0

Pelikula ezagutu

Emakumeen eskubideak

01. Fitxa teknikoa

Fitxa teknikoa
Izenburua El domingo si Dios quiere (Inch'Allah dimanche)
Aurrerakina YouTuben aurrerakina ikusi
Urtea 2001
Iraupena 98 minutu
Herrialdea Francia eta Argelia
Zuzendaritza Yamina Benguigui
Gidoia Yamina Benguigui
Banatzailea Divisa Home Video
Generoa Drama

02. Aurrerakina

03. Palmaresa

Pelikula honek 27 nazioarteko sari baino gehiago jaso ditu, beraien artean nabarmentzen direnak 2001eko Torontoko Zinema-jaialdiko Nazioarteko Kritikaren Saria, Marrakexeko Zinema-jaialdian Pelikula Onenaren Saria, 2002ko Balentziako Mostran Zilarrezko Palmondoa Pelikula Onenari eta Emakume Aktore Onena sariak eta 2004ko Mallorcako VII Europfilm Zinema-jaialdian Pelikula Onenaren Saria.

04. Zergatik aukeratzen dugu ‘El domingo si Dios quiere’?

‘El domingo si Dios quiere’ drama bat da ukitu irrigarri batekin. Protagonista Zouina da, aljeriar emakume bat hamar urte eta gero bere senarra, amaginarreba eta bere hiru semeekin elkar bizi gabe beraiekin biltzera bortxatuta ikusten dena, “familia biltzearen” eremuan.

Menperatze eta tratu txarreko famili giro batetan, Zouina bere sorterriko aljeriaren ohiko aginduen eta frantziar gizartearen eraginen artean eztabaidan dabil. Bere etxe hurbilean aljeriar famili bat bizi dela jakinarazi eta gero, Buiratarrak, etsi etsian bilaketa bateri ekiten dio beraiekin Bildotsaren Festa ospatzeko. Gertaera honek bere egoera familiar eta bizi jasangaitzetik aldentzea baimenduko dio.

 ‘El domingo si Dios quiereko’ kartela

Pie de foto: ‘El domingo si Dios quiereko’ kartela.

Ihesaldi honetan protagonistak jasaten dituen giza eskubideen zaurtzapenak ikusgai agertzen dira. Gure azterketaren hasiera puntua da. Pelikulak Zouinaren egoera partikularra gainditzen du eta patriarkar gizartearen oinarriak identifikatzen ditu, zeinaren giza, ekonomi, kultur eta politika egitura desberdintasunean oinarritzen den. Erakusten duen ohiko famili antolaketa beste gizarteetara eta testuinguru historikoetara aplikatu daiteke, beraien artean frankismoaren garaiko landa Espainian.

Gainera, ‘El domingo si Dios quiere-k’ hausten du –agian modu sobera sinplistan– emakumeen irudi filmikoarekin esklusiboki beraien eskubideen bortxakerien biktimak bezala irudikatuak. Zouinak sozialki inposatutako papera gainditzeagatik borrokatzen du. Zentzu honetan, pelikulak pertsonai femeninoen genealogia berria sortzera laguntzen du, beraien biktima papera gainditzen dutenak eta beraien egoeraren aldaketan gogotsuki parte hartzen dutenak.

Azken finean, gida didaktiko honekin azterketa berri bat proposatzen dugu teoria feminista eta ikus-entzunezko azterketatik. Halaber, bermatu eta iraunarazten dituzten egiturazko desberdintasunak emakume eta gizonen arteko bidegabeko botere zatiketa edozein motatako gizartean antzemateko balio digu.