Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza)

2

Irudiak eta soinua

b. Muntaia

Pelikula bateko muntaiako funtsezko elementuak ezagutzeko, azalpen bakoitza ‘Slumdog Millionaire’ pelikulako eszena batetik aurrera egindako azterketa adibide batez lagunduko dugu.

Aztertu behar dugun eszenaren deskribapena

Jamal eta Salim haurrak, indiar aireportuko lurreratze pistetan beisbolera jolasten dute. Polizia iristen da beraien jolasa galarazteko. Honela, jazarpen amorratu bat ekiten da. Haurrak, beraien ihesaldian, zabortegiak zeharkatu, teilatuak saltatu, kalezulo ezinezkoetan barrena sartu, beranduago beraien biziak markatu duen mafiosoarekin topatzen dira... beraien ama itxoiten dien beraien etxera iritsi arte. Horrela, lasterketa, pertsonai nagusien nola Jamalen eta Salimen auzoaren ( Bombayko marjinaltasun eta txirotasunaren isla) aurkezpenean bilakatzen da.

Muntaia, pelikula bateko plano eta sekuentziak, zuzendariaren iritzi eta gidoiak markaturiko erritmoaren arabera ordenatzen diren prozesua da. Prozesua laburtzen duen hitzen bat aukeratuz gero, hau “moztu” izanen zen. Pelikula batean, pelikulan ikusten diren baino plano askoz gehiago filmatzen dira. Hala nola filmazioan enkoadraketa kanpo zer geratzen den aukeratzen den, muntaian, planoko zein zati erabiltzen den eta zein ez aukeratzen da. Muntatzea, kanpoan zer geratzen den erabakitzea da. Editorearen erabaki honek (Espainian, lanbide honetan emakumeak dira gehien bat eta entzute handiagoz betetzen dutenak), pelikula batek istorioa modu batean edo bestean kontatzea egiten du.

Badaude hainbat eragile muntaiari eragiten diotenak. Bi garrantzitsuenetan jarriko diegu arreta: planoa eta kontakizuna. Planoaren eskala eta iraupenari jaramon eginez gero, badaude bi muntai ezberdin:

  • Analitikoa: funtsean motzak eta orokorrean iraupen laburreko planoak erabiltzen dira. Adierazgarria eta psikologikoa denari garrantzi handiago ematen zaio. Errealitatea zatika aztertuta ikertzen da eta emaitza erritmo azkar bat da.
  • Sintetikoa: aukeraturiko enkoadraketak, plano luzeak eta eremu-sakonera dutenak dira. Errealitatearen ikusmen osatuago bat ematen da, aztertu nahi gabe. Objektu eta gertaera gehiago agertzen direnez, irakurketa denbora aski izan ahal izateko, iraupen handiagoko planoen beharra daukate.

Gainera, eta kontakizun osoaren arabera, muntaia izan daiteke:

  • Narratibo edo klasikoa: gertaerak, edo kronologikoki edo etorkizunera (flash-fordward) nola iraganera (flash-back) saltoak emanez kontatzen dira, baina beti narrazio itxura emateko ideiarekin egituratuz.
  • Adierazgarria: errealitate zinematografikoaren ideologia edo interpretazio artistikoa gailentzen da. Planoen luzaera, mugimendu, soinu eta tonuak eta enkoadraketen konposaerak, ikuslearengan zirrara eta ideia ezberdinak piztuko ditu.

‘Slumdog millonarien” muntaiak, 2009ko Oscarra irabazi zuenak, leku berezia betetzen du. plano bikain eta dinamikoen bidez filmaturik, lehiaketako galderak, Jamalen haurtzaroko Flashback moduko kontakizunarekin nahasteak, indar narratibo handia lortzen du. Lehendabiziko minutuetatik, zatitutako muntaia batek inguratzen gaitu, denboran saltoka dabilena, eta zeinen ezinezko hartualdiak eta itxurazko axolagabetasuna enkoadraketetan, erritmo azkar eta freskoa ematen dute. Indar, argitasun, musika eta kolore maisutasunezko makinaria bat da.

Boyle beraren hitzetan, “pelikula filmatzea itzela izan zen baina muntatzea sinestezina. Pelikulan badaude bost une guztiz ezberdinduak: haurra txikia denean, hamar urte daukanean, nerabea denean, telebistan dagoenean eta poliziarengan dagoenean. Hala eta guztiz ere, pelikulan ez dugu inongo efekturik erabili, ez aurrerako edo atzerako ekorturik, ez fotograma zuririk ez ezer. Pelikulako denbora, gure buruan iragaten den bezala iragaten da, joan eta etorri. Pelikula bakarrik muntatzen zen sentsazioa geneukan, guztia oso erraza eta azkarra zen. Oso laster muntatu genuen, eta nire pelikuletako muntaiarik onena dela uste dut”.

Dod Mantle, argiztapen zuzendariak, pelikula nola filmatu nahi zuen deskribatzeko erabili zituen hitzak honakoak izan zirela esaten zuen: “energia, erritmoa, abiadura, mugimendua, kontrola ezina”. Hauek dira hasierako sekuentziak transmititzen dizkigun sentsazioak. Non, indiar aldiri jendetsu batean zehar 12 minutuko polizi jazarpena ikusten dugu. Bideoklip bate erritmoaz muntaturik, jazarpeneko plano motz eta eroak, auzoko plano tinko zenital orokor batera pasaz. Ibilaldi azkar bat, Dharaviko auzoko eguneroko bizia erakusten diguna, bere koloreekin, soinuekin, usaiekin eta aurpegiekin. Nor daki, hasierako sekuentzia honentzat (‘Viernes Negro’ pelikulari egindako onarturiko omenaldia eta ‘Trainspottingen’ hasieran oinarritua), Boyle ez ote zen ere ‘Ciudad de Diosen’ (‘Cidade de Deus’, Fernando Meirelles, Brasil, 2002) oinarritu, istorioaren testuinguru sozialean, minutu gutxiz kokatzen duten hasiera epikoen beste adibide on bat. Istorioa, hasierako sekuentzia honetatik aurrera lantzen da. Beraien patuak bide ezberdinak hartzen ikusiko ditugu, Latikaren bilaketa, ekintzaren motor bezala.