Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza)

1

Istorioa

a. Istorio baten markoa

01. Generoa

Sustapenerako kartelek, pelikulak genero jakin batean kokatzen laguntzen dute. ‘Slumdog Millionairen’, irudia, ñabardura erromantikoei gehiago erantzuten dio, pelikulako benetako genero dramatikoari baino.

Irizpide ezberdinen arabera pelikulak sailkatzeko era da: bere gai edo estiloagatik (drama, musikala, poliziazkoa, erromantikoa, abenturazkoa, beldurrezkoa...), bere girotzeagatik (historikoa, gerrazkoa, westerna, zientzia fikzioa...), bere formatu edo teknikagatik (animazioa, dokumentala...). Pelikulek, ez dute beti genero garbi bati erantzuten, baizik eta zenbaitzuen parametroen arabera eraikitzen dira: ñabardura dramatikoak dauzkan komedia, abenturazko historiko bat, komedia musikala, psikodrama...

Marketin kanpainek, ‘Slumdog Millionaire’ bere tonu orokorragatik, erruz komedia bat balitz bezala kokatu zuten. Hala ere, erakusten digun errealitatea (indiar slum batean mutil baten gatazka), drama generoari erantzuten dio, behar bada abentura ñabardurekin. Gainera, pelikulan, maitasun istorioak daukan pisuak, genero erromantikora hurbiltzen du. dudarik gabe, bukaerako dantza, berez dagoeneko genero bat diren Bollywoodeko pelikula musikaletara begi-keinu bat da.

02. Argumentua

Kontakizun baten gertaera guztien multzoa, esplizituak izan edo ez.

‘Slumdog Millionaireren’ kasuan, premisa dramatikoa (mutil txiroak bere ametsetako neska lortzen du gorabehera askoren ondoren eta, bide batez, aberatsa egiten da) zinean errepikaria da, beraz argumentua ez da nobedade bat. Bestalde, guztiz klasikoa da bere forma egituran, dickensiar erakoa. Argumentua modu honetan laburbildu genezake: Jamal, indiar mutil bat, galdekatua eta torturatua da poliziagatik, parte hartzen duen telebista lehiaketan iruzur egiteaz leporaturik. Hemendik aurrera, bi argumentu hari irekitzen dira paraleloki: polizien galdeketa (Flash-backen bidez kontaturik, bere biziaz jakitea posible egiten gaituena) eta bere partaidetza telebista-programan, Latikagatik daukan ezinezko maitasuna ixten duena.

03. Bilbea

Istorioaren gorputza. Berarekin, arazo baten aurkezpenatik aurrera, gertaerak planifikatzen dira.

‘¿Quién quiere ser millonario?’ lehiaketan Jamalen parte hartzea. Bere eraikuntza, gainditze eta abentura bilbeen planteamendu klasikoei erantzuten die.

‘Quién quiere ser millonarion’ Jamalen parte hartzea, pelikularen bilbea osatzen du

04. Azpibilbea

Benetako edukia da. Istorioari buruz, zinegileak daukan ikuskera islatzen du. bilbe nagusia aurrera eramaten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

Latikaren bilaketa eta berarekin behin betiko batu arteko oztopo guztien gainditzea (maitasun bilbea).

05. Gaia

Istorioaren azkeneko asmoa islatzen du. Argumentuaren eraikuntzatik aurrera, ekintzan bilakatzen den ideia bat da.

Maitasunak guztia ahal du

Jamalek Latikagatik sentitzen duen maitasuna, ‘Slumdog Millionaireren’ premisa dramatikoa da