Senarraren familiak gauzatzen duen zainketa, bereziki amaginarreba, ez du laguntzen ezta intimitatea ezta berdintasunezko erlazioak.

Gaur egun, hezkuntzara eta lan merkatura gehitzetik aurrera, Aljerian emakumeak ezkontzen diren adina adigarri atzeratu da (4). Beste errealitate nabari bat, ezkontzarekin eta familiaren erlazioekin zuzenki lotuta, emakumeen antisorgailuen metodoetara heltzea da.

04. Amaginarrebaren irudia ohiko ordena iraunarazteko

Una anciana curiosea desde su ventana

Argazki oina: Una anciana curiosea desde su ventana. Por Rafa Sanchís.

Aljeriar gizartean kasu xelebre bat ematen da. Emakumeak amaginarrebak izatera pasatzen direnean, gizonezkoen botereak eskuratzen dituzte eta patriarkal arau eta kulturaren zaindarietan bihurtzen dira. Erraina aukeratzeko boterea dauka. Errainek amaginarrebari obedientzia zor diote, senarraz gain.

Emakumeen posizioa familian adinaren menpean dago. Emaztea gaztea denean, esanekoa eta otzana izan behar da. Ama izatearen kasuan, antzemate pitin bat eskuratzen da, gizarteak esleitzen duen paperarekin betetzen dutelako. Amaginarreba bada, gizon baten ama, familiaren kontrolagatik zaintzeak autoritatea eta autonomia ematen dio. Hala ere, azken hamarkadetan, lehen seinalatutako aldaketak familiaren antolakuntzetan amaginarrebek pisu txikiagokoa izatea posible egin dute.

05. Erresistentzia, aldaketa eta eraldaketak

Louisa Hanoune ekintzailea mitin baten bitartean

Argazki oina: Louisa Hanoune ekintzailea mitin baten bitartean. ILC Info-rena.

Baita pena merezi du kontutan hartzea aljeriar emakumeen aurreratzeak eta arazoak politika partaidetzan. Bi adibide: Louisa Hanoune, aktibista feminista eta Aljeriako Langileen Alderdiko (PT) liderra 2004ko lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztutako lehenengo emakumea. Orain diskriminazio positiboaren alde neurriak hartzeko lan egiten du bizi politikoan emakumeen agerpena gehitzeko. Hala eta guztiz ere, bakarrik 30 emakumeek daukate aulkia Asanblada Nazionalean ( guztira 389 pertsona diputatuetatik). Gehiago jakiteko aljeriar emakumeen partaidetzari eta erakunde publikoetan beren ordezkaritzari buruz, irakurri artikulu hau (frantsesez).

Existitzen dira beste adibideak aktibismoarenak emakumeen aldetik. Azpimarratzen ditugu Faïka Medjaheden testigantzak, emakumearen zerbitzuaren arduraduna, Aljeriako Osasun Publikoaren Institutuan. Zohra Ounas, AFEPEC Elkartearen sortzaile eta zuzendaritzaren kidea; eta Semhane Khelil, Aljerian Nazioarteko Elkartasun taldearen partaidea.

06. Familia biltzea

Permiso de residencia

Argazki oina: Egoitza baimena. Viveiros.com-engatik.

Pelikularen testuinguruan bizizko garrantzizkoa da familia biltzearen irudi juridikoa, legez bizilekua daukaten atzerritarrei baimentzen diena eskatzea bere familia beraiekin biltzea.

Oinarrizko baldintza batzuk existitzen dira, nola eskatzailea legez bizilekua daukanak, logela izatea eta ekonomi bide nahikoak izatea berarentzat eta bere familiarentzat.

Pelikularen hasieran biltzen den bezala, 2ª Gerrate Mundiala eta gero, gobernu frantsesak eskulana behar izan zuen. Magrebtar langileak bildu zituen, bereziki aljeriarrak. Hasierako momentu batean, langile hauek esklusiboki gizonezkoak ziren, zeini debekatzen zitzaien beren familiarekin Frantzian bizitzea. 1974ean, Jacques Chirac-en gobernuak, imigranteen sarrera kontrolatzeko eta baita dibisen igortzea gainbegiratzeko, baimendu zuen langile hauek bakarrik etorriak zirenak beren familiak legalki ekartzea.

Zouinarentzat, familia biltzea, eskubide bat adierazteaz urrun, bere askatasun pertsonalarentzat atentatu bat irudikatzen du. Behartuta iristen da, emaztea eta bigarren mailako hiritarra bezala. Ez da librea bere norakoa aukeratzeko, horregatik bere gutxiagotasun egoera Frantzian nabarmenduko da.

Gehiago jakiteko familiaren biltzeari buruzko interpretazioa feminismoatik, irakurri Ndeye Andujar-en artikulua.

Orri oina oharrak: