Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza)

i

Sarrera

"Mundua zinema eta Giza Eskubideak" IPES Elkartearen Nazioarteko eta Giza Eskubideen Arloak jorratutako materialen artean *, giza eskubideak zinemaren bitartez lantzeko proposamen didaktiko zehatzak eskaintzen dizkizuegu. Hezkuntza esparruan, zinema, gai ezberdinak lantzeko aitzakia bezala askotan planteatzen da. Honela, gazteak, errealitate konplexuetara hurbiltzea errazten da. Hala eta guztiz ere, zinema haratago doa. Bere baitan, metodologia bat da. Dudarik gabe, errealitate zehatz batzuei begiratzea posible egiten digu, baina baita ere protagonistak diren larrutan gure burua jartzea eta beraien emozio, esperientzi, erlaziotan… zinemaren magia da.

Irudiak deszifratzen eta bere kodeak ezagutzea, ezinbesteko elementua da, zinema benetan hezigarria izatea nahi badugu. Hortaz, zinema ikusten ikasteko beharra. Gure intentzioa da aurkezten dizugun gidaren bidez. Gazteriaren artean, kultura eta ikusentzunezko espiritu kritikoa igotzeko zenbait gako proposatzen ditugu. Edozein pelikulako oinarrizko egiturari ekinen diogu: zer, nork eta nola kontatzen den istorio bat. Horrela, ikasitakoa, etorkizuneko ikustaldietarako balioko du.

Azkeneko helburua, errealitatea hobeto ulertzeko zinema ikusten ikastea da. Irteera puntua, giza eskubideak izanen dira. Beraiengan, emakumeen eskubideen ikustapenak arreta berezia merezi du. Giza eskubideetatik gure begiradak ez du soilik bere urratzeen salaketari jaramon egiten, baizik, funtsean, bere usatze eta ikuspenari. Honako premisa honekin, gida hau – “Mundua, zinema eta giza eskubideak” multzoko materialekin batera- giza eskubideen babes gogotsu baterako konpromisoan heztera lagunduko duten ustea daukagu.